Activity

Beriain Unanutik. Ibilbide geologikoa

Download

Trail photos

Photo ofBeriain Unanutik. Ibilbide geologikoa Photo ofBeriain Unanutik. Ibilbide geologikoa Photo ofBeriain Unanutik. Ibilbide geologikoa

Author

Trail stats

Distance
6.33 mi
Elevation gain
2,969 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,969 ft
Max elevation
4,880 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,065 ft
Trail type
Loop
Coordinates
200
Uploaded
September 6, 2023
Be the first to clap
Share

near Dorrao, Navarra (España)

Viewed 57 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofBeriain Unanutik. Ibilbide geologikoa Photo ofBeriain Unanutik. Ibilbide geologikoa Photo ofBeriain Unanutik. Ibilbide geologikoa

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Waypoints

PictographCar park Altitude 2,066 ft
Photo ofUnanu abiapuntua

Unanu abiapuntua

Unanuko elizaren atzeko aldetik abiatuko gara herriaren goiko aldean dagoen ur-depositorantz. Herrian bertan ibilbidearen seinaleak aurki daitezke.

PictographIntersection Altitude 2,233 ft
Photo ofAtajoa

Atajoa

Ur-depositoa igaro eta berehala eskumara irtetzen den atajoa hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,367 ft
Photo ofPistatik at

Pistatik at

Berrio pistara irten ondoren 150 m ingurura ezkerretara irtetzen den bidezidorra aukeratuko dugu. Hortik aurrera errekastoa jarraituko dugu.

PictographFountain Altitude 2,662 ft
Photo ofIturtxiki iturria Photo ofIturtxiki iturria

Iturtxiki iturria

Errekastoa zeharkatu dugunetik eta iturriraino Campaniarreko (83-72 Ma) tupa hareatsuak zeharkatu ditugu. Arroka hauek bolo dezimetrikoetan sakabanatzen dira, bidean ikusi daitezkeen modukoak. Arrokaren haustura-sare estuak baldintzatzen du boloen tamaina eta konposizio haretsuak boloak borobilak izatea baldintzatzen du. Berrio pistara irtengo gara iturtxiki iturrian. Komenigarria da bertan ura hartzea beste iturririk ez baitugu zeharkatuko. Iturriko bidegurutzean ezkerretara jotzen duen pista hartuko dugu. Aurrerako harri-pilakata batek adierazten du non utzi behar den pista.

PictographIntersection Altitude 2,673 ft
Photo ofPista utzi

Pista utzi

Iturria baino zebrati aurrerago harri-pilaketa batek adierazten du non utzi behar den pista.

PictographWaypoint Altitude 2,889 ft
Photo ofTupakararri eta tupa buztintsuak

Tupakararri eta tupa buztintsuak

Pista utzi ondoren bidezidorrak erripa nabarmena erakusten du, eskailerak diruditen zenbait eremuekin. Eskailerak geruzatutako gogortasun desberdineko materialak agertzen direlako sortzen dira. Litologia gogorrena tupakararriak dira eta biguinena tupa buztintsuak. Bi litologien arteko desberdintasuna arroka bakoitzaren karbonato eta buztinaren proportzioetan datza. Zenbat eta karbonat gehiago izan arroka gogorragoa izango da. Arrokak Maastrichtiarrekoak (72-66 Ma) dira, Kretazeoaren azken estaia.

PictographWaypoint Altitude 2,910 ft
Photo ofSan Donatoko segida estratigrafikoaren ikuspegia

San Donatoko segida estratigrafikoaren ikuspegia

Baso txiki bat zeharkatu ondoren eskumatara doan bihurgune estu batera iritsiko gara. Bertatik NW-ra begiratuz gero San Donatoko mendizerraren segida estratigrafiko osoa ikus daiteke eta horren interpretazioa da irudian agertzen dena. Irudian errepresentatu dena 40 Ma inguru betetzen situ. Segida homiklinala da, hau da, material guzitiak antzeko okerdurarekin ageri dira (35° inguru NE-ra). Oso nabarmena da erliebearen aldaketa SW-rik NE-ra. SW-an erliebea askoz motelagoa da eta forma borobildua erekusten du. NE-an aldiz, erliebea bortitzagoa da, bapateko aldaketekin. Desberdintasuna litologiak higaduraren aurrean duen portaerarekin dago lotuta, SW-ko arrokak biguinagoak dira eta errazago higatzen dira NE-koak baino. Era berean, magalaren erdiko aldean higakin pilaketa handiak ikus daitezke, kuaternariokoak.

