Errekarte-Bidebieta-Zaldin-Karrika-Errekarte
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 229 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Abenduaren 27ko arratsalde eguzkitsuan egindako ibilbidea. Bidegorria hartu eta Sokolo baserri ondoan, ezkerrera egingo dugu Goikoetxetik gora egiteko. Malda pikoa pasa ondoren, atseden apur bat hartuko dugu eta behera egingo du bideak Ibarburu bi etxeen ondotik pasa eta Olatzene baserriraino. Hemen eskuinera hartuko dugu, Zulatxipiko bordatik aurrera. Maldatxo baten ondoren Bidebietako gurutzera helduko gara. Behera Karrikara eta goiti Artasora. Gora egingo dugu guk. Artasoko iturrian atseden hartuko dugu eta ur hotzetik tragoska egin. Azken zatia baino ez zaigu geratzen, Zaldin ingurua. Pilotalekutik ailegatuko gara Zaldinera. Etorritako bidetik egingo dugu behera Bidebietara heldu arte. Handik Karrikara jaitsiko gara eta Altzibartik barrena etxera itzuli.
Waypoints
Intersection
194 ft
Bide gorria
Intersection
187 ft
Gorantza
You can add a comment or review this trail
Comments