Activity

Cañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18

Download

Trail photos

Photo ofCañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18 Photo ofCañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18 Photo ofCañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18

Author

Trail stats

Distance
9.58 mi
Elevation gain
1,998 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,998 ft
Max elevation
2,684 ft
TrailRank 
51
Min elevation
1,600 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 41 minutes
Coordinates
1735
Uploaded
May 16, 2024
Recorded
June 2023
Be the first to clap
Share

near Gabarderal, Navarra (España)

Viewed 17 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofCañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18 Photo ofCañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18 Photo ofCañada Roncaleses Sierra Peña 2023-06-18

Itinerary description

IBILBIDEA ETA ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2024/05/pena-mendilerroa-2023ko-transhumantzia.html
2023ko transhumantzia edo larre aldaketa dela eta Peñako mendilerrora gerturatuko naiz, artzai eta artaldearen bila joateko eta eurekin ibilbidearen zati bat burutzeko. Urtero legez, Angel Marik, udaberri bukaeran Fustiñanatik abiatzen da mila bururekin eta Bidankotzerako bidaia burutu egiten du, ondoren Belaguako larretara artaldea eramateko eta udaren amieran kontrako bidea osatzen du. Transhumantzia 2023. urtean UNESCOk Ondare Immaterialeko zerrendan onartu izan zuen. Hautagaitza honetan 10 estatu ezberdineko partaideak parte hartu izan genuen.

Altimetria eta ibilbidea

Peñako baserritik Abelbideak elkartzen diren tokiraino
Altimetria

Transhumantziaren inguruko informazioa eta bereziki erronkariarren ibilbideaz gehiago jakiteko, blogeko sarrera hauetan, non 2020. urtean transhumantziaren inguruko dokumentala grabatzeko burutu genuen ibilbide osoaren kontaketak eta hainbat datu historiko dira.

Mendiko osterak: Erronkariarren abelbidea - Cañada de los roncaleses (mendikosterak.blogspot.com) 

UNESCOrako hautagaitza aztertu nahi bada, dokumentu osoa esteka honetan.

Peñara gerturatu eta goizean goiz mendilerroa gainditzeko prestatu egiten naiz, gaurko abelbidearen etapa La Sagatik, mendilerroa gainditu eta Leire monasteriorainokoa bai da.

Peña mendia baserritikPeñako baserrira sartu aurretik kotxea utziko dut eta motxila eta gaurko eguraldi kaskarra dela eta, aterki, anoraka, kapa eta abar hartu ondoren, ibiltzen hasiko naiz.
Peñako baserri aurreko aparkalekuan
Peñako baserri aldera abiatuko naiz eta jabetza pribatuan sartzean ezkerreko partean baseliza ikusgai dago. Bertara eraman izan zituzten Peña herri zaharreko hilarriak eta bertan erakusgai daude.
Peñako baselizaHilarriakPeña herria despopulatu egin zen 1952. urtean eta bere hilerrian zeuden hilarriak Torre de Peñako San Gabriel Arcángel baselizaren atariak paratu zituzten. 
Peña Herria Interes Kulturaleko Ondasuna izendaturik dago 1997. urtetik. Herriaren inguruko informazioa wikipediatik:

Peña Nafarroako antzinako hiribildu bat da, Xabierko udalerrikoa, 1950eko hamarkadaren erdialdetik hutsik dagoena. Multzoa hiribilduak berak eta bere gaztelua zenaren hondakinek eta harresiaren aztarnek osatzen dute. Bere hilerrian Bigarren Mundu Gerran zehar, 1943. urtean hain zuzen ere, eroritako hegazkinlari ingeles bat lurperaturik dago, Donald Walker kapitaina.HilarriakHilarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus CEEN nº 28, 1978.  Juan Manuel Villarren artikuluan. ESTEKA.
HilarriakAurrerago segi eta baserria eskuin aldean utzita, ezkerretik doan pistatik jarraitu beharko da.
Beherantz jarraituMetro gutxi aurrerago bidegututze bat dago. Oraingoan zuzeneko pistatik jarraitu.
Zuzen pistatik PeñarantzZuzen segiEta aurrerago hesira iritsi aurretik pista nagusia utzi eta bihurgunean zuzeneko bidea edo abelbidetik igo beharko da.
Eskuinetik pista utziAbelbidea pista utzita zuzenBidetik igoera bat izango dugu eta geroago berriz harantxo batetara jaitsi beharko dugu, Peñako trokara hain zuzen ere. Bertan pista gurutzatu eta zuzen abelbidetik jarraitu beharko dugu
Peñako trokako pista gurutzatu eta zuzen jarraituAbelbidea sorotik aurrera doaSegituan bidea zabalago eta argiago izango da eta poliki poliki igotzen jarraituko da.
AbelbideaEkaitza badator eta trumoiak entzuten dira, baina artzaiek bezala, eguraldiarekin moldatu eta ibiltzen jarraituko dut.
Hodeiak hurbiltzen dira
Hodei potoloakIgoerako puntu batetatik Peña herri zaharra ikusgai dago, haitz edo estrato baten gainean.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,603 ft
Photo ofAPARKALEKUA Photo ofAPARKALEKUA Photo ofAPARKALEKUA

APARKALEKUA

Peñako baserrira sartu aurretik aparkatzeko tokia.

PictographWaypoint Altitude 1,666 ft
Photo ofCASERIO Peña Photo ofCASERIO Peña

CASERIO Peña

Caserio Peña.

PictographWaypoint Altitude 1,794 ft
Photo ofAbelbideen batura Photo ofAbelbideen batura Photo ofAbelbideen batura

Abelbideen batura

Abelbideak elkartu egiten diren tokia.

PictographReligious site Altitude 1,639 ft
Photo ofERMITA Peña Photo ofERMITA Peña Photo ofERMITA Peña

ERMITA Peña

Peñako baserriko baseliza. Bertara jaitsi izan zituzten Peña herri zaharreko hilarriak.

PictographIntersection Altitude 1,662 ft
Photo ofBidegurutze 01 Zuzen Photo ofBidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutze 01 Zuzen

Zuzeneko pistatik segi.

PictographIntersection Altitude 1,675 ft
Photo ofBidegurutze 02 Eskuin Photo ofBidegurutze 02 Eskuin

Bidegurutze 02 Eskuin

Pista utzi eta zuzen abelbidetik segi.

PictographIntersection Altitude 1,872 ft
Photo ofBidegurutze 03 Eskuin Photo ofBidegurutze 03 Eskuin

Bidegurutze 03 Eskuin

Eskuinetik abelbidea jarraitu.

PictographMountain pass Altitude 2,673 ft
Photo ofPeñako mendi-lepoa Photo ofPeñako mendi-lepoa Photo ofPeñako mendi-lepoa

Peñako mendi-lepoa

Peñako mendi-lepoa.

PictographIntersection Altitude 1,738 ft
Photo ofPISTA 01 Photo ofPISTA 01 Photo ofPISTA 01

PISTA 01

Pistara iritsi eta gurutzatu zuzen jarraitzeko.

PictographIntersection Altitude 2,256 ft
Photo ofPISTA 2 Photo ofPISTA 2 Photo ofPISTA 2

PISTA 2

Cañadako trokan pista hasten da.

Comments

    You can or this trail