Activity

Donibane Garazi - Orreaga 2018-07-28

Download

Trail photos

Photo ofDonibane Garazi - Orreaga 2018-07-28 Photo ofDonibane Garazi - Orreaga 2018-07-28 Photo ofDonibane Garazi - Orreaga 2018-07-28

Author

Trail stats

Distance
15.59 mi
Elevation gain
4,416 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,969 ft
Max elevation
4,692 ft
TrailRank 
51
Min elevation
566 ft
Trail type
One Way
Coordinates
2125
Uploaded
August 3, 2018
Recorded
August 2018
Be the first to clap
Share

near Saint-Jean-Pied-de-Port, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 1107 times, downloaded 24 times

Trail photos

Photo ofDonibane Garazi - Orreaga 2018-07-28 Photo ofDonibane Garazi - Orreaga 2018-07-28 Photo ofDonibane Garazi - Orreaga 2018-07-28

Itinerary description

Donajakue bideko aurreneko ibilaldia aurkeztuko dizuet gaurkoan. Donibane Garazin hasi eta Orregako monasteriorainokoa. 25 kilometro eta mila metrotik gorako desnibelakoa. 170 metro inguruan hasi eta Lepoederreko 1429 metrotaraino igo beharrekoa, ondoren Orreagara jaisteko.




Gaurko eguraldia nahiko kaskarra izan da, hasieratik euria eta makurrena, lainoaz inguraturik ibili behar izan dugula ia ia Orreagara iritsi arte. Hortaz ezin izan dugu goxatu ibilaldi honek eskaintzen dituen ikuspegi eta paisai ederretaz.




Ibilbidea eta profila.







Gaurkoan autobusak Donibane Garaziko gotorleku azpiko aparkalekura eraman gaitu, harresiaren aurreko puntura. Bertan aterkia eta anorak eta kapak paratu behar izan ditugu eguraldiari aurre egiteko.














Donibane Garazira harresiko atetik sartuko gara eta ondoren rue de la Citadelletik beherat ibiliko gara.



















Donibane Garaziko elizaren ataritik pasako gara.



Eta erlojuko dorrearen azpitik Nivé de Béhérobide ibaiaren gaineko zubira gerturatuko gara argazki baten bat egiteko.























Karrikatik gorat egingo dugu, harresiarekin berriz elkartu arte, hauxe izango da Donibane Garazi agurtzeko puntua.







Hemendik aurrera aldapak hasiko dira, eta ez dira bukatuko Lepoederreraino, eta benetan luzeak eta batzuk malkartsuak izango direla.

Errepidetik zuzen jarraituko dugu.







Lainoak paisaiza goxatzeko betarik ez digu emango, eta akaso horregatik gure martxa behar baino azkarragoa izango da, kontutan izanda ibilaldiaren luzera eta igo beharreko metro kopurua.

Aurreneko bidegurutzea zuzen gaindituko dugu. Bidea ordea oso ongi margoturik eta izendaturik dagoenez ez dago galtzeko aukera gehiegirik.



Asfaltotik gora jarraituko dugu. Aurrerago bertze bide gurutze batzuk ere izango ditugu.







Bertze aldapa gogor eta bidegurutze batzuren ondoren, ibilbidarekin jarraituko dugu.











taberna batetara iritsi arte. Bertan taldea elkartuko da, martxarekin jarraitzeko.



Apur bat gorago errepidea utziko dugu gure ezkerretik, aldapa gogor batzuk pista batetatik gainditzeko.



Hala ere aurrerago berriz ere errepidearekin topo egingo dugu.



Gorago iturri bat topatuko dugu eta izerditan blai gaudenez edateko aukera ezin hobea dugu.



Bertze aldapen ostean, azkenean Orisson aterpera iritsiko gara. Bertan indarrak berreskuratuko ditugu zerbait jaten eta kanpoan dagoen iturritik ura edaten. Hala ere euria eta lainoak tinko eusten diote eta ez digute tarterik emango.



















