BIZKAIKO MEATZAK ETA INGURUKOAK. Castro-Traslaviñako meatze-trenbidea
near Santullán, Cantabria (España)
Viewed 88 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Meatzetako trenbide bi etozan Sopuerta inguruko burdin-meatzetatik, erdi-erdian Castro Alen mendia eta Alen auzunea dagozala. Halan, esan geinke Castro Alen meatza moltso handi baten ardatza dala. Meatzetako instalazinoen azterren ugariak dagoz hondino be, eta jakina, mea portuetara eroaten eben trenbideak ikusgarrienetarikoak. Trenbide bi mendebaldera etozen, Alen eta Mello mendien atzekaldetik Castro Urdiales aldera.
Mendebaldeko trenbideetatik bati “Traslaviña-Castro Urdiales” izena jako, besteari “Alen-Castro Urdiales”. Traslaviñatik etorrenak, Sopuertan zehar igarota, Mello mendia tunel batez zeharkatu behar eban Castro Urdiales aldera heltzeko, Otañes aldera hatan be. Tunela 1,6 km luze da, baina ezin da zeharkatu, urez beteta eta atondu barik da eta, horregaitik txirrindulaz datozanak Mello inguratu behar izaten dabe.
Alén-Castro Urdialesen gaineko informazinoa: BIZKAIKO MEATZAK ETA INGURUKOAK. Aléngo meatzetako Castroko trenbidea, https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bizkaiko-meatzak-eta-ingurukoak-alengo-meatzetako-castroko-trenbidea-165018264
IBILBIDEA
Ibilbide honetan Traslaviña-Castro Urdialesko trenbidearen “bide berdea” (Vía verde) ezagutuko dogu, Santullandik hasi eta tunelaren ahoraino (Tunel de Herreros). Ia laua da, porlanezko behegaina daukana (zoritxarrez). Atondutako bidea tuneletik 200m-tara amaitzen da, eta bidexka bat eukiko dogu lagun tunelera ailegatzeko, tuneletik hur erreka oportunista batek erdi janda, eta jausitako zugatzen bat oztopo.
Bidean, artaditxu bat zeharkatu eta trenbidearen lubaki eta zubi itzel baten gainetik igaroko gara, alboan Otañes herria ikusten dogula. Otañesen erromatar aldiko azterren garrantzitsuak dagoz, Tarraco-tik eta Pisoracatik (Herrera de Pisuerga) Flaviobriga-raino (Castro Urdiales) etorren kaminoak (“galtzadea”) ibar hau zeharkatzen ebalako. Interesik badaukazu, leidu beherago.
______________________________________________________
INFORMAZINO OSAGARRIA
CASTRO URDIALES-TRASLAVIÑA TRENBIDEA
Trenbide hau pentsatu zan Bilbao-Santander trebidearen adarra izateko. 1895ean hasi ziran lanak eta 1899an amaitu. 1966an amaitu zan trenaren bizitzea.
Helburu bi euki zituan, bata, Sopuertako Otañes eta Baltezanako meatzetatik burdin-mea kostaraino eroatea, bestea, Castro eta Bilboren arteko pertsonen garraioa hobetzea, baita ganadua eroatea be. Mea Cardiff, Newcastle, Liverpool, Dunkerke, Rotterdam...era itsasontziz eroten eben.
Hamar tunel baino gehiago zulatu zituezan, baina batez be aitatzeko modukoa da Mello mendia zeharkatzen dauena, “tunel de Herreros”, 1,6km-koa da eta. Tunela Soportuetako Catalina meatzatik hurrean hasten zan, non, meatzatik hur, kaltzifikatzeko laba eder bi dagoz, Bizkaian ondoen kontserbatzen diranak. Bertan burdinazko mea sartzen eben kare-harriaz batera burdinaren kontzentrazinoa handitzeko. Gaur egun Catalina meatzea putzu handi bat da.
Meatza honeetako burdinaren jatorria guztiz lotuta dago Bizkaiko kareharrizko mendien sorreragaz. Mendiok Kretazeoko koralezko arrezifeetatik datoz, orain 200 bat miloi urte, inguru hau itsaso tropikala zanean, eta burdina arrezife fosilduetako arrakaletan agertu da.
