Activity

Iparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa.

Download

Trail photos

Photo ofIparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa. Photo ofIparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa. Photo ofIparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa.

Author

Trail stats

Distance
3.94 mi
Elevation gain
3,189 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
243 ft
Max elevation
3,416 ft
TrailRank 
40
Min elevation
427 ft
Trail type
One Way
Coordinates
341
Uploaded
November 4, 2021
Be the first to clap
Share

near Bidarray, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 39 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofIparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa. Photo ofIparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa. Photo ofIparla Bidarraitik. Ibilbide geologikoa.

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 461 ft
Photo ofAbiapuntua Photo ofAbiapuntua Photo ofAbiapuntua

Abiapuntua

ibilbidea google earth-tik lortutako 3D irudi baten gainezarrita eta era berrean 3d mapa geologiko batean gainezarrita ageri da. Igoeran ikusiko diren unitate geologikoak zeintzuk izango diren erakusten da.

PictographWaypoint Altitude 465 ft
Photo ofIparlako ikuspegia

Iparlako ikuspegia

Parla aldera begiratuz erraz bereiz daitezke bi unitate litologiko higadurarekiko erakusten duten portaeraren arabera. Baserriak dituen behe aldeko belar-eremuak askoz errazago higatzen da gailurreriaren E-ko malda osatzen duten materialekiko konparatuz. Azoiko materialak permiarrak dira eta gailurreriakoak triasikoak. Gailurreriak erakusten dituen malda desberdineko bi magalak, geruzapenaren okerdurarekin lotuta daude. Geruzapenaren okerdura oso txikia denez W-ra, ekialdeko magalaren malda (arrapala) askoz ere pikoagoa da mendebaldekoa (cuesta) baino. Bi unitate geologikoen arteko ukipena diskordantea da, hau da, bi unitateetako geruzak ez dira paraleloak beraien artean.

PictographWaypoint Altitude 461 ft
Photo ofPermiarreko lutitak

Permiarreko lutitak

Deigarria da oso goi-Permiarreko (273-252 Ma) lutiten ardo edo burdeos kolorea. Pikor fineko arroka detritikoak dira, zeinetan pikorrak ez baitira begi bistaz bereizten (buztinaren tamaina). Lutitak ingurune ibaitarrean metatutakoak dira, ibaietako uholde-lautadetan zehazki. Metaketa klima idor batean gertatu zen, non oxidazio prozesuak nagusi baitziren. Horrela hematites (burdin oxida) ugari sortu zen, kolore gorriaren erantzulea. Arroka horiek erraz higatzen dira eta gailurreriaren azpiko eremu lauaren gehiengoa osatzen dute.

PictographIntersection Altitude 469 ft
Photo ofBidegurutzea ezkerrera

Bidegurutzea ezkerrera

Lutita gorrien azaleramenduaren ondoren oso ondo markatuta dagoen ezkerraldeko pista jarraituko dugu.

PictographWaypoint Altitude 563 ft
Photo ofKuaternarioko konglomeratuak

Kuaternarioko konglomeratuak

Aurreko bihurgune itxiaren ondoren, pistan bertan eta alboetan askatutako legarrak ikusten dira, forma eta tamaina desberdinekoak. Bideko legarrak, alboetan ikusten den materialaren disgregaziotigk datoz. 5-30 cm bitarteko hareharrizko legarrez eratutako materiala da, pikor fineko matrike batengatik eutsita. Matrizea aldiz, oso erraz higatzen da eta orduan legarrak askatu egiten dira. Materialak, guztiz kontsolidatu gabeko sedimentuak dira, hau da, oraindino sakontzearen eraginez arroka bihurtu ez direnak. Ibaien ibilguekin lotutako Kuaternarioko konglomeratuak dira.

PictographIntersection Altitude 867 ft
Photo ofBidegurutzea ezkerretara

Bidegurutzea ezkerretara

Pista bidegurutze batean bukatzen da eta gu ezkerretara joko dugu, Harriondiko (Iparlako mendizerraren iparraldeko azken tontorra) ekialdeko magalerantz.

PictographIntersection Altitude 809 ft
Photo ofBidegurutzea eskumatara

Bidegurutzea eskumatara

Lehendabiziko zuhaitz tartera heldu orduko, eskumatara joko dugu, arboladia inguratuz GR10 ibilbideko jatorrizko bidezidorrarekin bat egiteko.

PictographWaypoint Altitude 1,001 ft
Photo ofHigaduraren eragin nabarmena Photo ofHigaduraren eragin nabarmena

Higaduraren eragin nabarmena

Legarra haritzaren enborrean barneratuta agertzeak adierazten digu, arbolaren hazkunde prozesuan zehar, noizbait, lurzorua altuera horretan izan zela. Beraz, haritzak dituen 50, 100 edo 200 urteetan zehar, pistan eragindako higadura 150 cm ingurukoa izan da. Horrek ez du adierazten higadura guztia bertatik igarotako kontrabandista, animalia edo mendizaleek eragindakoa denik, zeren behin hutsune txiki bat sortu ondoren, ekaitzekin lotutako noizbehinkako ur-korronteek hutsunea baliatuz higadura areagotu egiten dute. Ingurune naturaletako ahulezia ulertzeko adibide bat baino ez da, gizakiaren jarduera xume batek nola inguruaren morfologia guztiz aldarazi dezakeen ulertzeko deskribatutakoa.

PictographWaypoint Altitude 1,191 ft
Photo ofPermiarreko litologia desberdinak

Permiarreko litologia desberdinak

Azaleramenduan Permiarreko hiru arroka-mota arruntenak bereiztu daitezke, eta beraien arteko harremanak aztertu. Denak arroka detritikoak dira, hau da, aurretik higatutako arroka-zati eta mineralez eratuta daude, mekanikoki pilatutakoak eta ondoren kontsolidatutakoak. Mota horretako arrokak sailkatzeko modurik errazena pikor tamainaren arabera da. Horrela, 2 mm-tik gorako zatiekin eratutakoak konglomeratuak (pikor borobilduak) edo bretxak (borobildu gabekoak) dira. 2 mm eta 0,062 mm bitarteko zatiekin eratutakoak hareharriak dira eta pikor finagoen bitartez eratutakoak lutitak. Mendian erraz bereizten dira arroka horiek 2 mm-tik gorako partikulak bereizteko gai garelako eta begi bistaz pikorrrak ikusteko gai garenean 0,062 mm baino handiagoak direlako da. Pikorrik ikusten ez dugunean lutiten aurrean gaudelako da. Gainera ukitzean hareharriak latzak dira eta lutitak, aldiz, askoz finagoak. Arazo bakarra da, pikorren tamaina mugetatik urbil dagoenean, orduan zalantzak sor daitezke begibistapeko sailkapenean.

PictographWaypoint Altitude 1,343 ft
Photo ofPermiarreko lutita gorriak

Permiarreko lutita gorriak

Azaleramenduan permiarreko lutiten degradazio-modua aztertu daiteke. Lehendabizi lutitak zati txikietan disgregatu egiten dira eta ondoren auri-uraren eraginpean disolbatu eta lurzoru buztintsua sortzen da. Euri-sasoietan mota horretako lurzoruak uraz bete eta mendiko botetan itsatsita gelditzen dira eta malda nabarmena denean lurjausiak sortzen dira.

PictographWaypoint Altitude 1,689 ft
Photo ofPermiar/Triasiko ukipena

Permiar/Triasiko ukipena

Inguru honetan aurkitzen da azpiko unitate permiarraren eta gaineko material triasikoen arteko muga (≈252 Ma). Muga ez da guztiz jarraitua, zenbait failek mozten dutelako. Nahiz eta bi unitateak antzeko arroken bitartez eratuta egon, berairen artean oso nabarmenak diren zenbait desberdintasun daude. Adierazgarriena da Traisikoko konglomeratu eta hareharriek higaduraren aurrean erakusten duten gogortasuna. Arrazoia da Triasikoko konglomeratu eta hareharrietako pikorren arteko lotura (zementazioa) askoz trinkoagoa dela, horrela disgregazioa eragotziz. Hona hemen Iparlako mendizerraren arrazoia, Triasikoko arroken zementazioa hobea denez higadurarekiko erresistenteagoak dira eta azpiko material permiarrak baino askoz gogorragoak direnez erliebe positiboa garatzen dute, permiarreko materialak askoz ere higadura handiagoa jasan duten bitartean. Bi eremuen arteko beste desberdintasun nabarmen bat dago, orain arteko lurzoru gorriak beltzak diren lurzoruetara igaroko dira.

PictographIntersection Altitude 1,709 ft
Photo ofBidegurutzea Pagalepoarantz

Bidegurutzea Pagalepoarantz

Bidegurutzean GR10 ibilbideko indikatzailea dago, orain arte ibilitakoa adieraziz. Ezker aldera joko dugu, Pagalepoarantz. Eskumako bidezidorra jarraituz Lacho lepora iritsiko ginateke.

PictographWaypoint Altitude 1,739 ft
Photo ofTriasikoko konglomeratuen geometria

Triasikoko konglomeratuen geometria

Azaleramenduan Triasikoko konglomeratuen mugaren geometria ikusten da. Konglomeratu eta hareharrien arteko muga aztertuz gero erraz ikusten da azpiko hareharriak konglomeratuaren oinaren kontra jotzen dutela. Horrek adierazten du Ibai korronte batek (konglomeratuak) higatu egiten duela harez eratutako (hareharria) ingurune bat, hare higatuz eta ubide baten geometria islatuz.

