Activity

Arrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa.

Download

Trail photos

Photo ofArrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa. Photo ofArrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa. Photo ofArrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa.

Author

Trail stats

Distance
8.1 mi
Elevation gain
3,602 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
3,602 ft
Max elevation
4,330 ft
TrailRank 
49
Min elevation
773 ft
Trail type
Loop
Coordinates
474
Uploaded
March 1, 2023
Be the first to clap
Share

near Arrazola, País Vasco (España)

Viewed 92 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofArrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa. Photo ofArrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa. Photo ofArrazolatik Anbotora. Ibilbide geologikoa.

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat eginda dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.

Waypoints

PictographPanorama Altitude 773 ft
Photo ofIrteera lekua

Irteera lekua

Arrazolako parkinera autobusez zein kotxez iritsi daiteke. Bertatik abiatuko gara, San Pedro elizaren albotik.

PictographWaypoint Altitude 899 ft
Photo ofAnbotoko iparraldeko magalaren interpretazio geologikoa

Anbotoko iparraldeko magalaren interpretazio geologikoa

Anboto begiratuz landaretzan, erliebean zein koloretan aldaketa nabarmena dagoela erraz bereizten da. Aldaketak arrazoi geologikoa du, irudiko marrak goiko kareharri biluziak eta landaretzak estalitako Durango formazioaren materialak bereizten baititu.

PictographWaypoint Altitude 1,250 ft
Photo ofDurango Formazioaren azaleramendua

Durango Formazioaren azaleramendua

Durango Formazioaren azaleramenduak ez dira batere ikusgarriak. Landeretzaz estalita egon ohi dira eta bide bazterretan baino ez dira agertzen. Bi dira Durangoko formation osatzen duten material nagusiak. Alde batetik, ugariagoak diren lutitak beltzak (begi bistaz bereizten ez diren pikorrez osatuta) eta bestetik, hareharriak (begi bistaz pikorrak bereizten dira). Kasu honetan, lutitak apurtuz gero eta eguzkitara jarriz gero, distira berezia egiten duten pikorrak bereizten dira, mika zuriak edo moskovitak dira, besterik ez da bereizten.

PictographRuins Altitude 1,410 ft
Photo ofAspaldiko galtzadaren arrastoak

Aspaldiko galtzadaren arrastoak

Ibilbideko zenbait lekuetan inguruko kareharriekin, bertako arrokarik gogorrenak, eraikitako galtzadaren arrastoak aurkitzen dira. Galtzadaren aztarna zaharrenak XVI. mendearen aurrekoak dira eta Arrazolatik Otxandiorako bidea egiten zuen. Zabalanditik igaro, eta Iruatxeta eta Oriol azpitik Oletaraino eta bertatik Otxandioraino luzatzen da.

PictographWaypoint Altitude 1,557 ft
Photo ofKareharrien lehenengo azaleramenduak

Kareharrien lehenengo azaleramenduak

Kareharrizko lehenengo azaleramenduek kareharri urgondarren munduko atea irikitzen dute. Azaleramenduak kalkarenitikoak dira, hau da, karezko pikorrez eratutako hareharria da. Kalkareniten ehundura pikortsua oso agerikoa da eskuarekin arroka laztanduz gero. Fossil zati ugari ageri dira, apurtutako zati txikiak dira. Olatuen menpeko energia handiko ingurune sedimentarioan metatutako arrokak dira.

PictographWaypoint Altitude 2,202 ft
Photo ofPagadia

Pagadia

Errekastoa hirugarren aldiz zeharkatu ondoren, paisaia nabarmen aldatzen da eta, gehienetan bezala, aldaketaren arrazoia geologikoa da. Pagadia ikusgarria da eta gutxi dira bertan agertzen diren arrokak. Aldiz, nabarmenak dira ikatza egiteko txondorren kokapenerako lisatutako eremuak. Pago motzek eta lisatutako eremuek argi erakusten dute iraganean ikatza erruz egiten zela paraje hauetan.

PictographWaypoint Altitude 2,707 ft
Photo ofAndasto. Tellamendi formazioa (lutitak). Anbotoko ekialdeko magalaren interpretazio geologikoa Photo ofAndasto. Tellamendi formazioa (lutitak). Anbotoko ekialdeko magalaren interpretazio geologikoa

Andasto. Tellamendi formazioa (lutitak). Anbotoko ekialdeko magalaren interpretazio geologikoa

Andastoko mendi-lepotik Anbotoko ekialdeko hormaren ikuspegi zoragarria dago. Goiko aldean, Anbotoko Mari bere kobazuloa du. Mari Kristo aurreko izaki mitologiko indartsuena da euskal mitologian. Eguraldia baldintzatzeko gaitasunaz gain, gezurra, handiustea, lapurreta eta hitza ez betetzea zigortzen du. Magal horretan nabarmena da ere kareharri urgondar biluzien eta Tellamendi formazioko material terrigenoen arteko ukipena. Pistan bertan, lutita gris eta beltzen arteko txandakapen zentimetrikoa ikusten da, noizbehinkako hareharrizko geruza lodiago baten tartekapenarekin. Material horiek dira Tellamendi formazioa eratzen dutenak, urgondarreko arrokarik zaharrenak.

PictographWaypoint Altitude 2,281 ft
Photo ofHareharriak, pagadiaren sustratoa

Hareharriak, pagadiaren sustratoa

Aurrera egin ahala pagadiaren sustratoa bereizteko aukera izango dugu Pagadia zeharkatzen duen errekastoa gurutzatu ondoren hareharrien azaleramendua dago. Hareharriak alteratu eta degradatu ondoren zuhaitzetako materia organikoaz nahastu eta lurzoru emankorra ematen dute. Bertan aurkitzen dute kokalekua pagoak eta udazkenero ugari dira sortzen diren onddoak. Kareharrietan aldiz, ez dugu pagorik ez eta onddorik aurkituko. Kareharriak euri-uraren eraginpean disolbatu egiten dira eta azurera uretan bezala karea erreketan behera doa Kareharrietako buztin-proportzio txikia da lurzorua gara dezakeen osagai bakarra da, eta kareharrietan oso buztin gutxi dago behar bezalako lurzorua garatzeko.

PictographWaypoint Altitude 2,900 ft
Photo ofTellamendi formazioa

Tellamendi formazioa

Zabalandira heldu aurretik, pistako azken ezpondan, Tellamendi formazioko beste azaleramendu bat dago. Aurrekoarekin konparatuz hemen hareharriak ugariagoak dira eta hobeto ikusten dira.

PictographPanorama Altitude 2,944 ft
Photo ofBidegurutzea eta azken igoeraren ikuspegia

Bidegurutzea eta azken igoeraren ikuspegia

Zabalandira iritsi orduko norabide ugari markatzen dituen seinalea dago, baina ez du Anbotoko tontorrerakoa adierazten. Zuzenean kareharrietarantz abiatzen den belarrezko pista hartu behar da. Azken igoera harrizko pilaketekin eta punto gorriekin adierazita badajo ere, zenbait erutan ez da nabarmenegia, eta lainoa denean gorantz ez abiatzea gomendatzen da, arriskutsua izan baitaiteke.

PictographWaypoint Altitude 3,040 ft
Photo ofErrudistak Photo ofErrudistak Photo ofErrudistak

Errudistak

Azken igoera aldapatsua hasi aurretik denbora apur bat egin daiteke igoeraren hasieran dauden fosilen azaleramendu ikusgarriak aztertzen. Fosilak igoera osoan zehar agertuko dira, baina ez hasiera honetan bezain beste. Fosilik arruntena eta orduko arrezifeetako ugariena errudistak dira. Errudistak kolore ilunagoa duten forma itxiak dira. Forma horiek jatorrizko fosilaren kukurutxo formaren mozketa zehiarrak dira. Errudista kukurutxoa itxi egiten zuen tapa batekin osatzen da, eta sakonera gutxiko (5-20 m) itsasoko ur lasai eta argitsuetan bizi ziren hondoari lotuta kukurutxoaren puntatik. Fosil horiek dinosauroekin batera desacerto ziren K/Pg mugan, orain dela 65 Ma inguru.