ERREFERENTZIAK
https://viasverdes.com/itinerarios/castro-traslavi%C3%B1a/historia-del-ferrocarril.asp
http://viasverdes.castro-urdiales.net/index9318.html?option=com_content&view=article&id=7&Itemid=12&limitstart=1
OTAÑES ETA CASTRO ERROMATAR ALDIAN
Inguru honetako burdina erromatar aldian be ustiatzen zan, Zugaztietan (La Arboleda) idorotako haizeolen hondarrak erakusten daben lez. Oso ezaguna da Plinio Zaharrak esandakoa, Kantauri Itsaso ondoan burdinazko mendi bat egoala, nahi-ta ez dan segurua Enkartazino-Castro Urdiales aldeko mendiakaitik ebilenik.
Gainera, meatzakaz loturik edo lotu barik be, Vespasianoren garaian Flaviobriga eregi eben, literalki, “Flavioren uri harresitua”, gaurko Castro Urdiales, Kantauri itsasoko portu garrantzitsu bat, gune komertziala. Erromarrek “Portus Amanum” izentau eben (Plinio Zaharrak bere Naturalis Historian dinoan lez), baina II.mendean kolonia bihurtu eben, Kantauriko kolonia bakarra, eta halan, oso portu garrantzitsua. Kilometro gitxira, harrizko muno batean, Oppidum (S)Amanorum kastroa dago, hau da, samano edo amanotarren uri-gotorlekua, Autrigoiarrak.
Jakina, Flaviobriga ondo komunikaturik egoan kamino bidez (“galtzada”). Merindadeak zeharkatzen dituzan kaminoari esker, Flaviobriga lotuta egoan Uxama Barca, Deobriga eta Veleia herri garrantzitsuakaz, Mesetako solo, meatza eta gatzagakaz, bai eta Tarraconenseko botere-guneakaz be, hala zelan Cluniagaz, Cesar Augustagaz, Tarracogaz eta Inperio osoagaz. Gainera, antza, Pisoracagaz (Herrera de Pisuerga) be lotuta egoan, Merindadeetan Montija aldean lotuko zan beste kamino baten bidez. Kaminoa, meatzakaz eta gatzagakaz batera, funtsezkoa da inguruaren erromanizazioan.
Galtzada, Mena ibarra zeharturik, Balmaseda aldean sartzen zan Enkartazinoetara, eta ustez, Sopuertan zehar igarota, Las Muñecas mendateraino igongo eban, handik Otañes aldera jatsi eta handik Flaviobrigaraino. Galtzada honen miliarioak (distantziak neurtzen zituezan munarriak) idoro dira Las Muñecas eta Otañes aldean, bai eta erromatar aldiko azterren gehiago be. Enkartazinoetan eta Las Muñecas-Otañesko bailaran kaminoaren hondar argirik idoro ez bada be, Iberia osoan ondoen kontserbatuenetariko bat da Merindadeetan.
Otañes herrian milario batzuk eta patera bat idoro dira:
- Domicianoren miliarioa (“de Las Muñecas”), 1914an idoro eben Las Muñecas mendatean. Kristo osteko 84.urtekoa, miliarioak berak diñoen lez. Cesar Augusto Germanicori buruzko testu bat dauka (Vespasianoren semea), bidea eta zubiak konpondu zituzala eta. Otañesko plazan dago.
- Neronen miliarioa, Trinitate baseleizaren ondoan idoro eben XVIII.ean. Gero, Otañesko torretxean itxi eben. Testuan Pisoracarik (Herrera de Pisuerga) dagoan tartea aitatzen dau, 180 milla, eta Neron Claudio Cesar Augusto Germanico enperadorea, Claudioren semea. Miliarioko testuaren egiazkotasuna zalantzatan ipini dabe zenbait arkeologoak, distantzia hori, 180, larregizkoa dala-eta, miliarioko testua ikututa ei dagoala-eta. Beste miliario batzuetan be Pisoraca aitatzen dan arren, ez da distantzia aitatzen. Ezagutzen dan kaminoaren zatia Uxama-Barcatik etorren, baina Montijan aldean-edo, beste adar bat Pisoracaraino joan zan, eta hortik aitamenak.
- Otañesko patera, Kantabrian idorotako garai hartako objekturik garrantzitsuena ei da. Zilarrez egina dago, erliebeetan eta dekoratuetan urrezko inkrustazioak daukazala. Pateraren ikonografiak eszena ugari daukaz ur mineral-sendagarrien iturburu baten gurtzaren gainean. Goiko aldean, osasunaren jainkosa edo ur osasungarrien ninfa dago alegorikoki irudikatuta, arte biren artean erdi etzanda dagoan emakume bat. Platera eta zilarrezko beste pieza batzuk Bilboko zilar-saltzaile bai saldu eutsezan, 7 miliarioz gainera. Gaur egun, Otañes familiak, jabeak, banketxe batean dauka gordeta.
Santullángo La Loma-n idazkun bat agertu da. Flaviobrigagaz loturik egongo zan, baina nahiko alferrik galduta dagoan lez, testuko oso gitxi leidu ahal da.
Baltezana-n, Ontón, hilharria ageru da, Calpurnia eta Epanna jainkoai eskainita, II-III.mendeetakoa.
Castro Urdialesen, Flaviobriga, “Portus Amanum”, II.mendean kolonia, hainbat azterren dagoz, berbarako, eraikinen eta akuedukturenak.
SOPUERTA ETA AVELLANEDA
El Carral eta Mercadillo artean galtzada zahar baten hiru azterren dagoz: bat juntetxearen alboan, bigarren zatia El Carral-en ei dago, Lezamako nekazal-etxearen ondoan, eta hirugarrena Mercadillon, San Pedro eleizearen ondoan. Zelangura be, informazio ofiziala gorabehera, zati horreek ez dira erromatar aldikoak, askoz barriagoak baino, garai haretan bideak ez ziralako horrela egiten, Jakina, segur aski erromatar kaminoa inguru horreetatik igaroko zan.
Zati horretan Avellanedako milioarioaren errepikapena be dago. Jatorrizkoa Enkartazioen museoan (Juntetxea).
TRAKAK ETA INFORMAZINO GEHIAGO WIKILOCEN:
Ibilbide historikoak. Erromatar Mendebaldea II: Ibaizabal, Nerbioi, Uribe, Enkartazinoak, Sámano, Wikiloc | Ruta IBILBIDE HISTORIKOAK. Erromatar Mendebaldea II: Ibaizabal, Nerbioi, Uribe, Enkartazinoak, Sámano
Ibilbide historikoak. Flaviobriga-Uxama Barca erromatar kaminoa Merindadeetan zehar, Wikiloc | Ruta IBILBIDE HISTORIKOAK. Flabiobriga-Uxama Barca galtzada Merindadeetan zehar
ERREFERENTZIAK
Altuna Enzunza, Aitzol. “Asentamientos romanos en la costa vasca y Flaviobriga”, Lehoinabarra, https://lehoinabarra.blogspot.com
Fernández Palacios, Fernando. Lengua e historia del Asón al Cadagua (épocas prerromana y romana): Memoria presentada para optar al grado de doctor por Fernando Fernández Palacios. Universidad Complutense, Facultad de Geografía e Historia. Madrid, 2002
Isaac Moreno Gallo, Youtubeko kanala
Jornada sobre las calzadas romanas en la Antigüedad, 2013-8-19-20, Auritz-Burgueta.
https://www.traianvs.net/pdfs/2017_via_flaviobriga_Mena_Trueba_&_Angulo.pdf
Martínez Salcedo, Ana. “Arqueología e historia del período romano en bizkaia (1972-2002)”, KOBIE (Serie Anejos). Bilbao Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia, N.º 6 (vol. 1), pp.353 a 370, año 2004. ISSN 0214-7971
Web http://www.bizkaia.eus/kobie
Newsletter-Boletín de Edestiaurre Arkeologia Elkartea, 7. Zenbakia 2019.eko 4. hiruhilekoa
Regio CantabrorumRegio Cantabrorum - Tierra de leyenda
http://www.regiocantabrorum.es/publicaciones/miliario_de_neron_otanes_castro_urdiales
Vía romana de Castro Urdiales a Osma de Álava, 115km. Vías romanas de Castilla y León. www.VIASROMANA.NET.

Waypoints
Car park
255 ft
1-Otañes-aparkalekua
Ruins
590 ft
10--Catalina eta Rosario meatzen kargalekuak
Ruins
535 ft
11-Estazinoa
Waypoint
500 ft
14-Traslaviña-Castro trenbidea
Photo
144 ft
2-ibilbidearen hasieran
Mountain pass
1,222 ft
8-Las Muñecas
Archaeological site
938 ft
Castrum (S)Amani
You can add a comment or review this trail
Comments