Activity

Gapeluko zirkoa

Download

Trail photos

Photo ofGapeluko zirkoa Photo ofGapeluko zirkoa Photo ofGapeluko zirkoa

Author

Trail stats

Distance
7.48 mi
Elevation gain
2,992 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
2,992 ft
Max elevation
3,417 ft
TrailRank 
32
Min elevation
820 ft
Trail type
Loop
Coordinates
484
Uploaded
December 19, 2022
Be the first to clap
Share

near Eyerhalde, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 70 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofGapeluko zirkoa Photo ofGapeluko zirkoa Photo ofGapeluko zirkoa

Itinerary description

Bidarrai eta Baigorri artean hedatzen den Iparlako harresia bi zirko bikainek mugatzen dute: Gapelukoa ezkerrera eta Talatzekoa eskuinera. Guk gaur Gapelukoa osatuko dugu Talatzekoa beste baterako utziz. Iparlara igotzeko bide ederrena da eta harresia gainditzeko dagoen aukera bakarra bertan aurkitu ahal izango dugu, pasabide erraz batetik igaroz gailurrera iristeko. Segidan gandorrean zehar Tutuluatik pasa eta Harrieta lepora jaitsi ostean, abiapuntura itzultzeko asmoa dugu.
Bastida auzotik abiatu eta Bordazar baserriaren ondotik ateratzen den pistari heldu eta berehala basoan murgilduko gara. Lehen bidegurutzera iristean ezkerrera doan pista utzi (bide hau itzulerako utziko dugu) eta aurrean duguna segituko dugu. Pista zabala xenda bihurtzen da eta laster heldu gara Abraku erreka igarotzeko dagoen egurrezko zubiaren ondora. Hau igaro eta garo artean zabaltzen den bidean barna altuera irabazten hasi gara. Xendatik pista zabal batera atera eta hemen jarraitu nahi dugun bidea aukeratu beharrak zalantzak sortuko dizkigu. Ezkerrera joz gero, Gapeluko zirkoaren oinera gerturatuko ginateke, baina garo-lekua denez erraz gal genezake bidea. Eskuinera, berriz, pista zabalak Garartzeko lepora eramango gintuzke eta honen ezkerretik ateratzen den bideak Idokolepoan dagoen bordaren ondoan utzi. Gauzak horrela, bigarrena aukeratuko dugu. Idokolepora ailegatzean zintzurra freskatu eta gure gainean dugun Iparlako harresi zoragarriari eta Gapeluko zirkoari so geratzeko beta hartzeko leku aproposa. Garo, belar eta txilarrek jazten duten harresi honen kolorea sasoiaren arabera aldatu egiten da. Udaberrian eta udan berdez janzten dira magalak, baina udazkena heltzean garoa gorritu eta erabat itxuraldatzen da. Bi garaietan bisitatzea merezi du.
Artalde batzuk ere ikus daitezke inguruan eta beharbada horietakoren bat Erramun Martikorena, artzain eta kantari baxenabartarrarena izango da ziurrenik. Artzaina ogibidez, kantaria zaletasunez. Hark ondo ezagutzen baititu inguru hauek, maiz zeharkatu ditu Iparlako mendi magalak bere artaldearekin. Harentzat mendi hauek ez dute sekreturik, bere lanbidearen espazio eta etxe izan dira beti. Inguru ederrak, mendi-txoko paregabea.
Harresiak gaindiezina dirudi, baina mendi honek eskaintzen digun aukera bakarraz baliatuko gara heltzeko. Beraz, martxan jarri eta oso nabarmena den xenda jarraituz, malkarraren oinetik poliki poliki Iparlako korridorera gerturatuko gara. Bat batean, bide leun eta erosoa norabidez aldatu eta malda piko eta gogorra bihurtuko da. Berrehun metroko desnibela duen aldapa gogor honetan izerdi franko botako dugu. Langa txiki bat igaro eta azken metroak bete ostean, 90. mugarriaren ondora iritsiko gara. Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia banatzen dituen gandorrean zehar Iparlara igotzen hasiko gara segidan. Bidean GR-10ari dagozkion seinale zurigorriak ikusiko ditugu eta azken metroak belarrezko alfonbra zapalduz beteko dugu. Iparla talaia paregabea da Euskal Herriko mendi gehienak ezezik iparraldeko kostako eta barruko herriak ikusteko.
Itzultzeko unea iristean, GR-10ari dagozkion bide-seinaleak jarraituko ditugu eta Gapeluko lepora heltzean metro batzuk bete beharko ditugu Tutuliako gailurrera iristeko. Iparla eta Tutulia dira Gapeluko zirkoa mugatzen duten bi gailurrak. Altuera azkar galduko dugu eta Harrietako lepora iristean Urdozera doan bidea aukeratuko dugu, GR-10 utziz. Basoan zehar zabaltzen den bidetik Sarosarreko bordaren ondora helduko gara. Puntu honetan Urdozera doana utzi eta gure ezkerrera ateratzen den pista zabala hartuko dugu. Larrarteko lepotik Gapeluko zirkoaren ikuspegirik zabalena izango dugu, baita ere igotzeko erabili dugun bidearena. Pista zabal honek hasieran igaro dugun bidegurutzera eraman gaitu eta hortik abiapuntura, Bastidara.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 820 ft

Bastida

PictographWaypoint Altitude 906 ft

Otsobia

PictographMountain pass Altitude 1,947 ft

Garartze lepoa

PictographMountain pass Altitude 2,326 ft

Idokolepoa

PictographMountain pass Altitude 3,098 ft

Iparlako lepoa

PictographSummit Altitude 3,401 ft
Photo ofIparla

Iparla

PictographMountain pass Altitude 3,061 ft

Gapeluko lepoa

PictographSummit Altitude 3,181 ft

Tutulia

PictographMountain pass Altitude 2,659 ft

Harrietako lepoa

PictographMountain pass Altitude 2,040 ft

Larrarteko lepoa

Comments

    You can or this trail