Castro de las Merchanas. 2021-08
near Bermellar, Castilla y León (España)
Viewed 31 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
Sarrera honetan ibilbide labur baina berezia aurkeztuko dut. Castro eder bat bisitatzeko aukera eskainiko diguna, landa munduan, beraz jende gutxirekin eta landa eremuko bitxikeri zenbait gain, arkitektura kastrensearen eredu polit bat ezagutzeko aukera eskainiko diguna. Aparkalekura iristea ez da erraza izanda, guk Lumbrales herritik abiatu gara, nahiz eta errepideetan seinaleak egon, ez atzera egin, pista luzeen ostean iritsiko garelako eta bisita benetan merezi duela. Gainera Camaces ibaitxoa eta bere eremua ezagutuko dugu. Arribes del Douroko eremuan gaude eta Portugaleko mugatik gertu ere.
Ibilbidea eta altimetria.
Las Merchanas kastroa bisitatzeko ibilbideaAltimetriaAparkalekura iritsi eta han autokarabana utziko dugu ibilbide laburrari hasiera emateko. Arratsalde bero batean gaude baina eremu ederra eta bidean topatuko ditugun zuhaitzen itzalek, bidea eramangarriagoa egingo digute.Aparkalekuan dagoen informazio oholaAparkalekutik bide zabal bat abiatzen da, harri lehorreko hormatxo batzuz inguraturik. Dehesetako paisaiaz inguraturik ibiliko gara, landa eremu eta zuhaitzen artean. Pistatik zuzen jarraitu beharko dugu
Hasierako pistaInguruan zenbait chozo edo etxola topatuko ditugu. Hauek ere harri lehorrez egindako egitura xumeak dira. Barnean artzaila edo laborariek bere gauzak gordetzeko toki estuko egoitzak dira.
Chozo edo etxola
Etxolen inguruko informazioaPaisai berezi hau, landa eremu eta zuhaitzen artean banaturik dago. Dehesaren paisaia berezia suertatzen zaigu.
Dehesa paisaiaEtxolen arkitektura xumea, arestian aipatu bezala harri lehorrez osaturik, zapaiak harriak gerturatu edo hurbilduz osatzen duten gangen bitartez burutu edo estaltzen dira.
Etxolaren barruko aldeaEtxola guzti hauek nahiko baxuak izaten dira, haizeaz hobeto babesteko eta eraikuntza prozesua errazterko. Aurrerago bidegurutze batean bertze etxola edo chozo bat topatuko dugu.
ChozoBertze etxola hau topatuko dugun tokian, bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan zuzen joango gara behatoki batzuetara iristeko eta itzuleran aldiz bertz bide zuzenagotik etorriko gara.
Etxolaren zati batZuzen bidetxotik jarraitzean, eta zuhaitzen azpitik ateratzean, behatoki eder batetara iritsiko gara. Camaces ibaiak sorturiko arroilaren goiko aldean kokaturik, ikuspegi zuzen eta ezin hobea eskainko digu Las Merchanas kastroari.
Behatokia
Castro de las Merchanas behatokitik
Kastroaren harresia eta berrakoaEzkerretik jarraituz eta metro gutxi batzutara, bigarren behatoki bat topatuko dugu. Bertan informazio ohol berezi bat dago. Nolabait interaktiboa da, informazio ezberdina irakurtzeko zenbait leihatila mugitu beharko bai dira.
Bigarren behatokia
Behatoki honetatik KastroaBigarren behatokitik maldan behera hasiko gara, Camaces ibaira gerturatzeko.
Bidea aldapan beheraAldapan behera egitean, bertze bide zabalagoarekin bat egingo dugu eta handik ibai ertzera gerturatuko gara. Ibai ertzean eraikin bat topatuko dugu. Justo Osabaren errota.
Justo Osabaren errotaJusto Osabaren errotaren inguruko informazioa Lumbrares herriko webetik jasota:El molino del tío JustoJunto al Castro se rehabilitó el viejo molino que, hasta mediados del siglo XX, estuvo realizando una importante función social y económica moliendo el trigo, centeno y cebada producido en la villa. Para retener y encauzar el agua construyeron una pesquera que ahora se utiliza como puente de acceso al castro. Se supone que la fecha de estas construcciones pudiera ser el siglo XV ó XVI.La rehabilitación del molino del tío Justo permite conocer las técnicas empleadas tradicionalmente en el tratamiento del trigo. Un proceso completamente artesanal y obra de ingeniería a la vez. Su reconstrucción y musealización, así como la rehabilitación de la pesquera y la construcción del mirador de Pocito Manzano datan del año 2005, obras que se completaron con varios indicadores y paneles interpretativos del molino, la flora, la fauna y el paisaje de la zona.El molino es de tipo hidráulico de eje vertical, y originariamente contaba con dos máquinas de molienda que eran accionadas por la fuerza del agua retenida en la pesquera y guiada por una canaleta a cada uno de los rodeznos que la transmitían mediante un eje vertical a la rueda volandera que al girar se encargaba de moler el grano. La maquinaria con la que cuenta actualmente consta de dos molinos, uno antiguo que simula la maquinaria original, y otro nuevo y listo para funcionar.En el interior del molino se muestran una serie de paneles explicativos que complementan la visita, así como varios accesorios utilizados en el proceso de la molienda y el “acarreo” del grano.El trigo es uno de los primeros vegetales cultivados y durante muchos siglos fue el principal alimento de Europa, de ahí su importante papel cultural y simbólico en nuestra sociedad. Su cultivo es tan antiguo que hay especies animales que sólo viven cerca de él o de sus derivados. EL ejemplo más claro es el gorrión común o el ratón casero, pero también algunos de sus cazadores como la lechuza blanca. Parece que fue en Egipto donde se empezó a fermentar la harina para obtener pan. Pan y alimento se nombraban igual en la antigüedad griega y romana; ambas civilizaciones dependían mucho del trigo y conquistaban nuevos territorios en función de la producción de este cereal.Informazio ohola
Waypoints
Ate nagusia
Ate nagusiaren sarbidea. Gehiago jakiteko: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
Atearen nagusiaren informazioa
Ate nagusiaren informaio ohola. Gehiago jakiteko: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
Verraco
Berrakoa. Gehiago jakiteko: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
Bidegurutze 01
Bidegurutzean bertze etxola bat dago. Joaterakoan zuzeneko bidetik eta itzulera bertze aldetik egingo dugu.
Molino Tio Justo
Errota museo edo erakusketa eremua da. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
Pared romana
Erromatar garaiko eraikuntzaren horma. Gehiago jakiteko: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
Puerta Vetona
Kastrorako harresiaren goiko sarrera. Gehiago jakiteko: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/castro-de-las-merchanas.html
You can add a comment or review this trail
Comments