Artxabal - Cocinas - San Leon - Zerraluntxa zirkularra Urizaharrako portutik
near Montoria, País Vasco (España)
Viewed 291 times, downloaded 20 times
Trail photos
Itinerary description
Gailurrak, igoera ordenean:
- Artxabal (1168 m)
- Cocinas (1181 m)
- San Leon (1223 m)
- Zerraluntxa (1188 m)
Ibilbidea errazago egiteko, La Rosa baselizara ez jaistea da aukera bat, joan-etorrirako ibilbide bera erabiliz.
Baselizaren inguruan pare bat iturri daude.
Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Desbideraketa garrantzitsuenak adierazita daude bertan eta PR-A 78ko markak lagun ditugu tarte batean.
Toloñoko mendilerroan zehar beste ibilbide bat, Toloño inguruko gailurrak lotzen dituena: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/san-gines-tolono-pena-leon-bonbalatxi-el-seron-penalasdoce-san-gines-zirkularra-26836344
Waypoints
Artxabal (1168 m)
Toloñoko mendilerroko gailurra Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/24
Ataun portua
Artxabal eta Cocinas artean dagoen mendatea. Izen bereko osin sakona du ondoan.
Cocinas (1181 m)
Toloñoko mendilerroko gailurra Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/343
Eskuinera Cocinas
Cocinas-era igotzeko desbideraketa. Cairn batek markatzen du lekua.
Eskuinera desbideraketa Zerraluntxara
Zerraluntxarako desbideraketa. Marka berdeak daude.
Ezkerrera
Ataunera behera joateko bidea. Eskuinera doana desagertu egiten da. Cairn bat dago.
Gora, ezkerrera
Herrerako portura doan pista utzi eta gorantz, San Leonerantz doan pista hartuko dugu.
Gurutzea
La Rosa baseliza ondoko gurutzea. Abalos eta Errioxako ikuspegi bikaina dago bertatik.
La Rosa baseliza
Larrosaren Ama Birjinaren omenezko baseliza. XVIII mendean eraikia, hiru nabe zituen. Karlistadetan, Zurbano liberalak su emanda suntsitu zen. Gaur egun, ondoen kontserbatzen dena hegoaldeko fatxada nagusia da, sarrera zeukana barrualdera. Info+: http://www.todalarioja.com/ficha-turismo/12-ermita-de-la-virgen-de-la-rosa-en-abalos
La Rosa mendatea
Azpian duen baselizatik datorkio izena. Cocinas eta Zerraluntxa/San Leon artean dago kokatuta
San Leon (1223 m)
Lehen Kantabria izenarekin ezaguna zen mendia, eta mendilerroari izena ematen ziona. Karlistaldietako gotorleku baten aztarnak daude bertan hainbat eta hainbat antenarekin batera, mota, altuera eta adin desberdinetakoak. Herreratik igoera eskaileren bidez egiten da. Arabako (mendialdea eta Arabako Errioxa) zein Errioxako ikuspegi bikaina dago bertatik. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/135
Zerraluntxa (1188 m)
Buzoi sinpatikoa duen mendia. Gailurrera bidea gainontzeko mendiena baino pixka bat zailagoa den, ikuspegi ederra dago bertatik, batez ere Arabako mendialderantz. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/275
You can add a comment or review this trail
Comments