Errenteria - Santiagomendi (itzulera Txikierditik)
near Errenteria, País Vasco (España)
Viewed 1405 times, downloaded 39 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea:
Errenteria (Pontika) - Txoritokieta - Frantxilla - Santiagomendi - Frantxilla - Txikierdi - Orereta Ikastola - Errenteria (Agustinas)
Pontika auzotik, Txirrita baserrirantz abiatuko gara eta bertatik San Markora igotzeko bidea hartuko dugu. Gotorlekura igo beharrean, Txoritokietara doan bidea hartu eta aurrera eginez, Perurena aldera jaitsiko gara. Hor metro gutxi batzuk errepidetik egin beharko ditugu eta gero espaloitik Frantxillaraino joan.
Frantxillan donejakue bidea hartuko dugu, eta aldapa gehiegirik gabe, Santiagomendiraino eramango gaitu.
OHARRA: itzuleran, Frantxillatik Txikierdira hartutako bidea, ustez Donejakue bidea dena, ez dago egoera onean. Lehen zatia harri busti irristakorrez beteta dago. Bidea baino, erreka dirudi. Bigarren zatia lokatzez goraino, egur ekoizleen kaimoiak eraginda. Nire gomendioa, zati hau ahal bada saiatu sahiesten.

Waypoints
Religious site
970 ft
SANTIAGOMENDI
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Gaur saiatuko gara egiten, baina donostiaraino. Eguraldi ederra.