Activity

Cialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel)

Download

Trail photos

Photo ofCialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel) Photo ofCialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel) Photo ofCialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel)

Author

Trail stats

Distance
6.43 mi
Elevation gain
4,186 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,186 ft
Max elevation
9,413 ft
TrailRank 
32
Min elevation
5,936 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 6 minutes
Coordinates
2046
Uploaded
August 25, 2022
Recorded
August 2022
Share

near Plazza-Roncaccio, Trentino-Alto Adige (Italia)

Viewed 62 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofCialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel) Photo ofCialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel) Photo ofCialciagn-Sass Putia (Peitlerkofel)

Itinerary description

Sass Putia (Peitlerkofel alemanieraz) mendi ezagunera igotzeko ibilbide erraza, amaieran kablez ekipatutako zati batekin. Via Ferratetako materiala erabiltzea norberaren esku geratuko da; jende askok materialik gabe egiten du bidea, beste batzuek badaezpada disipadorea eta kaskoa eramaten dituzte.

Gure kasuan, ibilbidea Cialciagn izeneko aparkaleku eta bailaratxoan hastea gomendatzen dugu. Jende gehienak Passo Delle Erbe gainetik hasten du ibilbidea; ordainpeko aparkalekua eta jende "manifestazioa" jasan beharko ditugu kasu honetan. Cialciagn aparkaleku txikitik hasita zenbait metro desnibel gehiago egin behar dira; baina ibilbideari hasiera eder bat gehituko diogu, seguruenik bakarrik/ia bakarrik egingo duguna.

Aparkalekutik hasi orduko errekan gora hasiko gara, pinu artean, segituan bidea maldatsua bilakatuko da, erreka zuloa gure ezkerrera gero eta beherago utzita. 2050 metro inguruan berriz erreka gurutzatuko dugu, basotik kanpo metro batzuk igo eta Passo Delle Erbetik datorren xenda batuko zaigu.

Goi bailara batetik, harritza artean Putia leporaino (Forcella Putia) iritsiko gara. Iparraldera ikuspegi ederrak gozatu daitezke bertatik.

Lepotik gora zelai artean lehenik, harritza artean gero, xenda erraz eta argi bat igotzen da, eta tontorra gordetzen duen azken "gaztelu" baten azpian utziko gaitu. Bertan hasten da zati ekipatua. Orokorrean ez da betere arriskutsua, eta ongi ekipatua dago. Kablearen laguntza amaituta, harritza erraz batetik segituan iritsiko gara tontorrera (Tirolen ohikoa den gurutzearekin).

Jeitsiera bide beretik.

Gomendagarria oso goiz ibiltzea: jendetzarekin gurutzatzea eta, batez ere, arratsaldeko ekaitzak harrapatzea ekiditeko, zeinak bereziki arriskutsuak diren elementu metalikoz jositako Via ferratetan. Ibilbidea abuztuan egin zen, eguraldi bikainarekin eta elurrik gabe. Kontuan hartu elurrak eta izotzak guztiz aldatuko lituzkeela igoeraren baldintzak.

Comments

    You can or this trail