Activity

Errebi eta Soporro

Download

Trail photos

Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro

Author

Trail stats

Distance
5.61 mi
Elevation gain
1,772 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,772 ft
Max elevation
1,993 ft
TrailRank 
35
Min elevation
379 ft
Trail type
Loop
Coordinates
413
Uploaded
March 8, 2023
Be the first to clap
Share

near Ainhoa, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 224 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro Photo ofErrebi eta Soporro

Itinerary description

Nafarroarekin muga egiten duen Ainhoa udalerriaren lehen aipamenak XIII. mendekoak dira. Erdi Aroan Nafarroak Donejakue bideko erromesentzat sortutako bastida zen, bertakoak Baztango jaunaren menpe zeudelarik. Herriaren kokagunea dela eta kontrabando-gune izan da historian zehar. Udalerri honen ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza eta nekazaritza badira ere, azken urte hauetan turismoa asko garatu da. Bertan aurkituko dugun elizaren zatirik zaharrena XIV. mendekoa da.

Herriko elizaren aurrean ekialderantz ateratzen den bidea jarraituko dugu eta, Gurutze-bidean, GR-10aren bide-seinaleei jarraituko diegu segidan. Hasieran asfaltatuta dagoen eta, ondoren pista bihurtzen den bidetik, bigarren bihurgunera heldu eta eskuinetik joko dugu bidezidorra bilatuz. Aldapa pikoari aurre egin eta berehala helduko gara zuhaizti batean babesturik dagoen kaperara. Gertu, hiru gurutze erraldoi hilarriz inguraturik. Arrantzeko Ama Birddinaren (Arantzetako Ama Birjina) kapera honen istorioa irakurri ahal izango dugu bertan dagoen testu batean: “ Iturri miragarri baten ondoan, artzain bati agertu zitzaion, Ama Birddinari eskainia zaio Kapera hau. Ez dakigu noiz gertatu den agertze hori, baina erraite ahal dugu Oñateko (Gipuzkoa) Arantzazuko Ama Birddinaren agertzearekin berdintasun aunitz badituela. Aspalditik Ainhoarrak eta, inguruko herrietako biztanleak igaiten dira kaperarat prozesioan, Mendekosteko astelehenean, meza nagusia entzuteko. Mendian den kapera ttikitik, Arantzeko kaperaraino, 1886an egin 14 gurutzeko bide bat bada. Bide honen ondoan, harpetxo batean, Ama Birddinaren itxurarekin batean, iturriño bat agertzen da. 1898an San Mattin Etchartek eraikiarazi zuen kalbario bat kaperaren aurreko ordozi ttikian, geroxeago 1900ean, Ama Birddinaren itxura bat emana izan zen, kaperaren aurreko kaperatxoan, eta berrikitan (2001) hilharriak (gizonarriak) emanak izan dira kalbarioaren inguruan”.

Errebi eta Soporro
Kapera atzean utzi eta Errebi mendiaren magalean hedatzen den GR-10aren bide-seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean abiatuko gara. Mendia inguratuko dugu Artzaingo lepora iritsiz. Aurrera segi eta Hirugurutzeko lepora ailegatzen, aurrez aurre dugun Soporro tontorrerako bidea hartuko dugu garo artean zabaltzen den bide erosotik aurrera eginez. Belarrezko gandorretik segi eta berehala malda motz baina gogor bati ekin beharko izan diogu tontorrera heltzeko. Ez dugu gailurrean gaudela adierazten duen seinalerik aurkituko eta hori neurri batean ez dago batere gaizki. Hobe horrela eta ez Euskal Herriko zenbait mendi gailur desitxuratzen duten oroigarri askoren feria ikustea baino (estelak, gurutzeak, plakak, monumentuak...). Nahikoa eta soberan genuke mendiaren izena eta altuera jartzen duen gutunontzi txiki batekin. Parez pare, gotorleku garaiezin baten itxura duen Mondarrain mendia, ederra, erakargarria. Beste ordu pare bat edukiz gero merezi du bertara igotzea, baina guk beste baterako utziko dugu.

Inguruaz gozatu ondoren, abiapuntura itzultzea falta zaigu eta horretarako, Artzaingo lepora itzuliko gara. Ezkerretik Errebiko tontorrera igo eta gora iristean, gandor belartsua jarraitu besterik ez dugu izango tontorra dela adierazten duen harri baten ondora heltzeko. Lapurdiko ikuspegi zabal eta ederra eskaintzen du mendi honek. Aldapa pikoan zehar altuera galduko dugu Arantzetako Ama Birjinaren kaperaren ondora heltzeko eta pistan barrena abiapuntura helduko gara.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 386 ft
Photo ofAinhoa

Ainhoa

PictographReligious site Altitude 1,261 ft
Photo ofArantzetako Ama Birjinaren kapera

Arantzetako Ama Birjinaren kapera

PictographMonument Altitude 1,279 ft
Photo ofHilarriak

Hilarriak

PictographMonument Altitude 1,279 ft
Photo ofKalbarioa

Kalbarioa

PictographMountain pass Altitude 1,577 ft

Artzaingo lepoa

PictographMountain pass Altitude 1,686 ft

Hirugurutzetako lepoa

PictographSummit Altitude 1,989 ft
Photo ofSoporro

Soporro

PictographSummit Altitude 1,900 ft
Photo ofErrebi

Errebi

PictographFountain Altitude 1,121 ft

Iturria

Comments

    You can or this trail