Elgeta - Karabieta - San Juan - Asentzio - Intxorta - Elgeta zirkularra
near Elgeta, País Vasco (España)
Viewed 441 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Egun euritsu batean eginiko ibilbide zirkular honek, Elgeta, Ubera eta Angiozarko mugaldea lotzen ditu.
Elgetatik Karabieta gainera errepide bazterretik eginda, ondoren gurutzetik pasa eta San Juanerako beherantz egiten du ibilbideak. Elgeta eta Bergara lotzen dituen bidetik metro batzuk egin ostean, ezkerrera sartu eta Asentzioranzko igoerari ekiten dio, Koroba baserrira arte. Bertan, eskuinera hartu eta laster heltzen da Asentzioko putzu eta baseliza, geldialdia egiteko leku aproposa. Bertatik, badago aukera zuzenean Elgetarantz egiteko, GR 121 (Gipuzkoako bira) jarraituz. Ibilbide hau, ordea, Intxortara (743 m) igotzen da, gerrako lubakien ondotik, gero Salbadorreko baselizako bidetik Elgetara bueltatzeko.
Egun argietan, Elgeta eta Uberako ikuspegi politaz gozatu daiteke ibilbidean zehar. Ez dauka inolako zailtasunik
Iturriak:
- Elgeta
- Asentzio
Kantsatzeke mendi taldearekin egindako irteera.

Waypoints
Religious site
1,719 ft
Asentzio baseliza
Asentzio baseliza, Elgeta eta Angiozarreko mugaldean kokatutakoa.
Waypoint
1,886 ft
Gurutzea
Orain dela urte nahikotxo jarritako oroitarria. XVIII mendean jarri zela ematen du, eta ez dago argi jartzearen arrazoia.
Summit
2,395 ft
Intxorta (743 m)
Elgeta eta Elorrio arteko mendi ezaguna. Haize-orratz handia du tontorrean. Kuriositate modura, erpin geodesikoa, tontorrean dagoen etxolaren teilatuan dago. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/423
Mountain pass
1,818 ft
Karabieta
Elgeta eta Eibar arteko portua
Waypoint
1,475 ft
Koroba baserria
Angiozarko baserria. Bertatik, Angiozarrerantz (zuzen), edo Asentziorantz (eskuinera) egin daiteke
You can add a comment or review this trail
Comments