Activity

Betelu - Leitza // MUGAK ZUBI

Download

Trail photos

Photo ofBetelu - Leitza // MUGAK ZUBI Photo ofBetelu - Leitza // MUGAK ZUBI Photo ofBetelu - Leitza // MUGAK ZUBI

Author

Trail stats

Distance
8.95 mi
Elevation gain
3,077 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
2,257 ft
Max elevation
3,128 ft
TrailRank 
32
Min elevation
717 ft
Trail type
One Way
Coordinates
1335
Uploaded
March 23, 2023
Recorded
March 2023
Be the first to clap
Share

near Betelu, Navarra (España)

Viewed 31 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofBetelu - Leitza // MUGAK ZUBI Photo ofBetelu - Leitza // MUGAK ZUBI Photo ofBetelu - Leitza // MUGAK ZUBI

Itinerary description

Ibilibide hau MUGAK ZUBI proiektuaren parte da, Antzuola-Aiherra eta Aiherra-Antzuola oinez lotzen dituen ibilbidea. Gehiago jakin nahi baduzu jo gure webgunera.

www.MUGAKZUBI.eus

________________________________________________________________________________

Leitzaldean hasi eta bukatzen den etapa honek Betelu (240m) izeneko herrian du abiapuntua. Nafarroa ipar-mendealdean kokaturik, hegoaldean Aralar mendilerroa du mugakide natural Beteluk, eta eguraldia lagun izanda, ondo baino hobeto ikusi ahal izango dituzu bertatik aurreko etapan atzera utzitako aralarko Mallo ikusgarriak. 150 urtez hiri termala izan zen Betelu, 1818 eta 1965 artean irekita egon zen bainuetxera ur sendagarriak hartzeko etortzen zen edonorentzat prestatua, errekuperaziorako eta atseden hartzeko toki egoki. Egun ur fabrika dagoen toki berean aurkitzen zen.

Bideari hasiera emateko herria zeharkatzen duen Araxes ibaiaren urei jarraika, iparraldera abiatuko dugu pausoa, errekaren ezkerreko aldean kokaturiko bide batetik. Erdigunetik Azkonegi jauregi aldera ateratzen den errepidea hartu beharko dugu hasteko, eta lehen bihurgunean aurrera darraien pista hartu. Araitz udalerriaren mugara iritsitakoan, errepide nagusira atera eta erreka zeharkatu beharko dugu. Lur bide batean zehar Arribe herrira iritsiko gara, harrizko eserleku sendo eta iturri eder bat aurkituko ditugularik beronen sarreran. Atseden leku bikaina zatekeen bidea hasiberritan ez bageundeke. Arribeko Mikel deunaren erdi aroko eliza ederraren parera iritsi orduko, eskuma aldera ateratzen den errepidea hartuko dugu, berehala berriz ezkerraldera median gora abiatzen den bideari heltzeko. Lehen kurban, eskumaldera ateratzen den mendi bideari jarraitu pistatik ateraz.

Igoera hasi orduko pago lepamotz basoetan barna murgilduko gara, eta tarteka ikuspegia argitzen duten larreak ere baduten arren lekua, Gorriti (688m) herrira hurbilduko gaituen bide honek gehiengoa basoa du. 550 m inguruko igoera egin beharko dugu tarte honetan, herria bera baino gorago dagoen muino baten (Malkorraundi, 850 m) aurkituko dugun Santa Barbara ermitara iritsi nahi badugu behintzat. Alternatiba gisara, mendebalderagotik doan bideizidor bat ere hartu daiteke, baso malkartsuan barna eta muinoa inguratuz iparralderago ateraz.

Behin muinoaren gailurrean ekialdera begira, Leitzarango autobia eta Gorriti herria bistaratuko ditugu gailurretik, ikuspegi ederra benetan. Iparralderantza jaisten hasi orduko, Leitzarango autobidea gurutzatu beharko dugu horretarako prestatutako pasabide batetik. Ekialdera eramango gaituen pista edo Añaldeko bidea jarraitu, probintzietako errege altxonbidea denetik, une batean Añalde gailurra (854 m) ezkerraldera utziz. Bidea utzi eta iper-ekialdera desbideratu beharko gara, Guratz tonotorrera zuzenduz (956 m) pagadi itxi bezain ederretan barna. Guratz gainera iritsi aurretik irekiune bat zabalduko zaigu, azken malda igotzear gaudenaren seinale.

Ibilbideko punturik altuenean, Guratzen, ikuspegi bikainak irekitzen dira, magal guztietara hostoerorkor baso amaigabeak jaisten direlarik. Minutu batzuk hartuta, atseden leku paregabea izan daiteke Guratz. Ondoren, gure bideari segika, iparraldera jarraitu beharko dugu, pixkanaka altitudea galduz eta Leitza herrira zuzenduz gure pausoak. Gure trakc-ak bidaltzen gaituen bideaz gain, bada beste aukera bat Peru harri museotik pasatzeko aukera ematen duena interesik badugu. Azken hau Guratz gailurrean ekialdera ateratzen da.

Leitza, Leitzaldea eskuladeko udalerririk haundiena da, baserri auzo ederretan zehar irtsiko garena. Herrigunean askotariko zerbitzuak aurkituko ditugu, lo egiteko lekuak, tabernak eta abar. Kontu izan, turismo tokia dela eta lo-lekua aurrez erreserbatua izatea komeni dela.

View more external

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 725 ft

Araizko iturria

Agua potable

PictographWaypoint Altitude 2,802 ft

Añalde

Añalde

PictographWaypoint Altitude 2,525 ft

Ezurmendiko Hilarria

Ezurmendiko Hilarria Larraun, Navarra - Nafarroa, ESP

PictographWaypoint Altitude 3,137 ft

Guratz

Guratz

PictographWaypoint Altitude 780 ft

Kale Nagusia

PictographWaypoint Altitude 1,559 ft

Leitzako iturria

Agua potable

PictographWaypoint Altitude 2,790 ft

Malkorraundi

Malkorraundi

PictographWaypoint Altitude 1,604 ft

Plazaolako iturria

Agua potable

Comments

    You can or this trail