Dulantz - San Adrian Zunbeltzeko bentetatik 2020-02-23
near Lezáun, Navarra (España)
Viewed 162 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Andiatik barna, basoak eta paisai karstikoko eremu bitxi batzuk bisitatuz. Mendizerrako bi aldeak bisitatuz eta abelbide garrantzitsu batetatik ibiliz. Zunbeltzeko bentetan hasiera izango duena, handik Dulantz mendira igotzeko eta bere ikuspegi ederretaz gozatu ahal izateko eta ondoren abelbidetik bertze aldera bideratuz, San Adrian mendia eta baselizaren ikuspegi estrategikoetaz gozatzeko. Hogei kilometro baino apur bat gehiagoko luzeera duena eta 800 bat metrotako desnibelduna.
Ibilbidea eta altimetria
Zunbeltzeko bentetara hurbildu eta bertan kotxea utziko dut, handik ibilbideari hasiera emateko.
Goizeko aurren orduetan abiatuko naiz eta oraindik ihintza eta zenbait tokietan horma topatuko dut.
Aurrietatik aurrera segi eta pista batetara iritsiko naiz. Pista nagusia gorantzkoa izango da segituan, eskuin alderantz.
Harri multzo horrek adierazten du jarraitu beharreko pista.
Basoan murgilduko naiz apur bat gorago.
Eta mendi-lepora iritsi aurretik, langa hau topatuko dut.
Pista nagusira irten eta zutoinak adierazten duen moduan eskuin aldera, gorantz segi.
Gaurkoan aldiz, aurren bihurgunera iristerakoan, zuzenean menditik jarraitzea erabaki dut, pista nagusia utziz. Honela Altos de la Nevera aldera igotzeko.
Basotik irtetean ikuspegiak zabalak eta ederrak izango dira.
Altos de las Neveras mendiko tontorrera errez iritsiko naiz.
Harri multzo honek tontorra adierazten du eta bere gibelean Dulantz mendia dago.
Tontor honetatik egindako panoramikak.
Beriain mendia.
Dulantzko lepoko menhirrera jaitsiko naiz. Pistaren aldamenean ikusgai dagoen harri handi eroria da.
Ezkerretik pista segi, Dulantz mendira gerturatzeko.
Dulantzeko menditik Pirinioak arras ongi ikusten dira.
Elo mendi behe lainoaren gainetik.
Dulantz mendiko buzoia
Tontorreko ikuspegietaz gozatu ondoren, mendizerraren bertze aldeko bidean abiatuko naiz. Horretarako harrizko horma batetara bideratuz eta toki zehatz batean, gaindituz, bertze aldeko Aguabenditera trikuharri edo tumulua bisitatuko dut.
Aguabenditerako tumulua Dulantz menditik oso gertu dago.
Bertatik abelbidea hartu eta bide historiko honetatik Lizarragako mendaterantz abiatuko naiz. Tauste Urbasa erret abelbidearen azken zatia, udan azienda igotzerakoan, edo negurako hasierako gunea.
Abelbideen inguruko informazio orokorra:
"Animalia askeak beraien senari jarraituz elikagaiak eta egoera klimatiko oparoagoak bilatuz mugitzen dira. Trashumantzia, urtaroen menpe dagoen mugimendu hau jarraituz inguruari moldatzen saiatzen den artzaintza mota da.
Artzainak artaldea mendialdetik zelaietara jeisten du negua bertan pasatzeko eta udaberrian mendialdera bueltatzen
du.
Ibilbide hau historikoki helburu honekin erabiliak izan diren tokit
Waypoints
Bidegurutze 03 Zuzen
Pista nagusia utzi eta zuzenean mendi magaletik bidexka jarraitu Altos de las Neverasera igotzeko.
Bidegurutz 11 Ezker
Lizarragako mendatetik datorren pistarekin bat egin eta ezkerretik segi.
Errepidea
Errepidera atera eta eskuinetik segi Zunbeltzeko bentetara iristeko.
Aguabenditera
Aguabenditera trikuharriko tumulua. Handik eskuinera abelbidea jarraitu.
Dulantzko Lepoa menhirra
Dulantz Lepoko menhirra eroria egon arren, handia eta ikusgarria da.
Bidegurutze 01 Eskuin
Zunbeltzeko benten gibeleko partetik bidegurutze hau izango da. Eskuinetik pistatik gorantz jarraitu.
Bidegurutze 02 Eskuin
Pista nagusira atera eta eskuinetik gora metro batzuk egin.
Bidegurutze 04 Eskuin
Pista nagusia utzi eta eskuinetik bidexka bat ikusgai dugu. Handik gorantz basora jo.
Bidegurutze 05 Ezker
Abelbideak bidegurutze bat du bertan. Ezkerretik jarraitu.
Bidegurutze 07 Eskuin
Bidegurutze honetan pista zabalago batekin bat egingo dugu. Eskuineko norantza jarraitu.
Bidegurutze 09 Eskuin
Erne bidegurutze honetan pista nagusia utzi egiten delako eta harrien arteko pasalekura bideratu beharra dagoelako abelbidetik jaisten jarraitzeko.
Bidegurutze 10 Ezker
Puntu honetan ezkerreko bide zabala jarraitu, segituan fallako haranera jaisteko.
bidegurutze 13 Ezker
Tximuko lezetik gertu, abelbidea utzi eta ezkerreko magaletik bidexka bat topatuko dugu, handik segi.
You can add a comment or review this trail
Comments