Bagomalta-Antxomarro-Larreria-Ukerdiko saroia-UKERDI (2252m)-Larrako Ateak-Lintzolako zeharbidea-Erretaitzeko senda-Bagomalta
near Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 246 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Egun pasako mendi ibilaldia Erronkariko Euskal Pirineotan.
4 ordu t'erdiko igoera + 1 ordu t'laurdeneko atsedena + 3 orduko itzulera.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Waypoints
Bagomalta, hasiera puntua
Egun-pasako erronkaren hasiera puntua. Bertan autoa uzteko tokia dago eta baita atseden-gune bat taberna batekin. Pagadi txiki baina xarmangarri batek inguratzen du lekua.
Antxomarro haitzuloa
Bitxitozako bidegurutzean pagadian gora eramango gaituen bidezidorra hartu eta bidean Antxomarro haitzulotik pasako gara lehen orduan. Inguru honetan 1.100-1.600m arteko desnibela gaindituko dugu malda haundi samarrean gora.
Ukerdiko Erreserba Integrala
Behin Larreriako lepora igotakoan "Ukerdiko Erreserba Integrala" deituriko inguru babestuan zehar egingo dugu bidea, harkaitz, mendi pinu eta belardi artean. Senda nahikoa nabaria da erraz jarraitu ahal izateko. Arazo txikiren bat egon daiteke Larreriako Lepoa bidegurutzean ohiko GR bideak utzi eta senda honetara lotzean, baina 'track' baten laguntzarekin konpon daiteke.
Ukerdiko igoera
GR-12 bidezidorretik Ukerdi azpira hurbildu ondoren eguneko "erronka" dugu, Ukerdi tontorrera ohikoa ez den bidetik igotzea. GR-12 bidea utzi eta hasieran harripilo batzuek erakutsiko digute bidea, aurrera jarraitu eta haitzulo bat pasa eta zabalgune batera iritsiko gara, hau pasatzeko ezkerretik edo eskuinetik egin daiteke, nik eskuinetik edo "ekialdetik" jarraitu nuen, beste aldetik agian errazagoa da, eta malda handi batean gora sartzen gara, lasai hartu eta apurka-apurka igotzen joango gara 2.100 m.-ra iritsi arte. Hemen atseden tarte bat bezalakoa dago, zeharka joan behar da tontor aldera hurbiltzen joateko, eta azkenean horma bat gainditu behar da, eskuen laguntzarekin 3 edo 4 pausu eta azken maldan gaude tontorretik oso hurbil.
Ukerdi (2252m)
Tontorra!! Ukerdi, Euskal Herriko mendi garaienetako bat, 2 mila metrotik gorako garaierarekin. Bertatik bista paregabeak daude Larrako Erreserba Naturala ikusteko, eta baita Auñamendia eta Hiru Erregeen Mahaia aldera ere. Atsedena hartu eta zerbait jateko ere toki ezinhobea.
Lintzolako zeharkaldia
Itzulera bidea egiteko, ez nuen bide zailegirik nahi edo ahal, eta Larrako Ateak-ko sakongunera jeitsi nintzen. Hasieran harri artetik ibili behar da Ukerdiko lepoaren inguruan baina gero senda oso nabarmena dago belardian zehar. Bertatik Lintzolaren hegaletik GR12 bidezidorra jarraituz senda errazean Larreriako Lepoa Ekialdeara jeisteko. Hemen Erretaitz (Peña del Rey) aldetik Bitxitozara eramango gaituen bidezidorra hartu behar da. Tarte honetan Izei zuri bikain batzuk ikusteko aukera ere izango dugu.
Bagomalta, amaiera puntua
Txangoaren amaiera Bitxitoza eta Bagomalta arteko bide tartea eginez amaituko dugu eguna, nekea ere nabaritzen da jadanik.
You can add a comment or review this trail
Comments