Aldapan gora jarraituko dugu eta daramagun erritmo bizkorrarekin erromesak aurreatzen jarraituko dugu.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2018/08/donibane-garazi-orreaga-donajakue-bidea.html

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,098 ft
Photo ofATAKA1

ATAKA1

Arranosin errekatxora iritsi aurreko izango dugun ataka

PictographWilderness hut Altitude 4,288 ft
Photo ofLarrialdietako aterpea Photo ofLarrialdietako aterpea

Larrialdietako aterpea

Larrialdietarako eraikitako aterpe librea.

PictographProvisioning Altitude 1,593 ft
Photo ofATERPE1

ATERPE1

Ostatu edo aterpetxo bat dugu bertan.

PictographWaypoint Altitude 4,335 ft
Photo ofBUNKerra 01

BUNKerra 01

P lerroko bunkerretariko bat. Bi topatuko ditugu Lepoederrarte.

PictographCar park Altitude 669 ft
Photo ofDonibane Garazi hasiera Photo ofDonibane Garazi hasiera

Donibane Garazi hasiera

Ibilbidearen hasiera Citadella azpiko aparkalekuan izan dugu. Harresitik kanpoko aparkalekuan.

PictographMonument Altitude 621 ft
Photo ofDonibane harresi atea 01 Photo ofDonibane harresi atea 01 Photo ofDonibane harresi atea 01

Donibane harresi atea 01

Donibane Garazira sartzeko harresiko atea.

PictographReligious site Altitude 600 ft
Photo ofDonibaneko eliza Photo ofDonibaneko eliza

Donibaneko eliza

Herriko eliza

PictographMonument Altitude 564 ft
Photo ofDonibaneko harresi atea 02 Photo ofDonibaneko harresi atea 02

Donibaneko harresi atea 02

Donibanetik irteteko berriz harresia gainditu beharko dugu puntu honetan.

PictographWaypoint Altitude 967 ft

edari makina

Puntu honetan edari makinatxo bat daukagu.

PictographIntersection Altitude 617 ft
Photo ofgurutzebidea 01 eskuin

gurutzebidea 01 eskuin

Errepidetik igotzen jarraitu eta aurreneko bidegurutzean eskuinetik segi.

PictographIntersection Altitude 1,027 ft
Photo ofgurutzebidea 02eskuin Photo ofgurutzebidea 02eskuin

gurutzebidea 02eskuin

Eskuinetik jarraitu bidegurutze honetan ere

PictographIntersection Altitude 1,051 ft
Photo ofgurutzebidea 03 eskuin

gurutzebidea 03 eskuin

Bertan ere gora eskuinetik.

PictographIntersection Altitude 1,276 ft
Photo ofgurutzebidea 04 ezker

gurutzebidea 04 ezker

Bihurgune honetan ezkerretik aldapan gora jarraitu.

PictographIntersection Altitude 1,773 ft
Photo ofgurutzebidea 05 ezker

gurutzebidea 05 ezker

Ezkerreko aldetik errepidea utzi eta pista batetara pasa. Aldapa gogorrak izango ditugu baina laburbide bat da.

PictographIntersection Altitude 2,289 ft
Photo ofgurutzebidea 06 errepidea

gurutzebidea 06 errepidea

Berriz ere errepidera atera eta zuzen igotzen jarraitu

PictographIntersection Altitude 2,976 ft
Photo ofgurutzebidea 07 zuzen Photo ofgurutzebidea 07 zuzen Photo ofgurutzebidea 07 zuzen

gurutzebidea 07 zuzen

Bidegurutze honetan zuzen jarraitu

PictographIntersection Altitude 3,588 ft
Photo ofgurutzebidea 08 eskuin Photo ofgurutzebidea 08 eskuin Photo ofgurutzebidea 08 eskuin

gurutzebidea 08 eskuin

Eskuinetik gora jarraitu.

PictographIntersection Altitude 3,745 ft
Photo ofgurutzebidea 09 Zuzen Arnegikoa Photo ofgurutzebidea 09 Zuzen Arnegikoa Photo ofgurutzebidea 09 Zuzen Arnegikoa

gurutzebidea 09 Zuzen Arnegikoa

Zuzen igotzen segi. Bertara iristen da Arnegitik igotzen den errepidea.

