Arguiñano - Obantzea arroila - Zoiolagaina - Elimendi - Munárriz
near Arguiñano, Navarra (España)
Viewed 43 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
2022ko apirilaren 10ean Tolosako Alpino Uzturre Mendi Elkarteak antolatutako irteera.
Argiñanotik abiatu gara Obantzea arroilan ( barranco del Infierno ) sartzeko. Oso leku berezi zein interesgarria. Bidea zapaldua eta ondo markatua egon arren, barren aldean estua eta zuhaitz askoren artean doanez, badaezpada GPS eta trakarekin joatea komeni da. Bi ordu, bi ordu eta erdi behar dira arroila bere osotasunean igaro eta goiko pistara atera arte.
Berezia baita ere La Cofradíako borda borobila.
Goiko mendietara ateratakoan sekulako ikuspegitaz gozatzeko aukera dago. Gure kasuan zerua garbi-garbia egokitu zaigu, inongo gandurik gabea eta Pirinioak, Monkayo eta Errioxako mendiak primeran ikusteko eta gozatzeko aukera izan dugu.
Irteera bikaina, kategorian antolatua eta zoragarri gidatuak izan garena.
Mila esker!
Waypoints
Kontuz!. Ezkerretara behera
Bideak zuzenean jarraitzea eskatzen badu ere, ERNE, puntu honetan ezkerretara jo behar dugu eta, beherantz.
Elimendi - Artesa (mendebaldeko tontorra )
1.121 m Tontor honetan buzoia aurkitu dezakegu. Ikuspegi bikaina Lizarraldea, Iruñaldea eta Andia mendizerra guztia ikusteko.
Elimendi - Artesa ( ekialdeko tontorra )
1.135 m Basora sartzen garenean ia tontorreraino eramango gaituen bide zabala jarraitu besterik ez dugu. Zoiolagañako plakaren antzeko bat bazen hemen, baina kirtena bakarrik aurkitu dugu. Hemendik mendebalde aldean dagoen tontorrera joango gara.
Mendi-lepoa
1.004 m Hemen elkartzen dira Argiñano, Bidaurre eta Munarriztik datozen bideak. Ataka pasako dugu eta Elimendirantz abiatuko gara, basoaren ezkerraldetik somatzen den bidetik.
Eskuinera gora
Bailara sakonetik doan bidea utziko dugu eskuinera gora abiatzen den gurdibide zabaletik. Bidea jarraituz mendien goi aldera aterako gara.
La Cofradía, txabola borobila
Oso ondo dagoen txabola borobila ikus dezakegu bertan , erorita dagoen beste borda handiago baten aldamenean.
Ezkerra
Bidegurutzean ezkerretara joko dugu. Eskuinetik, gutxira, Elimendi eta Zoilogaina ondotik pasatzen den pistara iritsi gaitezke.
Aldapa pikoa
Bide estutik iritsiko gara hona eta aurretik gertatu zaigun bezala, hemen ere aitzterte itxi batera iristen gara. Aurrekoan bezala, sarreran eskuinetik gora aldapa pikoa igo beharko dugu. Hemendik gutxira arroilaren pareta hestuak bukatu eta terrenoa zabalagoa bihurtuko da.
Aizpitarte estua
Leku berezia da hau. errekastoa aizpitarte estu-estu batetik pasatzen da. Gertatu daiteke sarreran eskuinera aldapa handitik gora doan bidea ez ikustea eta gure ibilbidea hemen bukatzen dela pentsatuz susto txiki bat hartzea.
Eskuinera
Bideak aurrera jarraitzxen duen arren, guk eskuinera hartuko dugu. Gutxira, langa igaroko dugu.
Presa
Presa gainetik pasa gaitezke, eskuinetik ezkerrerantz pareta gainetik. Ondoren, bidea presa zulo gainetik dijoa, ezkerretatik.
Ura
Puntu honetan menditik datorren ur korrontean ura hartu dezakegu ( apirilean gaude ).
Arroila 2
Pare honetan arroila dexente estutzen dahainbat puntutan. Paisaiak eta landarediak oso itxura berezia ematen diote lekuari.
Arroilan 1
Arroila sartutakoan bidezidorra jarraitu behar dugu. Oso zapaldua dagoenez, ez du galbiderik. Hala ere, tarteka, bide-erakusgarri, zuhaitzetan puntu gorriak ikusiko ditugu margotuta.
Ezkerretara
Leku honetan Pista utzi eta ezkerretara abiatzen den gurdibidea hartuko dugu. Bide guztian zehar harripilak edo hitoak izango ditugu bidelagun.
Argiñano
Argiñano Gesalazko kontzeju bat da. 1857ko errolda arte, berezko udalerria izan zuen. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 43 biztanle zituen.
You can add a comment or review this trail
Comments