Arrazola - Andasto - Tellamendi - Betsaide - Arrazola zirkularra
near Arrazola, País Vasco (España)
Viewed 28 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Anboto eta Betsaide arteko tontor ezagun bi lotzen ditu ibilbide zirkular honek, Arrazolatik abiatuta.
Atxondoko herritik abiatuta, Andastora igotzen da Atxondo eta Aramaio ibarrak batzen zituen kaltzadan zehar PR-BI 80ari jarraituz, Errekaundi errekatik gora eta Anbotoren azpitik. Ondoren, Ipizteko harritik igarota, Tellamendira igotzen da ibilbidea, Arrasate eta Aramaioko ikuspegi ederrak daudelarik bertatik. Tellamenditik, Betsaidera egin, eta ondotik igarota berriz Arrazolara itzultzen da ibilbidea, Topera jaitsita.
Tontorrak:
- Andasto (822 m)
- Tellamendi (834 m)
Kantsatzeke mendi taldearekin eginiko ibilbidea.

Waypoints
Summit
2,726 ft
Tellamendi (834 m)
Tellamendi: Aramaio eta inguruetatik bikain ikusten den gurutzea du tontorrean, baita erpin geodesikoa ere. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/146
Waypoint
808 ft
Tope
Arrazolako auzoa. Apatamonasteriotik Arrazolara zioan trenbidea hemen amaitzen zen. Iturria, taberna eta komunak daude bertan.
Monument
0 ft
Ipizteko harria
Lepoari izena ematen dion harria. Kondairak dioenez, harriak bidelapur batzuek apezpiku bat hil zuten tokia adierazten du.
You can add a comment or review this trail
Comments