PictographIntersection Altitude 3,899 ft
Photo ofgurutzebidea 10 zuzen

gurutzebidea 10 zuzen

Errepidetik zuzenean jarraitu.

PictographIntersection Altitude 4,000 ft
Photo ofgurutzebidea 11 eskuin Photo ofgurutzebidea 11 eskuin

gurutzebidea 11 eskuin

Errepidea puntu honetan utziko dugu eta eskuinetik abiatzen den pistara pasako gara.

PictographIntersection Altitude 4,257 ft
Photo ofgurutzebidea 12 eskuin Photo ofgurutzebidea 12 eskuin

gurutzebidea 12 eskuin

Bentarteko mendi lepoan bidegurutzea dugu. Guk eskuinetik jarraitu beharko dugu.

PictographIntersection Altitude 4,280 ft
Photo ofgurutzebidea 13 zuzen Photo ofgurutzebidea 13 zuzen

gurutzebidea 13 zuzen

Bidegurutze honetan zuzen jarraitu

PictographIntersection Altitude 4,640 ft
Photo ofgurutzebidea 14 ezker

gurutzebidea 14 ezker

Bidegurutze honetan ezkerretik zuzenean Orreagara jaisteko aukera dago.

PictographIntersection Altitude 3,114 ft
Photo ofgurutzebidea 15 eskuin Photo ofgurutzebidea 15 eskuin Photo ofgurutzebidea 15 eskuin

gurutzebidea 15 eskuin

Bidegurutze honetan eskuinetik segi pistara hurbiltzeko

PictographIntersection Altitude 3,111 ft
Photo ofgurutzebidea 16 eskuin Photo ofgurutzebidea 16 eskuin

gurutzebidea 16 eskuin

Nabalatik datorren pistara irten eta eskuinetik Orreagara gerturatuko gara.

PictographWaypoint Altitude 4,084 ft
Photo ofHESI

HESI

Bidean topatuko dugun hesi eta langa.

PictographFountain Altitude 2,319 ft
Photo ofIturria - 01

Iturria - 01

Edateko ura duen iturri berria.

PictographFountain Altitude 4,265 ft
Photo ofIturria - 02 Photo ofIturria - 02

Iturria - 02

Bentarteko lepotik gertu dagoen iturri ederra.

PictographBridge Altitude 556 ft
Photo ofLa Niveko zubia Photo ofLa Niveko zubia Photo ofLa Niveko zubia

La Niveko zubia

La Nive gaineko zubia. Donibane Garaziko gune turistikoena.

PictographMountain pass Altitude 4,679 ft
Photo ofLEPOEDER Photo ofLEPOEDER

LEPOEDER

Lepoederreko mendi lepoa. Ibilbideko altuerarik garaiena.

PictographWaypoint Altitude 4,325 ft
Photo ofNAFARROAKO MUGA Photo ofNAFARROAKO MUGA Photo ofNAFARROAKO MUGA

NAFARROAKO MUGA

Nafarroa Garaia eta Bexe Nafarroaren arteko muga.

PictographMountain hut Altitude 2,598 ft
Photo ofORISSON ATERPEA Photo ofORISSON ATERPEA Photo ofORISSON ATERPEA

ORISSON ATERPEA

Orisson aterpea. Gune estrategikoan kokatua. Aldapa gogor batzuren ostean. Kanpoko aldean iturri bat ere badu.

PictographWaypoint Altitude 4,030 ft
Photo ofOROIGARRI ERRESISTENTZIA Photo ofOROIGARRI ERRESISTENTZIA

OROIGARRI ERRESISTENTZIA

Erresistentziaren omenezko oroigarria.

PictographMonument Altitude 3,104 ft
Photo ofORREAGA Photo ofORREAGA Photo ofORREAGA

ORREAGA

Orreagako monasterioa. Beheko aldean aparkaleku handia dago.

Comments

    You can or this trail