Gorbeia Saldropotik. Arimekorta (946 m.), Aldaminape (1.050 m.), Dulau (1.152 m.), Gorbeia (1.482 m.) eta Aldamin (1.362)
near Ipiñaburu, País Vasco (España)
Viewed 6 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Saldropotik hasita ibilbide ederra eskaintzen du Gorbeiarako igoerak. Lehen kilometroak, Atxuriko igarobidea gainditu arte, basoan zehar egin behar dira. Adi hasieran, bidegurutze guztiak ez baitaude argi seinaleztatuak eta bidea ondo ezagutu ezik erraza da okerrekoa jarraitzea (guri gertatu bezala). Atxuriko igarobidera pasatuta, egin beharreko ibilbidearen panoramika paregabea dago. Amildegi ertzetik joanda Arimekorta egiteko aukera dago, eta handik Aldaminapera paseo erraza dago. Aldaminapetik gora ordea, ez dago ia atsedenik Gorbeiako tontorrera heldu arte. Hemen zirkularra egin daiteke, Aldaminen ezkerreko aldetik igoz. Horrela eginez gero, behin honen magalera helduta, minutu gutxi batzuk desbideratuta Dulauko tontorra erraz gehitu daiteke eta hemendik azken aldapei ekin. Itzulerarako, Aldamineko tontorrera igo ondoren, hau inguratuz itzul daiteke Aldaminapera, eta hemendik Saldroporako bidea igoeran egindako berbera izango da.
Ibilbide luzeak (17 km.) eta 1.000 m. inguruko desnibel positiboak eman dezakeen zailtasunaz harago, ez du aparteko exigentzia teknikorik.
Ibilbide luzeak (17 km.) eta 1.000 m. inguruko desnibel positiboak eman dezakeen zailtasunaz harago, ez du aparteko exigentzia teknikorik.
You can add a comment or review this trail
Comments