Bagomalta-Aztaparreta-TXAMANTXOIA (1942m)-Donexoro-Arrako trikuharria-Bagomalta
near Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 144 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Egunerdi pasako mendi ibilaldia Belagua aldeko mendialdean.
2 ordu t'erdiko igoera + 1 orduko atsedena + 2 ordu t'erdiko jeitsiera.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Waypoints
Bagomalta, hasiera puntua
Txangoa Bagomaltako aparkalekuan abiatzen da. Hasieran pagadi txiki bat igaro eta Belagua ibai lehorraren ondotik Aztaparreta alderako senda hartuko dugu.
Aztaparretako Pagadi-Izeidia
1150 metroko garaiera pasatakoan, ur emari oparoko errekaren ondora iristean senda nagusia utzi eta Aztaparretako basoan barneratuko gara. Hasieran ez da erraza arrastoa aurkitzea baina tarteka harripilo batzuk ikusiko ditugu laguntzeko, 'track' bat eramatea gomendatuko nuke baina nire hau ez da oso zehatza. Baso honetan gora malda nabarmeneko tarteak daude, pagadi izugarria eta tarteka izei erraldoi batzuk ere ikusiko ditugu. Honela Aztaparretako Lepora (1556m) iritsi behar da, baina ni basoan gora jarraitu eta 1600 metroak pasata heldu nintzen Txamantxoiara eramango gaituen ertzeko sendara.
Txamantxoia (1941m)
Azken zatia senda oso garbian gora egingo dugu ertzetik, malda ere esangurutsua da, ia 400 metroko desnibela gainditu behar da. Gozatzeko tartea da, sendan gora. Honela tontorrera iritsi eta postontzia, erpin geodesikoa eta ikuspegi paregabeak izango ditugu bertan. Atseden bat hartu eta zerbait jateko toki ona ere bada.
Donexoro
Jeitsiera bidea egiteko nik Txamantxoiaren bizkarreko larreetan behera egin nuen bidea, oso erraza jarraitzeko, eta Zalardokiko bidegurutzera iristean, 1430 metrora gutxi-gorabehera, Donexororako senda hartuko dugu, eskuinera, ez dago oso garbi hasieran baina gero bai. Senda honi jarraituz zelai gune zabal batera iritsiko gara, hau errekasto batek gurutzatzen du eta borda zahar baten hondakinak eta behi hazienda ere ikusiko ditugu. Aurrera jarraitu behar da eta gaintxo batera heltzean, ezkerretara beherako bide bat dago, senda estua da eta malda handian jeisten da, baina ez da zaila jarraitzeko.
Arrako trikuharria
Behin Belagua aldera iristean, Arrako trikuharria bisitatuko dugu. Esan beharra dut trikuharri honek inoiz ikusi dudan gaineko harri handiena duela. Ganbarara iristeko barnebide bat ere badu atarian, hau ez izaten maizena Euskal Herriko trikuharrietan.
Bagomalta, amaiera puntua
Azken tartea errepidetik egingo dugu Arrako eta Bagomalta artean. Bitartean bi aldeetara dauden borda eta belardi oparoak ikusteko aukera izango dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments