Biriatu-Xoldokogaina-Mantale-Aizkorbe-Xoldokogaina
near Biriatou, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 129 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Biriatuko parkinean aparkatuko dugu.Marka txuri- gorriak jarraituko ditugu herritik ateratzeko eta Xoldokogainako igoerarekin hasiko gara.Tontorrean ezkerretatik joango gara eta Xoldokogainako urtegira jaitsiko gara malda gogor batetik, zelaia zeharkatuz eta bide markaturik gabe. Urtegiaren zati bat inguratu eta gero "Eroen aldapa"tik igoko gara eta poste informatiboa ikusiko dugunean eskubitik joango gara.Bide honetan bihurgune batean gorantz joaten den bidea hartuko dugu Mantalera iristeko, bide hau ere batzutan desagertzen da. Mantale eta gero Aizkorbera hurbilduko gara. Hor buelta emango dugu eta ibilitako bidea utziko dugu ezkerretatik jaisten den bidea hartzeko Oxin leporaino, non ezkerretatik ere joango garen. Azken bide hau garoen artean pasatzen da , estua da eta Xoldokogaina inguratzen du. Berriro agertuko gara hasieran Xoldokogainara joateko hartu dugun bidean eta markak jarraitzen Biriatura iritsiko gara.
Waypoints
Mountain pass
1,240 ft
Oxingo lepoa
You can add a comment or review this trail
Comments