Azkarate-Bedaio-Azkarate
near Azcárate, Navarra (España)
Viewed 530 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea egiteko Araitzko Azkarate herrira joan gara. Aralarko Bira egiteko markatu ta dagoen GR20ari jarraituz Balerdiren magalerantz igoko gara, hilerritik gora. Balerdi edo Mallozar mendiaren azpitik igarota Urdilleko lepora iritsiko gara (744m). Eskuinean Urreako Haitza utziz, pinudi batean sartuko gara beheranzko bidea hartuz. Zuzenean Bedaiora iritsiko gara marka txuri-horiak jarraituz.
Bedaion errepidea hartu beharko dugu km 1 inguru eginez. Errepidearen eskuinetara hormigoizko bide bat hartuko dugu Gurdille haundi baserrira garamatzana. Baserri hau Gipuzkoako etxe haundiena da. Marka txuri-horiak jarraituko ditugu Azkaraterantz joateko. Nahi izanez gero, eta bidea xamurragoa egiteko, pistaz igo daiteke. Igoera erosoa da eta berehala Zarateko lepora iritsiko gara jarraian Azkaraten izango garelarik.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments