Orio, Mendibeltz, Usategi, Beastegi, Juliansoro, Zarautz
near Dike, País Vasco (España)
Viewed 52 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
2024-02-21
Orio eta Zarauzko kanpin inguruan egindako ibilbidea, bidean TopoEH_eu-ko mapan agertzen diren tontorrak egin ditudalarik.
Ibilbidea Orioko tren geltokitik gertu abiatu dut, Petroprix gasolindegiaren parean kotxea aparkatu dudalarik.
Santiagoko bidea jarraitu dut Zarauzko norabidean San Paulo baseliza parera iritsi arte. Hor, bere ezkerretatik gora doan bidezidorra jarraitu dut. Gorago, lepora ateratakoan, mahastiekin egingo dugu topo. Puntu honetatik Mendibeltzeko antenak ikusten dira. Harantz doan pista jarraitu, mahastian sartu eta lehenengo antenara erraz iritsiko gara. Antena atzetik, nahiko zikin dagoen terreno batean mugitu behar gara tontorrera iritsi ahal izateko.
Tontorretik berriro antenara bueltatu eta bertara doan errepidean behera egingo dugu. Momentu konkretu batean eskubitara joko dugu, aurrez aurre ikusten dugun Usategi tontorrera abiatzeko.
Hesia beste aldera gurutzatu eta bere parean behera joango gara, langa zabal batera iritsi arte. Langako gurdibidea jarraituko dugu, eta pixka bat aurrerago eskubitara jaitsiko dan pistatik Orio aldera joango gara. Hainbat atakatxo pasata, Santiago bidearekin bat egingo dugu, autopista azpitik pasa eta Txurruka udalekuen egoitza ondotik pasata, Zarauzko kanpinera igotzen den pistarekin bat egingo dugu.
Nik beste mendizale baten traka jarraituz eskubitara mendi aldera abiatzen den bidea jarraitu dut, baina egia esanda, oso bide salbajea gertatu zait, landareekin nahiko itxia, hainbat momentutan despistatzen dizuna,… gertatu zaidalarik.
Nire ustez, horrela ibiltzeko gogorik izan ezean, hoberena pistatik Talai Berri txakolindegi pareko leporaino igoko nintzateke. Hortik aurrera, Ameztimendi edo Beastegira igotzeko, nik jaisteko erabili dudan bidea egingo nuke. Oso bide garbia tontorreraino.
Beastegitik ikusmira ederrak izango ditugu Zarautz eta Getari aldera.
Berriro Talai berriko lepoan, Berazadi Berri jatetxe ondotik pasako gara eta San Martingo ermitaraino joango gara. Pittin bat aurrerago iritsiko gara Juliansoro tontorrera.
Hemendik aurrera orion kotxea dugun puntura itzuliko gara. Lehenik Talai Berri txakolindegiko lepora, handik Txurruka aterpetxera eta hortik aurrera, marra zuri-gorriak jarraitu, Ubegun industrialderaino.
Ibilbide politta, zati salbaje hori kenduta.
Ruta circular desde Dike pasando por:
- Ermita de San Pablo (0.4 km)
- Mendibeltz (1.3 km)
- Beastegi (4.9 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments