Burdinkurutzeta-Erroitzate
near Béhorléguy, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 41 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Azpegiko lepotik Burdinkurutzetara doan Urmugaren etapari dagokion bigarren zatia da guk Erroitzateko tontorrean bukatu dugun ibilbidea. Azpegin hasiera eman genion etapa honi eta Erroitzateko lepo gainean amaitu genuen. Burdinkurutzetako lepoan jarraitu genuen alderantzizko norantzan.
Lepo honen gainean dagoen mendira igotzen hasi ginen ibiladia - Saroberrira -, eta bere tontor ertzari jarraituz jaitsi ginen Zurzaiko lepora. Errepidetik jarraitu genuen pixka batean eta eskuinean agertzen zen bide zabala eta harritsua hartu genuen eta, basoa zeharkatuz, Hilarrietara, larre zapal eta harrespilez beteta - hortik izena -, iritsi ginen. Urrunean ikusten ziren gure helburuak: Aranohegi eta Erroitzate. Harantzako bideen zati handia baita ere. Jaitsiera handi bat izan genuen gure aurrean GR 10etik harkaitz handi batzuetaraino non, Urmugaren ibilbideari uko eginez, artez jarraitu genuen laburragoa zelakoan. Laster konturatu ginen bide zabala landa batean bukatzen zela eta beste ibilbidea aurkitu arte bide barik joan beharko genuela. Behin Urmugaren ibilbidearekin bat egin, noiz behinka hari jarraituz, bestetzutan gure kasa baina beti errepidetik gertu, Aranohegiko tontorrera iritsi ginen eta beste ordu laurden batean Erroitzetakora. Bietan, ikuspegi ederrak noranahi, tartean gure aurreko egunean egindako ibilbidearen amaiera gunea, izen bereko lepo gainean. Itzulia, joanekoan baztertutako ibilbideari jarraitu genion hein batean Irauko lepoa atzean utzi arte, Hilarriaren maldaren inguruan. GR10ari jarraituz harrespiletara iritsi ginen berriz ere eta, Zurzaiko lepoa atzean utzita, Burdinkurutzetako leporantz hurbiltzen jarraitu genuen, marra eta hesolatxo gorriei jarraituz Saroberriko magaletatik. Urrunetik ikusten zen konora iritsita - ur biltegi handi bat -, azkeneko aldapa jaistea baino ez zitzaigun geratzen gure txangoa bukatzeko. Eguraldi ederra baina haize bihurri batek lagunduta ibili ginen, goizean batez be.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments