Altzubarren/Azitain-Arrate gaina-Aizketa-Akondia-Garagoiti-KALAMUA (771m)-Pagola-Gorosta-Altzubarren pilotalekua
near Azitain, País Vasco (España)
Viewed 309 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
3 ordu eta erdiko iraupena.
Waypoints
Altzubarren-Azitain, hasiera puntua
Ibilaldia hementxe abiatzen da. Azitaineko industrialdean sartuko gara autoarekin eta gora jarraitu Altzubarren pilotalekuaren parera iritsi arte. Hor toki zabala dago autoak uzteko. Hemendik lantegi artetik atzealdean dagoen pista batera pasako gara eta hemen Lezetaabeletxe baserrira doan bidea hartu eskumara, duela gutxi asfaltatu dute azken zatia.
Igoera Zesteroko iturriatik
Lezetaabeletxe baserriaren ondoan Arratera eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu, igoera tarte hau oso polita da, harrizko bidea, zuhaiztia, Zesteroko iturrira ere iritsiko gara eta ondoren errepidea gurutzatu eta bidezidorrean gora jarraituko dugu. Bigarren tarte honetan pinuak mozten ibiliak ziren berriki eta ez zegoen bidea hain garbi baina ondo ibiltzeko bezala bai. Tarte hau maldatsua ere bada 250 metro inguruko desnibela gainditzen da Arrate gaineraino.
Arrate gaina
Arrate gainera iritsita, bertako eraikin ugari ikusiko ditugu, Santutegia bera, tarbernak, aterpea, plater-tirolekua, etab. Atseden-leku zabala ere badago mahaiekin giro ona egiten duenean gozatzeko. Edonola hirigune hau pasa eta Olabeko zelaia aldera joko dugu, gora igo eta hegal batetik jeitsiko gara bideari jarraitzeko. Tarte labur bat egin behar da errepide bazterretik eta berehala sartuko gara Aizketa (700m) igoeran.
Aizketa (700m)
100 metroko pasako desnibela du Aizketaren azken zatiak, pinudian gora igotzen den zigi-zaga bidezidor oso ibilgarri eta polit batean egingo dugu. Tontorrean postontzia eta oroigarriren bat ikusiko ditugu.
Akondia/Arrikurutz (749m)
Aizketa pasa eta Akondia/Arrikurutz (749m)-ra malda handi gabe iritsiko gara, Pagola aldeko zelaia zeharkatu eta berehala jarriko gara gainalde zelaitsuan. Bertan postontzia eta ikuspegi zabala edukiko ditugu.
Garagoiti (701m)
Garagoiti (701m)-ra joateko lan gehiago du Akondia jeisteak, malda pikua dago baina ez da luzea. Gero lepotik, bertan borda bat ere badago, igoera labur batean tontorrean jarriko gara. Bertan postontzia ere badago.
Kalamua (771m)
Arratsaldeko azken tontorra, Kalamua (771m), orain arteko gandor berari jarraitzu lehenik lepora jeitsi eta beste igoera labur baten ondoren tontor harkaiztsuan jarriko gara, bertan postontzi ugari, erpin geodesikoa, etab. ikusiko ditugu.
Jeitsiera Pagolatik
Itzuleraren lehen zatia Kalamuatik Pagolako leporako bidea izango da, hau Kalamuako senda jeitsi eta pista zabalean zehar egingo dugu. Behin hemen Usartza alderako bideari jarraituko diogu, pista zabala dago eta baserri pare bat pasako ditugu bidean. Usartzako lepoan gurutzebide bat aurkituko dugu eta hemen GR121 senda bezala markatua dagoena hartu behar da mendi bizkarretik Eibarrera jeisten dena, guk Santa Kurutz guneraino bakarrik jarraituko badugu ere.
Jeitsiera Gorosta aldean
Santa Kurutzeko eskola zaharra, gaur egun hondakinak besterik ez dira gelditzen, pasatu ondoren GR121 bidezidorra utzi eta gure ezkerretara Gorosta aldera doan pista hartuko dugu. Honi jarraituz Zezeil-Goikua baserriaren ondora iritsiko gara. Hemendik aurrera ormigoiz estalitako pistan zehar egingo dugu behera Azitainera iritsi arte. Bidean beste baserri pare bat ere pasako ditugu.
Altzubarren pilotalekua, amaiera puntua
Azkenik ibiladia amaitzeko Altzubarren pilotalekura helduko gara.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Bonita mañana muy bien descrita.