Activity

Azurivage zirkularra 15km

Download

Author

Trail stats

Distance
9.33 mi
Elevation gain
72 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
72 ft
Max elevation
54 ft
TrailRank 
21
Min elevation
-47 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 49 minutes
Coordinates
825
Uploaded
April 20, 2019
Recorded
April 2019
Be the first to clap
Share

near Azur, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 65 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Landatako Azur herrian dagoen Azu'rivage kanpinaren atarian hasi eta bukatzen den txango zirkularra. Lehenengo erdiaren ia-ia guztia asfaltatutako auzo-bideetatik egiten da (300 bat metro D116 errepidetik egiten dira, ia bidebazterrik gabe, kontuz!), eta beste erdia basoko bideak eta kalebideak nahastuta.
Kanpinaren atetik Soustonerako norantza hartzen duen bidegorritik abiatuko gara. 1'5 km egin ondoren, bidegorriak eskubira hartzen du Soustons-erantz, baina guk aurrera jarraituko dugu. D50 errepidea gurutzatu eta aurrera jarraituko dugu. Auzo bideak jarraituz, beste kilometro eta erdi egingo dugu eta D116 errepidera helduko gara. Hemen ezkerrera joko dugu bide ertzetik (trafiko handia eta bide ertza hestua, kontuz) 300 bat metro, errebuelta batean guk aurrrera jarraitu eta errepideak eskubira hartzen duen toki bat arte.
Hortik aurrera track-a jarraitu, auzoko bideak nonahi gurutzatzen dira eta zein hartu asmatzea zaila egiten da eta. Erreferentzia bezala, 6. kilometroan zubitxo bat pasatuko dugu eta jarraian txakur eta katuentzako ostatu bat pasako dugu. Bide hori jarraituz udaran martxan egoten den Artozko Laberintoa egoten den tokia ikusiko dugu eta laister batean D150 errepidea gurutzatuko dugu (7,5 km). Hemendik aurrera basoko bideak erabiliko ditugu. D150 gurutzatu ondoren, DFCI Landes 274 zenbakitutako basoko pista hartuko dugu eta 500 metro egin ondoren ezkerretik doan desbiderapena hartuko dugu. Pare bat kilometroko bueltatxo bat egin ondoren berriz ere D150 errepidera irtengo gara eta Azur alderantz 200 bat metro egin ondoren berriz ere baso bidea hartuko dugu. Laister Plaka Fotoboltaikoak dauden "Granaja Electrica" bat inguratuko dugu (gure ezkerrean utzi) eta haren atzetik doan bidea hartuko dugu berriz ere asfaltora irten arte. Asfaltotik 600 metro egingo ditugu eta ezkerretik beste baso bide bat hartuko dugu, pare bat bidegurutze hartuta D50 errepidera irten arte, Azur-en sarreran dagoen "Pole de la Santé" ondoan. Apur bat eskubira joanda, errepidea gurutzatuko dugu eta arto-landa biren artean doan basobidea hartuko dugu, hortik kanpineraino erraz egingo zaigularik.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

D116 + Avenue Jean Nougaro

PictographWaypoint Altitude 5 ft

Segi aurrera

PictographWaypoint Altitude 10 ft

Bidea gurutzatu

PictographWaypoint Altitude 31 ft

Eskubira

PictographWaypoint Altitude 53 ft

Utzi errepidea ezkerretik

PictographWaypoint Altitude 48 ft

Eskubira

PictographWaypoint Altitude 51 ft

Basoko bidea

PictographWaypoint Altitude 54 ft

Ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 46 ft

Eskubira2

PictographWaypoint Altitude 38 ft

Asfaltoa bukatu

PictographWaypoint Altitude 39 ft

Asfaltoa

PictographWaypoint Altitude 33 ft

Ezkerrera02

PictographWaypoint Altitude 4 ft

Eskubitara02

PictographWaypoint Altitude -4 ft

Errekatxoa

PictographWaypoint Altitude 20 ft

Artozko laberintoa

PictographWaypoint Altitude 28 ft

DFCI LANDES 274

PictographWaypoint Altitude 29 ft

Ezkerrera03

PictographWaypoint Altitude 4 ft

Utzi errepidea

PictographWaypoint Altitude 15 ft

Granja electricidad

PictographWaypoint Altitude 18 ft

Marka urdinak

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

Lavadero

PictographWaypoint Altitude 14 ft

Ezkerretik04

PictographWaypoint Altitude 7 ft

Eskubira04

PictographWaypoint Altitude 6 ft

Ezkerrera05

PictographWaypoint Altitude -7 ft

Ezkerrera07

Comments

    You can or this trail