PictographWaypoint Altitude 2,989 ft
Photo ofPaleozeno-Eozeno muga

Paleozeno-Eozeno muga

Argazkian oso ondo ikusten den bapateko litologia aldaketak adierazten du Paleozeno eta Eozenoaren arteko muga (56 Ma)

PictographWaypoint Altitude 3,056 ft
Photo ofUra jasotzeko lekua

Ura jasotzeko lekua

Pagadiaren barrena urak batzeko harrizko biltegi xumea ikusiko dugu. Gaineko kareharrien hausturetatik unfiltratutako ura biltzen du, tuberia arrunt baten bitartez ura bidaltzeko iturtxikiraino.

PictographWaypoint Altitude 3,170 ft
Photo ofParabretxa kalkareoak Photo ofParabretxa kalkareoak

Parabretxa kalkareoak

Ur-kaptazioaren gainetik, bidetik eskumara, azaleramendu bakartia aurkitzen da. Pentsa zitekeen eroritako blokea dela, baina bereizten diren planoak geruzapen orokorrarekiko bat datoz eta bere leuken aurkitzen diren arrokak direla onartzen da. Inguruko bloke guztiek orientazio bera dute eta eroritako blokeak balira desberdina izan beharko lukete. Bloketako arroka parabretxa bat da hau da 2 mm baino dati handiagoekin dago osatuta eta zati horiek angelutsuak dira. Gainera szati guztiak askoz finagoa de pasta modulo batean sartuta daude (matriza). Arroka horien ezaugarriek adierazten dute birsedimentatutako materiala izan daitekeela, garraio handia pairatu ez duena (bestela zatiak borobildu egingo ziren). Inguruan metatutako tupa eta tupakareharrien erorketa eta birsedimentazioz sortutako dela uste da, segurazko itasasoan ezpondaren oinean, sakonera handian beraz.

PictographWaypoint Altitude 3,387 ft
Photo ofKalkarenitak eta diaklasatua

Kalkarenitak eta diaklasatua

Azkeneko baso eremua zeharkatu ondoren, bidezidorra estutu egiten da eta ia bertikala den ezponda arrokatsu baten albotik igarotzen da. Ezpondan ageri den arroka kareharri grisa da, mozketa frekoak krema kolorea duena. 1-2 dm bitarteko geruzak osatzen ditu eta haustura-sare estu batek eragiten dio. Geruzapenak eta hausturek baldintzatuta eskala txikiko bloke ia kubikoak sortzen dituzte. Arroka detaile gehiagorekin aztertzean hare tamaina pikor karbonatatuen bitartez eratuta dagoela ikusten da. Kalkarenita bat da beraz eta pikorrak ondo zementatuta ageri dira, arrokari gogortasun handia emanez.

PictographWaypoint Altitude 4,029 ft
Photo ofFaila Photo ofFaila

Faila

Landaretza duen azken eremua zeharkatu eta arroketara sartzen garenean azaleramendu bereizgarria agertzen da bidearen alboan. Plano deigarria faila-plano bati dagokio eta bertan bi arroka-bloke handien arteko labainketa gertatu da. Labainketa horren ondorioz oso ondo pulitutako faila-ispilua garatu da eta era berrean esfortzu izugarrien ondorioz jatorrizko arroka matxakatu eta faila-bretxa bat sortu da. Haustura-eremu hauek oso egokiak dira uraren zirkulaziorako eta sarritan mineralizatuta ageri dira. Faila-ispiluaren gaineran kaltzitaren mineralizazioa agertzeaz gain faila-ildazkak ageri dira, failaren mugimenduaren norabidea adierazten dutenak. Kasu honetan gaineko blokea da hondoratu dena eta beraz faila normala da, estentsioaren eraginpean sortutakoa.

PictographWaypoint Altitude 4,568 ft
Photo ofUnanuako pasabidea, Kareharri bioklastikoak

Unanuako pasabidea, Kareharri bioklastikoak

Pasabide esto honetatik San Donatoko mendizerraren gaineko lautadara igarotzen gara. Laisser izango dugu gainako ermita begibistan. Pasabidearen gaineko arrokak kareharri bioklastikoak eta kalkarenitak dira, angelu txikiko geruzapen uhinkari eta gurutzatua erakusten dutenak. Geruzen arteko mugak azalera ahurrak eta ganbilak dira. Egitura hori olatuen korrontepean sortutako izan daitekela onartzen da, segurazko ekaitzen eraginpeko saokera eskasetan. Detailez begiratuta fusilen zatiak eta tamaina desberdineko karbonatzoko pikorrak bereizten dira. Oso azalera latza dute arrokek, tarea tamainako pikorrez eratuta dagoelako.

PictographWaypoint Altitude 4,809 ft
Photo ofKareharri bioklastiko taulakarak Photo ofKareharri bioklastiko taulakarak

Kareharri bioklastiko taulakarak

Ermitateik Gerte kareharriek itxura taulakaragoa dute eta geruzapen gurutzatua nabarmenagoa da, sakonera txikiagoan eta korronte handiagoen eraginpean sortutakoak direnaren seinale.

PictographSummit Altitude 4,816 ft
Photo ofPanoramikak gailurretik Photo ofPanoramikak gailurretik Photo ofPanoramikak gailurretik

Panoramikak gailurretik

Behin gailurrera iritsita ermitak bisita bat merezi du. Donato eta Cayetano Santuen omenez eraikitakoa da eta 1494 metrotan dagoenez Nafarroan eraikita dagoen altuena da. XVII. mendeko lehen erdian eraiki zen eta hainbat aldiz berritu da. Abultaren 7a da bertako jaja eta hurrengo igandean ospatzen da. Hegoalderantza begiratuz Ergoienako harana ikusten da, Andiako mendizerraren bitartez mugatutakoa, NE-ra Urbasan jarraipena duena. Megan Lizarragako faila aurkitzen da. Andia eta Urbasako mendizerraren gaineko unitate gogorra Paleozenoari dagokio, ermitaren inguruko adin eta itxura berdineko arrokak dira. E-ra begiratuz gero, San Donatoko sinklinalaren guneko ikuspegi ederra dago. Oso nabarmena da alde bateko eta besteko geruzek erdiko alderantz okertzen direla. Alde batera Arakil ibaiak eta bestera Leziza ibaiak sortutako higadura nabarmenak eragin du bertako antiklinalak higatuta agertzea eta erdian, hasiera batean beherago aurkitzen zen sinklinala, orain gainetik aurkitzea. Ikaragarria da imaginatzea zenbat material da bertatik higatu dena eta ibaien garraiatu dutena.

PictographSummit Altitude 4,562 ft
Photo ofIhurbain. San Donatoko iturriak Photo ofIhurbain. San Donatoko iturriak

Ihurbain. San Donatoko iturriak

Beriainetik W-ra abiatuko gara Ihurbaineko muturreraino. Ikaragarria da bertan dagoen mozketa. Bertatik Aralarreko eta Arakil haranaren ikuspegia zoragarria da. Ondoren atzera egin beharko dugu Unanuko pasabideraino. N-ra dagoen Aralar mendizerra ez dago arroka berdinen bitartez eratuta. Kareharriak dira ere baina Jurasikokoak (200 Ma) eta Behe Kretazeokoak (100 Ma), Ihurdain edo Beriainekoak erdi Eozenokoak (45 Ma) diren bitartean. Aspiro Arakil harana ibaiaren etengabeko lanaren ondorioa da eta errekaren uholde-lautada osatzen du. Urteko sasoi euritsuenetan edo bertan pilatutako edurra urtzean Ihurdaineko magaletik San Donatoko iturriak sortzen dira bertan dauden materialen iragazkortasun desberdinaren ondorioz. Gaineko kareharrietan karstifikazioaren ondorioz ura erraz barneratzen da azpiko iragazkortasun txikiagoko materialetaraino. Horrela euri gutxiko sasoietan material horiek ere ur guztia xurgatzeko gaitasuna dute eta ura sakonera handiagoetara doa, baina sasoi euritsuenetan azpiko materialek ezin dute ur guztia xurgatu eta ondorioz ukipenean zehar garraitzen da Ihurbain azpiko iturrietatik irten arte.

Comments

    You can or this trail