Bagomalta bidea: Ibilbide zirkularra Belagua haranean
near Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 299 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Track honetan bi ibilbide banatzen dira. Alde batetik, zentzumenen basoa izeneko sokaz gidatutako ibilbidea, eta bestetik, Bagomalta bidea, marka gorri-urdinez balizatutako ibilbidea.
Lehen ibilbidea, begiak itxita eta sokari oratuta egiteko pentsatuta dago, basoaz beste zentzumenetatik (usaimena, entzumena...) gozatzeko, hain zuzen. Bigarrenak, bagomalta izeneko pagadian zehar eta zenbait larrez gozatzeko aukera ematen digu, ikuspegi ederrarekin batera. Bi ibilbideak batera egitea posiblea da eta oso errazak dira, umeekin egiteko modukoak.
Izaba eta San Martin Haitza lotzen dituen NA-137 45. kilometroan hasi eta amaitzen da ibilbidea, Belagoako txokoa izeneko tokian. Bertan, ibilbidea egin eta gero indarrak berreskuratzeko taberna/jatetxea dago.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments