Activity

Euskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro)

Download

Trail photos

Photo ofEuskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro) Photo ofEuskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro) Photo ofEuskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro)

Author

Trail stats

Distance
28.5 mi
Elevation gain
7,697 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,964 ft
Max elevation
3,246 ft
TrailRank 
32
Min elevation
463 ft
Trail type
One Way
Coordinates
3279
Uploaded
July 28, 2016
Recorded
July 2016
Be the first to clap
Share

near Balmaseda, País Vasco (España)

Viewed 679 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofEuskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro) Photo ofEuskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro) Photo ofEuskal Herriko mugari bira. Etapa 5 (Balmaseda-Portillo de Aro)

Itinerary description

Ekainaren 1ean goizaldeko 6etan hasi nintzen. Trasmosomos mediak (edo Santxosolo mendiak) zeharkatu hasi nituenean Roberto Bilbora Javiren bila joan zen. Santa Kolomatik gertu eurekin topo egin nuen eta Jabin nirekin Portillo del Arora etorri zen. Eguraldi ederra eta konpainia bikaina. Santa Kolomatik Montenegro tontorrera ( 692m)igo ginen; esan beharko igoeran laburbide baten bila pistatik at ibili ginela baina ez dugu topatu laburbiderik; benetan zelako parea karakola eta barea! handik Aiaraldeako ikuspegi eder rak ikusi genituen.
Araba barruan Aiaraldea berezia da; kantauriko urmugetan kokatuta dago, Araba gehiena, aldiz, Mediterraniokorena kokatuta dago. Lurralde honetan euskara eta gaztelaniaren arteko muga egon da mendeetan zehar eta horren lekuko hango toponimia dugu. Euskarari dagokionez Aramaiotik atzetik egon arren Arabako eskualde euskaldunena da; azken urteetan euskarako ezagutza dezente handitu da, baina kaleko erabilea ez hain beste. Aipatu behar XX . mendeko hasieran euskerazko etxeko transmisioa galduta zutela eta XX. mendeko bukaeran azken euskaldun zaharrak desagertutak ( dirudienez Baranbion, Orozkotik gertu, oraindik ere bizkaieraz egien dituen Euskaldun zaharrak daude) oraingo eskualdeko euskara batua dela; baina bertako euskara bizkaiera zen. Beste aldetik Airaldeko zunzenbide zibila nafarra da (Hobe esanda Nafarroan dagoena antzekoa) eta Araban (Aramaion izan ezik) Gaztelako Zuzenbide zibila (edo orokorra) daukate; dirudienez 1373an Fernan Perez Aiarako jaunak haren lurraldeko biztanleei forua eman zien eta Nafarrako estauaren lege zibilak mantentzea lortu zuten. Argi dago Euskaldunon estatua Nafarroa zen eta etorkisun batean; gure Euskal herriko Estatu independientea Nafarraoa izango da.
Haria jarraitzen, Montenegrotik Erreta Tudelara jaitsi ginen eta han Roberto gure zain zegoen. Sorpresa moduan hornidura eder bat prestatu zigun. Eguerdia pasata eta sabela ondo beteta Gordelizera jaitsi ginen, handik Lorciora Agüera erreka jarraitu genuen; Agüera erreka oso polita da, udan gerizpetan ibili atsegina da lizarrak pagoak besteak beste topa deitzakezue eta errotaren baten aztarnak ere. Lorcio herrixka txi bat da eta Gaztelan dago jarraian Mojapán mendatera igo ginen: gure aurrean Gorobel Mendilerroa zegoen. Handik Cozuela herrixkara jaitsi ginen baina aurretik ikugarria dena Peñaladros urjaitsera ikusi genuen. Gozuelo Gaztelakoa da, baina hurrengo herrixka Añes Euskal herrikoa. Añesetik Portillo del Arora igo ginen; arratsaldeko 6 eta erdietan ziren eta ia ia 1000 metrotan haize finak jo zigun; arin arin arropak aldatu eta sudadera jantzi genituen. Han furgona barruan eta afaldu ostean, ume baten bezala lo egin nuen.

Comments

    You can or this trail