Aztakarri-Girizu
near Urepel, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 46 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Urkiagako mendatetik Ibañetara doan Urmugaren ibilbideari dagokio gure Aztakarri-Girizu ibilbide hau. Ia urte bete dela egin genuen ibilbide honen lehenengo aldea Urkiagatik Iturrunburura, Aztakarriko lepoaren gainean dagoen mendiraino Adi erraldoia igo ostean. Gaurkoa ez da hain gogorra izango baina ikuspegi apartak ere gozatuko ditugu eta Beraskoaingo lepoan bat egingo dugu Ezkabako ihesaldiaren ibilbidearekin.
Aztakarrira Sorogainetik lau kilometrora dagoen lepora porlanezko aldaia batetik iristen da alboetan eta, batzuetan pistan bertan, dagozen behiak zainduz.
GR12k Aztakarriko lepoa zeharkatzen du eta Ibañetarantz abiatzen da baina guk tontorrez-tontor eta lepoz-lepo ekingo diogu ibilbideari, noizean behin GRtik, bestetzuetan muinoen lerroari jarraituz. Bideak zailtasunik ez du, ez bada aldatsa gogor baten bat. Aldaparriko lepora eta tontorrera daramatzana da gogorrena. Holan iritsiko gara Girizuraino eta Ibañeta gainean dagoen mendi moneta itzulera hasiz Lindusko gaina igoko dugu eta GRa utzi barik Aztakarrira itzuliko gara.

Waypoints
Mountain pass
3,753 ft
Aldaparriko lepoa
Azpegirantz jarraitzen du GR 12ak. Gu Aldaparriko kaskora igoko gara
You can add a comment or review this trail
Comments