BIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-1
near Kurtzea, País Vasco (España)
Viewed 250 times, downloaded 13 times
Trail photos
Itinerary description
GANGUREN IPARRALDEKO BASOAK
Ganguren-Elorriaga mendilerroko iparraldeko basoak, gehienbat, basobarriak dira, mendial soildu ostekoak. Zugatz askotarikoak izan arren, behekaldean haretxak dira nagusi, goikaldean, barriz, pagoak. Tarteka pinu insignis eta eukaliptoak. Bitxia bada be, basobarriko haretx gehienak amerikarrak dira: Nork landatuta? Foru Aldundiak ete? Basobarritzeko zelako politika da hori, bertoko zugatzak barik arrotzak (exotikoak) sartzen dituana?
Zelangura be, zugatz ostogalkorrak izanik, betoz ordu onean eukaliptoen ordez. Gaitzerdi. Halanda be, horrek ez dau zuritzen exotikoen burubakokeria, jakina, amerikarrak bizkor egiten dira tantai lerden.
Mendilerroan zehar, Artxanda-Ganguren estazino megalitikoko trikuharri, tumulu eta asentamentu gehienak ikusiko doguz.
IBILBIDEA
Fabrika artean hasiko gara, baina hasieran ez gara zuzenduko tontorrerantz errepide nagusirantz baino, bertan Aita Kurutzeko baseleiza ikustearren. Gero bai, atzera egin, eta Lezamako torrearen inguruko haretx sakabanatuen artean —heresti zoragarri adehesatuan— hasiko gara mendi-hegalean gora.
Goranzko bidean, gehienbat haretxak ikusiko doguz, eta tarteka pinu insignis eta eukaliptoak, baina hasierako haresti ederrean zehar igaro eta atoan, ezkerraldean, askotariko zugatzak daukazan basotxua ikusiko dogu: haretxak, haltzak, saratsak, leizarrak…
Bide erosoa ia gora arte, burdi-bide zabalez, gero errepidez, ondoren bidezidorrez tontorrera heltzeko.
Mendilerroaren goialdetik hurrean, Elorritxuetara (El Vivero) heldu barik, errepidea itxi eta Gangurengo pagadira sartuko gara. Gangurenen azpian gagozala, aldats pikea goititu beharko dogu tontorrera doan bideagaz batzeko. Baina erne, aldats honen amaieran, bideagaz batu aurretik, apur bat eskumatara desbideratuta azterren bitxi batzuk idoroko doguz inguru polit baten, eta argi dago desbiderazinoak horraxe eroan gura gaituala. Zer ete dira? Santa Marina baseleizaren azterrenak?
Tontorretik, mendi hegitik behera jatsiko gara Gazteluko leporaino. Inguruko megalitoak ikusita eta pagadi zoragarri bat zeharkatuz helduko gara Zamudioko ateraino, non zamudiotarren galtzadaren azterrenak idoroko doguzan (Bermeo-Gernikako errege-bide zaharra). Ondoan, Gaztetu Landako trikuharrira hurreratuko gara, Artxandako estazino megalitikoan beharbada ondoen kontserbaturikoa da eta.
Zamudioko atean ostera be, galtzadaren azterren gainetik, Zamudiorantz joko dogu. Bidean zugatz gitxi, baina bai haltzadi ikusgarri bat baten ondotik igaroko gara (gure eskuman), eta haretx batzuk be bai, beherago.
Autobidearen azpitik igaro eta atoan Osinagako bideagaz egingo dogu topo. Zoritxarrez laburra da erreka ondoko baso hau zeharkatzen dauen bidea, bazterra zinez bakana da eta. Osinagako bidea PR labur bat da, baina zeharkatuko dogun aldea da merezi dauena.
Barriz fabrika artean gabizala, laster autoa lagatako tokira helduko gara.
Oharra: Hurrean Bilboko trenaren geltokia dagoanez, trenez erraz hel daiteke Bilbotik.
ZER IKUSIKO DOGUN (basoez gainera)
AITA KURUTZEKO BASELEIZA
Santutxu hau XVI.mendean dago lehenengoz aitatuta, baina gaurko santutxua XVIII.enekoa da, barrokoa. Erretaula be barrokoa da.
Antxinako errege-bidean dago (Bilbo-Bermeo), Gernikan foruen alde zin egin edo prometiduteko bidean (Zin egiteko bidea).
Erderaz “humilladero” eritxen, arrotzak bertan belauniko jarri behar ebelako kristau zirala eta paketan etozala erakusteko.
Atzean “Ermitoste” izeneko klausurako konbentua egoan, 1918an desagertua. Aurrean “Ospitala” egoan, beaten etxea be bazana, 1981ean desagertua.
LEZAMAKO TORREA
XVI. mendekoa, nahi-ta lezamatar sendia XIII.aren amaieran aitaturik egon. Lezamako leinua Uribeko garrantzuenetariko bat izan zan. Erdi Aroaren amaieran, Bandoen Gerrako partaide garrantzitsuak izan ziran, Zamudioko leinuaren arerio.
GANGURENGO SANTA MARINA (SANTAMAÑE)
Tontorraren inguruan egoan, eta XVIII.mendean eratsi eben; eukazan baliozko gauzak (irudia, kanpaia…) beste eleiza batzuetara eroan zituen.
Izena emoten eutsan mendiari, hatan be, Ganguren “Santa Marina” mendia da.
Tontorrean ez dago azterrenik, hurrean, barriz, pagoen artean, badagoz. Ez dakit baseleizarenak diran, baina izan leitekez.
GANGUREN-ARTXANDAKO MEGALITOAK
Nabarmenena, Gaztelu Landako trikuharria, Neolitiko-Brontze Aroa.
ZAMUDIOTARREN GALZADA
Bilbo-Bermeoko errege-bidea zan, Kostako Done Jakueren bidea, Gernikan foruen alde zin egin edo prometiduteko bidea. Orain dala hamarkada batzuk ageri dan zatia berreskuratu eben, 70m, baina ostera be erdi estalita dago gaur egun.
LARRAGOITI JAUREGIA
XVII.mendekoa
BIDEAN EZ ARREN, EZ GALDU, HURREAN DAGO ETA:
ARETXALDEKO ANDRA MARIREN ELEIZA (LEZAMA)
Ez dago argi Lezamako Oxangoiti leinuak eregi ete eban, baina, zelangura be, laster Muxikako leinuaren eskuetara igaro zan, eurak izanik Bizkaiko bandoen gerletan bando-buruetatik bat. XVIII.a arte egon zan Muxikarren eskuetan.
Gaurko eraikinak XVI.mendeko gotiko berankorra eta XVIII.aren hasierako barrokoa batzen dauz. Andra Mari eliza XVI. mendean eregi eben. Ordutik hainbatetan barritu dabe. Barruan gangak, bost altare eta atari jarraitu eder bat gordetzen dauz, garai batean hilerritzako erabilia. Elizaren barrualdea hiru nabetan banatuta dago; nabarmentzekoa da korua, arku kanapel baten gainean.
XVIII. mendeko estiloan, presbiterioko gangea (kupulea) nabarmentzen da, zeru zabal bat bezalako margoakaz apaindua, baita erretaula nagusia eta albokoak ere, rococo estilokoak (1740 inguruan). Aipatzekoa da, garai berekoa, pulpitua.
Elizatearen Mahaia kanpoko eleizpe edo arkupean dago; antxina bertan batzen zan eleizatearen batza edo alkartea.
Argazkiak hemen: BIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2

Waypoints
Waypoint
186 ft
0000315
Waypoint
191 ft
0000322
Izena: Segment: 1
Hasiera ordua: 09:32 2021(e)ko mai. 2(a)
Amaiera ordua: 13:50 2021(e)ko mai. 2(a)
Ibilitako distantzia: 14,8km (04:17)
Denbora mugitzen: 04:04
Batezbesteko abiadura: 3,44 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,63 km/h
Gehineko abiadura: 7,03 km/h
Gutxienezko altuera: 48 m
Gehienezko altuera: 474 m
Igoera abiadura: 294,4 m/h
Jaitsiera abiadura: 366 m/h
Altitude irabazia: 643 m
Altitude-galera: 648 m
Igoera-denbora: 02:11
Jaitsiera-denbora: 01:46
Waypoint
1,406 ft
Gangurengo asentamentua
Waypoint
1,218 ft
Gazteluko Landako asentamentua
Waypoint
1,150 ft
Irumugarrietako asentamentua
Waypoint
1,216 ft
Irumugarrietako II trikuharria
Waypoint
1,163 ft
Irumugarrietako tumulua
Waypoint
1,169 ft
Zamudioko atea
Waypoint
884 ft
Zamudioko bidean
You can add a comment or review this trail
Comments