Activity

Errebi eta Soporro

Download

Trail photos

Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro

Author

Trail stats

Distance
7.39 mi
Elevation gain
2,454 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,454 ft
Max elevation
1,952 ft
TrailRank 
43
Min elevation
1,952 ft
Trail type
Loop
Coordinates
397
Uploaded
June 4, 2017
Recorded
June 2017
Be the first to clap
Share

near Ainhoa, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Viewed 1213 times, downloaded 24 times

Trail photos

Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro

Itinerary description

Nafarroarekin muga egiten duen Ainhoa udalerriaren lehen aipamenak XIII. mendekoak dira. Erdi Aroan Nafarroak Done Jakue bideko erromesentzat sortutako bastida zen, bertakoak Baztango jaunaren menpe zeudelarik. Herriaren kokagunea dela eta kontrabando-gune izan da historian zehar. Udalerri honen ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza eta nekazaritza badira ere, azken urte hauetan turismoa asko garatu da. Bertan aurkituko dugun elizaren zatirik zaharrena XIV. mendekoa da.

Ainhoa
Herrian ibilgailua utzi ostean, elizaren aurrean ekialderantz ateratzen den bidea jarraitu dugu eta Gurutze-bidean GR-10aren bide-seinaleei jarraitu diegu segidan. Hasieran asfaltatuta dagoen eta ondoren pista bihurtzen den igoera bidetik ordubete baino gutxiago behar izan dugu zuhaizti batean babesturik dagoen ermitara heltzeko. Gertu, hiru gurutze erraldoi hilarriz inguraturik. Arrantzeko Ama Birddinaren (Arantzako Ama Birjina) kapera honen istorioa irakurri ahal izan dugu bertan dagoen testu batean: “ Iturri miragarri baten ondoan, artzain bati agertu zitzaion, Ama Birddinari eskainia zaio Kapera hau. Ez dakigu noiz gertatu den agertze hori, baina erraite ahal dugu Oñateko (Gipuzkoa) Arantzazuko Ama Birddinaren agertzearekin berdintasun aunitz badituela. Aspalditik Ainhoarrak eta, inguruko herrietako biztanleak igaiten dira kaperarat prozesioan, Mendekosteko astelehenean, meza nagusia entzuteko. Mendian den kapera ttikitik, Arantzeko kaperaraino, 1886an egin 14 gurutzeko bide bat bada. Bide honen ondoan, harpetxo batean, Ama Birddinaren itxurarekin batean, iturriño bat agertzen da. 1898an San Mattin Etchartek eraikiarazi zuen kalbario bat kaperaren aurreko ordozi ttikian, geroxeago 1900ean, Ama Birddinaren itxura bat emana izan zen, kaperaren aurreko kaperatxoan, eta berrikitan (2001) hilharriak (gizonarriak) emanak izan dira kalbarioaren inguruan”.

Errebi eta Soporro
Kapera atzean utzi eta Errebi mendiaren magalean hedatzen den GR-10aren bide-seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean abiatu gara. Mendi inguratu dugu Artzaingo lepora iritsiz. Aurrez aurre dugun Soporroko tontorrerako bidea hartu eta berehala “ehiztarien habia dotoreak” aurkitu ditugu, denak ilaran, lerroan mendiari atxikirik, eta nola ez, militarrez jantzitako “ehiztari-eskopeteroak” parapeto horien atzean jarri eta txoria noiz pasa zain. Gure mendi askoren ohiko postala. Garo artean zabaltzen den bidea oso erosotik aurrera egin dugu, belarrezko alfombra bat bailitz, baina laster estutu eta malda motz baina gogor bati ekin behar izan diogu tontorrera heltzeko. Ez dugu gailurrean gaudela adierazten duen seinalerik aurkitu eta hori neurri batean ez dago batere gaizki. Hobe horrela eta ez Euskal Herriko zenbait mendi gailur desitxuratzen duten oroigarri askoren feria ikustea baino (estelak, gurutzeak, plakak, monumentuak...). Nahikoa eta soberan genuke mendiaren izena eta altuera jartzen duen gutunontzi txiki batekin. Parez pare, gotorleku garaiezin baten itxura duen Arranomendi edo Mondarrain mendia, ederra, erakargarria. Beste ordu pare bat edukiz gero merezi du bertara igotzea, baina guk beste baterako utziko dugu.

Herriko Borda
Haitzen artean bilatu dugu bidea eta laster ikusi dugu Herriko Borda lepoa, izen bera daraman bordaren ondoan. Hara jaisteko mendiaren gandorra jarraitu dugu xenda hestu batetik altuera azkar galduz. Pistarekin bat egin dugu eta lepora heltzean hau utzi egin dugu, eskuinera segi eta bordaren ondoan dagoen mahaiaren inguruan eseri gara hamaiketakoa egiteko. Soporro eta Mondarrain mendien artean dagoen paraje hau benetan ederra da, zoritxarrez ez da arraroa izaten gertu pasatzen den pistan barrena motorren hotsa entzutea. Mendi hauen magaletan barreiaturik dauden baserriak komunikatzeko pista aunitz ireki dira eta batzuetan zaila izaten da aintzinako bideak aurkitzea.

Inguruaz gozatu ondoren, abiapuntura itzultzea falta zaigu eta horretarako GR-10aren bide-seinaleak jarraitu ditugu Ainhoa herriraino. Pistara itzuli eta Artzaingo lepora igo gara. Ezkerretik Errebiko tontorrera igo eta gora iristean, gandor belartsua jarraitu besterik ez dugu tontorra dela adierazten duen harri baten ondora heltzeko. Lapurdiko ikuspegi zabal eta ederra eskaintzen du mendi honek. Aldapa pikoan zehar altuera galdu dugu Arantzako Ama Birjinaren kaperaren ondora heltzeko eta hemendik igotako bidetik jaitsi gara abiapuntura.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 387 ft
Photo ofAinhoa

Ainhoa

Ainhoa

PictographWaypoint Altitude 1,260 ft
Photo ofArantza Ama Birjina japera

Arantza Ama Birjina japera

Arantza Ama Birjina japera

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofArtzaingo lepoa

Artzaingo lepoa

Artzaingo lepoa

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofSoporro

Soporro

Soporro

PictographWaypoint Altitude 0 ft

Herriko Borda

Herriko Borda

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofErrebi

Errebi

Errebi

Comments

    You can or this trail