Etxegarate Urdiain igerileku 2023-07-20
near Etxegarate, País Vasco (España)
Viewed 8 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Etxegarate-Altsasu bitarteko ibilbidea, toki hauetatik pasatzen dena:
- Dolmen Balankaleku Norte (2.0 km); - Abiola (3.4 km); - Muñaan (4.5 km); - Dolmen Larreluze (5.0 km); - Intzetako Gaña (6.9 km); - Igartza (7.6 km); - Dolmen Igartza Oeste (8.0 km); - Igartza (8.6 km); - Dolmen Beotegiko Murkoa (9.2 km); - Intsusburu (9.7 km); - Dolmen Portuzargaina (10.1 km);
Etxegarate Lizarrusti GR 12aren aurreneko zatia margotzea dagokigu berriz ere. Sarrera honetan Etxegaratetik Urdianeko igerilekuetarainoko ibilbidea aurkeztuko dugu.
Ibilbidea eta altimetria
IbilbideaAtimetria
Ibilbidearen deskribapen osoa Nafarroako mendi federazioko webean.
Etxegaratera goiz hurbildu eta margoak eta brotzak eta sasiak mozteko tresnak prestaturik, margotzen lanetarako prest gaudela, ibilbidearekin hasiko gara.
Ibilbidearen hasierako eskaileraInformazio oholaEtxegaraten bertan informazio oholak dauzkagu GR honen inguruan eta bertze ibilbide batzuenaz.
Ibilbide honen denborak begiratzean kontutan izan margotze lanetan dihardugula eta beraz denbora asko gelditzen garela zuhaitzetan margotzeko.
Aurtengo bolondresakHasierako partea pista batetatik da. Segituan aldapak malkartsuagoak bilakatu egiten dira, hasieran zuhaitzen artean baino pinadia ezkerreko partean uzterakoan eta bereziki larreetara ateratzean, aldapa malkartsuenak izango ditugu. Gure kasuan hainbat estaken bitartez markaturik dago ibilbidea eta zenbait harrietan, lurrean ere, margotu egiten dugu.
Estaka bat eta Etxegarate alderaGorago basora iristerakoan eskuin aldera jo beharko dugu pista batetatik. Pista hau urak nabarmen hondatu egin du.
Margotze lanetanBasoan murgilduko gara eta aurrerago mendi-lepo batetara aterako gara, ezker aldetik pista batetatik jarraitzeko, bertze mendi-lepo batetara atera arte. Bertan pista bat gurutzatu beharko dugu eta mendi erpin edo mendilerroko goiko partetik jarraitzeko.
Margoketa
Berriz ere basotik jarraitu beharko dugu, mendilerroko goiko partetik eta hesia alde batera eta bertzera gaindituz. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugako bidea izango dugu erreferentzia.
Muñaain eta Intzetako gaina mendietatik igarotzeko aukera izango dugu.Ibilbidean zehar tumulu batzuk ikusgai izango dira, horietako bat ia ikus ezina, bertze bat, Larreluzekoa aldiz handia eta bidean berean, baina akaso historiarreko gune ikusgarrienak trikuharriak izango dira.
Bisitatuko dugun aurrenekoa Beotegiko Murkoa da.
Beotegiko Murkoa trikuharriaBeotegiko Murkoa trikuharria
Beotegiko Murkoa trikuharria
Beotegiko Murkoa trikuharria
Beotegiko Murkoa trikuharriaEta Intsusburu mendian, Intsusburuko trikuharria.Tontorrean berean topatuko dugu trikuharri berezi hau.
Intsusburuko trikuharria
Intsusburuko trikuharriaIbilbide honetako argazki gehiago ikusi nahi badira: aurreko urteetako sarrera hauetan ikusgai.2017. urtekoan2018. urtekoan
IntsusburuBertan bukatu egiten dira gure margo lanak. Denbora luze eman behar izan dugu honaino iristeko, baina bukatu egin dugu. Beraz bazkaldu eta aldapan behera egiteko prest gaude.Hesia gainditu eta Nafarroan berriz ere sartu. GRa bertan utzi eta zuzenean Urdiaingo igerilekuetara bideratuko gara.
Waypoints
Bidegurutze
Aldapa malkartsua bukatzean eta basora iristerakoan eskuineko aldetik segi.
Intsus triku
Intzetako Gaña
Intzetako Gaña
You can add a comment or review this trail
Comments