Durruma / San Román de San Millán-Atauko ataka-Mirutegi-Ballo-Legaire-Bikuña(zirkularra)
near Durruma / San Román de San Millán, País Vasco (España)
Viewed 169 times, downloaded 28 times
Trail photos
Itinerary description
Durruma / San Román de San Millán herrian aparkatu dugu. Guk Josujl-k egindako ibilbidea jarraitu dugu. Hasi eta berehala Parking bat dagoela ikusi dugu. Hasieran zementatu gabeko pista batean ibili gara baina, laster, xenda bihurtu da. Sigi-saga erosoan igo gara pagadi-basoan barrena Atau-ko atakaraino. Paraje zoragarria. Aurrean belardi zabala eta abegikorra dugu, zapaldua izateko deika duguna. Mirutegi eta Ballo tontorrak bisitatu eta gero Legaireko historia aurreko monumentu megalitikoen zirkuituari ekin diogu Akarteko menhirreraino. Hor buelta eman dugu. Bikuñako portura iritsita herrira jaitsi gara zirkuitua itxiz. Jaitsierako bidea, tarteka, oso lokaztuta dago (maiz horrela egongo dela iruditzen zait).
Ibilbide ezin ederragoa, eguraldi onakin egin beharrekoa nahi eta nahi ez.
Ibilbide ezin ederragoa, eguraldi onakin egin beharrekoa nahi eta nahi ez.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments