ARABAKO BASOAK. Kastañarriko basoan (Ullibarri Nagusia) A aukerea (tontorreraino)
near Uribarri Nagusia / Ullibarri de los Olleros, País Vasco (España)
Viewed 11 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek, Gasteizko mendietan arrunta dan lez, baso ederra, bide errazak, aldats apalak eta igoera txikia daukaz. Zer gehiago eskatu leiteke bikaintzako joteko? Ah zelako zoriontsuak diran gasteiztarrak uriaren ataurrean baso-mendi bakanok eukita!
Gehienetan bide zabala eukiko dogu, eta bidexkea danean ia beti erosoa, nahi-ta sasiren bat egon ureztatzeko urmael itzeletik urrundu eran hartuko dogun bidezidorrean. Ibilbidearen hasieran GR 25agaz bat ibiliko gara, gero , gorantz, GR 38agaz, Kastañarritik hur itxi arte.
Lau tokitan adi ibili beharko dogu:
- 06. Seinale batek dinosku eskumatara joteko, eta gainera, emoten dau bidea errekan desagertzen dala. Eskuman, ostera, ez da biderik ikusten (bidearen norabidea 200m gorago aldatzen da). Segi aurrera, errekan gora.
- 08. Bide zabala itxi eta ezkerreko bidetik jo, hau be argia.
- 09. GRaren seinale batek be dinosku eskumatara segitzeko, eskumatik doan bide txikiagotik, baina gagozan bide zabaletik ez da bide horren hasiera argi ikusten. Seinalea 50 bat metro atzeratuta dago. Seinalearen altueran, igo apur bat eskumatara eta bidexkagaz egingo dozu topo.
-10. Ez da bide argirik ikusten (hego-mendebalderantz joan behar), baina goiko landetatik oso hur gagoz, eta handik Kastañarrira.
Ibilbide honek beste aukera bat dauka, B aukerea, Kastañarriren tontorrean zehar igaro barik, baina nire ustez, aukera hobea da basoaz gehiago gozatzeko: "ARABAKO BASOAK. Kastañarriko basoan (Ullibarri Nagusia) B aukerea (tontorrera barik)" https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/arabako-basoak-kastanarriko-basoan-ullibarri-nagusia-b-aukerea-tontorrera-barik-153535446
ZER IKUSI INGURUAN
OTAZU
San Martin eleizea, XIII.eko portada, erromanikoa, XVII.eko erretaula nagusia, alboetako erretaula neoklasikoak
GAMIZ

URIBARRI NAGUSIA
La Asunción eleizea, hiru arkuko arkupea, XVI.eko bateoarria, XVI.aren amaierako erretaula nagusia, alboetakoak neoklasikoak
OKINA
La Asunción, Ertaroko jatorria dauka, baina bakarrik geratzen dira leiho erromaniko bi eta XIII.eko portada protogotikoa

Waypoints
Lake
2,137 ft
02 Ezkerretik GR25ean segitzen da
Waypoint
2,138 ft
03 Bidexka
Waypoint
2,130 ft
04 GR38
Waypoint
2,393 ft
06 Erne! zuzen segi
Waypoint
2,607 ft
07 Sekuoiak-urkiak-pinuak
Waypoint
2,593 ft
08 Erne! Ezkerreko bidetik
Waypoint
2,624 ft
09 Erne! Eskumako bidezidorretik
Waypoint
2,794 ft
10 Erne! inguru lausoa
Summit
2,952 ft
11 Kastañarri
Waypoint
2,440 ft
12 Pinudia
You can add a comment or review this trail
Comments