PictographWaypoint Altitude 3,143 ft
Photo ofChondrodontak eta koralak Photo ofChondrodontak eta koralak Photo ofChondrodontak eta koralak

Chondrodontak eta koralak

Igoerako lehendabiziko kareharrizko azaleramenduetan errudistekin batera ugariak dira beste bi fosil mota, koralak eta chondrodonta izenekoak. Koralak, gaur egunekoen antzera, mota desberdinetakoak izan daitezke. Koraletako ezaugarri nagusia erakusten duren barne egitura erradiala da, tabike eta septoz banatutako gelazkez eratuta. Hemen ugarienak koral adarkatuak dira, baina hemiesferikoak ere agertzen dira. Chondrodontak dira erraz bereizten diren ugaritasun handiko azken fosilak. Ostren antzeko molusku bibalbioak dira, baina handiagoak (5-25 cm). Pilatuta agertu ohi dira, argazkian ikusten den bezala.

PictographWaypoint Altitude 4,330 ft
Photo ofTontorra. Ikuspegia. Photo ofTontorra. Ikuspegia. Photo ofTontorra. Ikuspegia.

Tontorra. Ikuspegia.

Egun argietan tontorretik ikusten den paisaia ikusgarria da, grisez koloreztatutako tontorrak (kareharri urgondarrak) Euskal Herriko baso eta landa berdeen gainetik agertuz. Kareharriek jarraipena dute NWra eta kresterioa jarraituz Elgoin, Kurutzeta, Alluitz, Astxiki eta Untxillaitzek osatzen dute Anboto gailurreria. Ondoren Aramotzeko mendizerra dago, eta bertan Mugarra da mendirik aipagarriena. W-ra Gorbeia ikusiko dugu, Itxina-Aldamin eremuko kareharri urgondarrak oso erraz bereizten dira. E-ra Udalatx dago eta urrunago Aizkorriko eta Aralarko mendizerrak ikusten dira.

PictographWaypoint Altitude 3,356 ft
Photo ofHarrobia

Harrobia

Beheranzko bidean, kareharriak amaitu aurretik, harrobi bat ageri da eta zenbait arroka-bloke ikusgai daude. Harrobia abandonatua izan zen Urkiolako monastegia eraiki ondoren, segurazko bere kokapenaren ondorioz, beharrezko azpiegituretatik urrun dagoelako eta, era berean, arrokaren kalitate eskasarengatik, hausturaz josita baitago.

PictographWaypoint Altitude 3,276 ft
Photo ofKareharrien eta Balmaseda Formazioaren arteko muga Photo ofKareharrien eta Balmaseda Formazioaren arteko muga

Kareharrien eta Balmaseda Formazioaren arteko muga

Kareharriak atzean utzi eta belarretara iritsi orduko bidegurutze batean agertuko gara. Zabalandirantz hartuko dugu. Bertatik, jeitsiera egin dugun aldera begiratuz gero oso nazarena da kareharrien eta belarrez estalitako eremuaren arteko muga. Hemen belarraren azpitik, beste unitate detritiko bat dago, hareharriz eta lutitaz eratuta ere, baina kareharrien gainetik dago metatuta eta ondorioz gazteagoa da. Balmaseda Formazioa deritzo.

PictographWaypoint Altitude 2,863 ft
Photo ofBalmaseda Formazioa

Balmaseda Formazioa

Zabalandira iritsi aurreko pistan, Balmaseda Formazioko hareharrien azaleramendu onak agertzen dira. Kanpotik kolore marroiak nagusi badira ere, arroka apurtuz gero hareharriak grisak direla ohartuko gara, eta nagusiki kuartzoz eratuta daude.

PictographWaypoint Altitude 2,887 ft
Photo ofIturria Photo ofIturria

Iturria

Zabalandira iritsi aurretik, lehenengo txabolara doan pista baino arinago, Zabalandiko iturria dago ezkerretara. Bidean bertan, oso nabarmena da bi unitate litologikoen arteko ukipena, kareharri urgondarren eta Balmaseda Formazioko material detritikoaren artekoa. Iturria mugatik gertu kokatzen da, kareharrietan infiltratutako ura material iragazkaitzagoak (Balmaseda Formazioa) aurkitzen dituenean pilatu eta gorantz egiten duelako.

Comments

    You can or this trail