PictographWaypoint Altitude 1,888 ft
Photo ofGeruzapen gurutzatu ikusgarriak

Geruzapen gurutzatu ikusgarriak

Geruzapen edo laminazio gurutzatuak geruzapenarekiko zehiarrak diren arrokaren barneko egitura planarrak dira. Geruza edo lamina gurutzatuak maila zehiarrei dagozkie. Geruzapen gurutzatuak, material terrigenoen sedimentazioa norabide bakarreko ur edo aire-korronteen menpe ematen denean sortzen dira, eskeman ikus daitekeen moduan. Geruzapen gurutzatuak sortzeko beste energia eta sakonera duten ingurune urtarrak ondorengoak izan daitezke: ibaiak, olatuen menpeko kostaldeko ingurunean eta korrontei lotutako beste zenbait ingurune itsastarrak. Konglomeratuetako legarrak ezin direnez haizearen bitartez mugitu eta arroketan itsasoetako fosilik aurkitu ez denez, onartu beharra dago, Triasikoko arrokak ingurune ibaitarretan sortutakoak direla.

PictographWaypoint Altitude 2,486 ft
Photo ofSarrera Sarretako borda ingurura

Sarrera Sarretako borda ingurura

Erliebean somatzen den aldaketa nabarmena litologia aldaketa batekin lotuta dago. Iparlako gailurreria osatzen duten hareharri higagaitz eta gogorretatik lorzorua garatu eta landaretza erraz sortzen deneko material biguinagoetara igarotzen gara. Belarrez estalitako eremu lauago horiek Triasikoko lutitez daude eratuta, nahiz eta noizbait hereharriren bat tartekatuta ageri den.

PictographIntersection Altitude 2,786 ft
Photo ofBidegurutzea ezkerretara

Bidegurutzea ezkerretara

Belarrez estalitako eremua igaro ondoren erlaitzetik gertu ibiliko gara beti, ezkerretara joz bidegurutze guztietan. Berehala Atalatzeko puntan (906 m) agertuko gara eta bertatik Iparlako zein ekialdeko magalaren ikuspegi zoragarria dago. Triasikoko arroken gogortasunak eragiten du ekialdeko magalaren 450 m inguruko amildegi ia bertikala.

PictographWaypoint Altitude 3,043 ft
Photo ofHaustura irekiak Photo ofHaustura irekiak

Haustura irekiak

Mota horretako hausturak arroken diaklasak baliatuz garatzen dira. Diaklasak arroketan berez garatutako hausturak dira, geruzak okertu edo tolestu egiten direnean eta ez dute bloken arteko mugimendurik erakusten. Bloken arteko mugimendurik izango balitz diaklasak barik failak izango lirateke. Diaklasa mota desberdinak daude sortu dituzten esfortzuarekiko erakusten duten orientazioaren arabera. Diaklasak ondo kontsolidatutako arroka konpetenteetan garatzen dira, portera hauskorra erakusten dutenetan (hareharriak, kareharriak, kuartzitak edo granitoak) Behin diaklasak sortu ondoren, urarekin eta izotzarekin lotutako prozesu higakorrak bertan eragin handiagoa dute eta horrela hausturak handitu eta hutsune horiek sor daitezke.

PictographIntersection Altitude 3,125 ft
Photo ofBidegurutzea ezkerretara

Bidegurutzea ezkerretara

Igoeraren amaieran ibilbideak Nafarroa eta Behe Nafarroaren arteko muga jarraituko du. Burdinezko gurutze txiki baten ondoren ezkerretara hartuko dugu azken bidegurutzea.

PictographSummit Altitude 3,400 ft
Photo ofIparlako tontorra Photo ofIparlako tontorra Photo ofIparlako tontorra

Iparlako tontorra

NW-ra begiratuz gero Iparlako gailurreriaren geometria bera erakusten duten beste bi mendizerra ikusten dira. Lehenengoak garaiera txikiagoa du eta gaude magalaren beheko aldetik abiatzen da eta bigarrena urrunago dago. Batean zein bestean, malda handiko magalaean geruzapena bistan gelditzen da Iparlako E-ko magalaren kolore eta geometria berarekin. Beste magalaren malda askoz motelagoa da eta landaretzaz dago estalita. Hiruretan materialak berdinak dira. Iparlako triasikoko materialen okerdura kontutan hartuz (15-25° mendebaldera) eta horren jarraipena imaginatuz, konturatu gaitezke hurrengo gailurrean material berdinak agertu beharko ziren baino gorago daudela. Gauza bera gertatzen da hirugarren mendizerrarekin. Geologian, bloken arteko desplazamendu erlatiboa failen bitartez baino ezin dira azaldu. Kasu honetan failak haranetan aurkituko ziren eta E-ko blokearen hondorapena eragingo zuten.

Comments

    You can or this trail