Donapaleu. Suhartze kapera. Haranbeltzako San Nikolas kapera. Joan etorria
near Saint-Palais, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 42 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Honako ibilbidearen hasierako zati handi bat errepidean eman dugu. Zehazki 15. bideguneraino. Astun egiten da. Horregatik nire proposamena, ibilbide gustagariago bat egite aldera, honakoa litzateke.
Utzi autoa 15. bidegune horretan. Puntu horretan errepidearen bazterrean zabalgune bat dago non autoa lasai aparkatu daitekeen. Hortik abiatuta joan-etorriko ibilbide lasaia, ederra eta interesgarria burutzen da. Suhartzeko kaperaraino bide zabal eta eroso batean burutu dugu. Ermita, estilo horretako eraikin erlijioso gehienen modura, muino baten goialdean dago eta bertatik ikuspegi eder-ederra gozatzen da. Ermitaren horma nagusian euskaraz idatzitako testu erlijioso bat itsatsia dago, 1894ean idatzia. Orientazio taulan Aimeric Picaud monjeari erreferentzia egiten dion testua dago. Irakurtzekoak dira monje horrek euskaldunengatik esan eta idazten zituenak.
Gero Haranbeltzara zuzenean jaitsi beharrean desbideraketa bat hartu dugu ohianean zehar. Euria denean ziur naiz oso bide lokaztua izango dela. Haranbeltzako San Nikolas kapera leku interesgarria iruditu zait. Barruan, frantsesez eta ingelesez, eraikinaren historia azaltzen digun idazkiak daude, horman atxikiturik.
Nik eskursio hau 15. bidegunean amaituko nuke. Horrela, ibilbide erraza, motza eta interesgarria burutzen da.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments