Beizama-Koategiko gaina-Garrintza-Urraki-Illaun-Beleku-Olanegi-Beizama
near Beizama, País Vasco (España)
Viewed 70 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Beizama inguruko tontorrak egiteko ibilbidea.
Beizaman kotxea utzi ondoren, karreteraz Elustondo baserriaren bidegurutzeraino jaitsi naiz. Bere aurrean dagoen Agirre baserriaren albotik KOategiko gainera igo naiz. Belarrezko muinoa, sekulako ikuspegia dauka Murumendi eta Izazpi aldera.
Berriro Agirre baserrira itzuli eta Aitzalde baserri ondotik, pistatik barrena, aldapa gogorretik, antenaraino igo naiz.
Antenaren parean bukatzen da pista. Ni bertatik belazera sartu eta landare tartetik gora igotzen hasi naiz. Berez, antena azpiko azken bihurgunetik bidezidor bat abiatzen da tontorra aldera dijoana. Elorri dexente dago bidean baino nahiko ondo igo daiteke.
Garrintza mendiak ere ikuspegi bikainak ditu Murumendi, Izaspi, Samiño eta Izarraitz aldera. Baita Urraki, Illaun eta Beleku aldera ere. Gaina inguruan ere laharra eta sasi dexente dagoenez, sigi-saga eginez jaitsi naiz gurdibidearekin topo egin dudan arte.
Gurdibidetik Garraintza lepora jaitsi naiz eta ezkerretara hartuz, Etarte lepora joan naiz. Hemen, pittin bat aurrerago Agiñamendi aldera jarraituta, urki bat bide gainera erorita zegoen. Justu leku horretan eskubitara gora dijoan bidea hartu dut, belaze batera sartzen gaituena. Bela
Belaze horretara sartu ordurako gorantz dijoan bidezidorra jarraitu dut, belaze batetik bestera pasatuz, halako batean mapan Urraki izenarekin markatzen zuen puntura iritsi naizen arte. Ez da mendiaren tontorra. Zuzen gora jarraitu dut eta eragozpen haundirik gabe Urraki mendiaren gailurrera iritsi naiz. Puntu batean poste geodesikoa dauka eta baso barruan, OARGIK jarritako buzoia.
Bidezidorra jarraituz, oso era errazean Loiztizabaleko lepora iritsi naiz. Ezkerreko gurdibidea hartu dut eta burnizko langa batekin topatu arte bertatik jarraitu dut.
Langa pasata, hasieran aldapa politta igoaz, piskanaka Illaun tontorreko gurutze pareraino igi naiz. Ikuspegi bikainak baita ere.
Illaunetik mendi lepora jaitsi eta era nahiko errazean Beleku tontorrera igo naiz. Bertan poste geodesiko bat dugu.
Berriro lepora bueltatu eta Beizama alderako bidea jarraitu dut. Borda baten parera iritsi naizenean, metro gutxira, ezkerretara behera abiatzen den pista zabala hartu dut.
Pista hori jarraituta Urkiegi baserrira jaitsi naiz. Baserri ondotik Olanegi tontorra igo dut. Honek ere, tontorrean sasi asko izan arren, ikuspegi bikainak eskaini dizkit.
Berriro Urkiegi baserrrira bueltatu eta bertatik, karreteraz, Beizamara bueltatu naiz.
Eguraldi zoragarria lagun, oso ibilbide politta gertatu zait.
Ruta circular desde Beizama pasando por:
- Garrintza (3.8 km)
- Urraki (5.9 km)
- Loiztizabalko Lepoa (6.9 km)
- Illaun (8.0 km)
- Beleku (8.7 km)
- Ermita de la Soledad (11.4 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments