Errazkin-Ttutturre-Albiasu-Errazkin
near Errazkin, Navarra (España)
Viewed 649 times, downloaded 45 times
Trail photos
Itinerary description
Larraun bailarako Errazkin herritik abiatuta Intako bidea hartuko dugu Malloatako Ttutturre igo eta Albiasura jaitsi ondoren zehar Errazkinera bueltata egindako zirkularra.
Gorabeheratsua da eta, ia 20 km-ko luzeera izanik, azkenerako neketsu samarra. Pazientziaz hartu beharrekoa, beraz.
Igarotako parajeak sekulako ikuspegiak eskaintzen dizkigute. Malloako tontorretatik ekialderantz paisai izugarria zabaltzen zaigu: Erniotik hasi eta Larruneraino, Pirinioak, Iruñerria, San Donato, ... Bestalde, Albiasu parean gaudenean, Malloak bere osotasun zein edertasunean gozatzeko aukera daukagu.
Ibilbideak egin dudan zentzuan egitea alderantziz egitea baino erosoagoa iruditzen zait, Arriolatzetik Belutako lepora doan tartea ez delako hain erosoa, bidea oso garbi markatua ere ez dago, ...
Edonola ere, zeru garbiarekin paisaiaz gozteko dagoen aukerarekin, egunpasa eder bat egiteko aukera bikaina.
Bailarari buruzko datu gehiago jakin nahi izanez gero:
http://www.larraun.com/portal/default.aspx
Aipamen berezia egin beharko diot nirekin ibilbide osoa egin zuen txakurrari. Errazkinera iritsitakoan alkar topo egin eta hortxe egin genuen buelta.
Waypoints
1 bidegurutzea
Hemen pista utzi eta eskuinerantz hartu behar dugu, gurdibide batetik barrena. Marka laranja jarraitu behar da. Pistan aurrera hartu ezkero, Belutako lepora aterako ginateke. Metro batzuk aurrerago, TopoPirineos mapan itturritxo bat markatuta dago.
2 bidegurutzea-ezkerretara
Hemen kontu handiz ibili behar dugu, zuzen behera ez joateko. Laranja arrastoari jarraitu, ezkerretara hartuta. Beheratz jarraitura Beteluran joango ginateke.
3 bidegurutzea - ezkerretara
Bidegurutze honetan arrasto laranjak jarraitzeari utzi behar diogu, ezkerretako bideahartu eta handik metro batzuetara Intza -Ttutturre bidearekin bat egin.
4 bidegurutzea - ezkerretara gora
Hemen Intza-Ttutturre bidearekin bat egingo dugu. Gure kasuan, ezkerertara gora hartuko dugu.
Albiasu
Albiasu Larraungo kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 28 biztanle ditu. Larraun Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean kokatua. Ibarra deitzen bazaio ere, hidrografikoki ezin da esan hala denik, bi isurialde baititu, bata atlantikoa eta bestea, gehiena, mediterraneoa. Udalerriak 1.002 biztanle zituen 2014. urtean.
Ataka - basora sartzeko
Sendero
Bidegurutzea-5
Goraxeago ere eskuinera hartuta, leku berera iritsiko zara. Parada posturantz hartu behar duzu. Bide guztian, ehiztarien postuen ilada jarraitu.
Ataka-1
Hemen belazera sartuko gara. Ehiztarien postuen ilada jarraitu. Hemengo argazki batzuk ia hurrengo atakara iristiketo puntutik ateratakoak dira. bertan ikusiko dugu basoko ataka pasa dugunetik jaitsitako bide guztia.
Errazkin
Tolosa - Lekunberri errepidean, 42. kilometroa pasa eta berehala, garai bateko errota dagoen horretan, ezkerretara NA-7514 errepidea hasten da. Hortik bi kilometro eta zertxobait gehiagora Errazkin herria dago. Errazkinek 82 biztanle ditu. Albiasuren behealdean eratzen den sakonune batean dago, Malloak mendietako lekurik ekialdeenean. Etxeak maldan dagoen kale baten alboetara kokatuta daude. Kalearen muturrean San Martin eliza dago, XVIII. mendearen bukaeran berreraikia. Larraungo beste herriengandik nabarmentzen duena bere itxura da, hirigunetik bereiztuak baserri eta borda sakabanatutak daudelako. Udalbarrutian, herriaren iparrean, Erasoko antzinako jaurerria dago, armategi-kabu jauregia eta hainbat etxe dituena.
Kanila frontoi atzean
Frontoioaren atzeko zenbaki parean, paretaren bestealdean dago kanilla.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Aupa Antton Garro. Gaur zure ibilbide honen zati bat burutu dut (Belutako langatik moztu dugu). Oso ongi adierazi duzu ibilbidea. Hurrengo batean oso-osorik egingo dut. Aspektu negatibo bezala bukaeran txarrantxa eta hesi gehiegi dagoela esango nuke. Gaur bertan txarrantxa berritzen ari direla ikusi dugu. Aurrerantzean ez dakit nola egongo den bertatik pasatzeko.
Ikusi ditut zure beste ibilbide batzuk: oso itxura ona dute. Jarraitzaile berria duzu. Zorionak.