Goldaratz - Ttutturru - Alitzako malkorra - Iparraundi - Larrazpil - Illarraundiko Malkorra - Egillor
near Goldáraz, Navarra (España)
Viewed 4 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau Goldaratz herrian hasten da. Zatirik handiena basotik, pagaditik barrena egiten da.Kotxea pilotalekuaren ondoan utzi genuen.
Lehendabizi Ttutturro izeneko mendia igo genuen. Guk eskubiko aldetik igo genuen. Jaisterakoan konturatu ginen ezkerretik doan pistatik errazago iristen zela.
Eskuinetik igotzeko, herrira sartu garen lekutik metro batzuk ezkerretara egin eta herritik eskuineko aldetik ekialderantz ateratzen den pista jarraitu dugu. Ukuilu handiaren parean dagoen bidegurutzea utzi eta aurrera gorantz jarraituko dugu. Hurrengo bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu, zuzenean mendiari begira. Mendia eskubiko aldetik inguratzen du pista horrek. Markatutako puntu horretan bidezidor arrasto bat abiatzen da ezkerretara. Oso era intuitiboan iritsi gara gora, momentu askotan bidezidor estuetatik keta bestetan egokia iruditzen zitzaigun ingurutik.
Ttutturro eskubitik igo nahi izanez gero, herritik iparraldera ateratzen den pista hartu eta guk menditik jaisteko erabili dugun ibilbidea jarraitu beharko zenukete.
Pistan horretan aurrera joanda, hurrengo bidegurutzean Astitzera daraman pista jarraituko dugu. Pista hori leporaino igoko dugu. Bertan ezkerretara joko dugu Alitzako Malkorra igotzeko.
Basoan behera egingo dugu pixkanaka une batean tontor txiki bat igotzeko. Tontor hori jetxi eta aldapan gora egingo dugu Iparraundi mendira iristeko.
Lepora jetxi, hesia pasa eta aldapan gora igota Larrazpil mendiaren ertzera iritsiko gara. Iritsitakoan tontorra dela iruditu zaigu baina pixka bat barruago zegoen bere buzoia eta guzti.
Larrazpiletik aldapa gogorretik basotik barrena jetxi gara behe aldean dagoen pistaraino. Pistatik ez oso urruti Illarraundiko Malkorra dago. Pareta handi eta luze bat dauka mendi honek. Beraz, paretaren ezkerretik ertzera igo eta ertzetik ertzera Poste geodesikoa duen tontorreraino iritsiko gara. Leku honetan izango dugu inguruko paisai ederraz gozatzeko aukera bakarra. Ertzetik aurrera jarraituta une batean eskuinetik behera aterako gara eta basoan behera joan azpiko pistaraino.
Pistan behera jarraitu dugu eta putzu handi bat pasa eta ez oso urruti, ezkerretatik basora sartu gara, zailtasun handiegirik gabe Egillor mendi tontorrera iristeko. Tontorretik zuzen berriro pistara jaitsi gara.
Pista utzi gabe berriro oso modu errazean Goldaratz herrira bueltatu gara.
Ruta circular desde Goldáraz pasando por:
- Ttutturru (1.4 km)
- Alitzako Malkorra (3.6 km)
- Iparraundi (4.5 km)
- Larrazpil (5.0 km)
- Illarraundiko Malkorra (5.6 km)
- Egillor (6.7 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments