Activity

Aldude ibarra

Download

Trail photos

Photo ofAldude ibarra Photo ofAldude ibarra Photo ofAldude ibarra

Author

Trail stats

Distance
8.29 mi
Elevation gain
1,316 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,316 ft
Max elevation
2,030 ft
TrailRank 
35
Min elevation
1,214 ft
Trail type
Loop
Coordinates
398
Uploaded
December 19, 2022
Be the first to clap
Share

near Aldudes, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 80 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofAldude ibarra Photo ofAldude ibarra Photo ofAldude ibarra

Itinerary description

Aldude herriko sarreran laxoko pilotaleku bat dago. Antzinako pilota modalitate hori larruzko eskularruez jokatzen zen, baina jadanik ez dira horretan jarduten. Frontoi honetan kokatzen da Perkain pilotari eta kontrabandista mitikoaren kondaira. Bere balentriari buruzko istorioek mito bihurtu dute Perkain, Aldudeko XVII. mendeko pilotari eta kontrabandista. Kontrabandista bilatuenetarikoa zen eta Baionako auzitegitik ihes egiteko, Nafarroan gordetzen zen. Diotenez, Curutchet Hazparneko pilotariak desafioa luzatu zion Perkain garaiezinari. Perkain mugaz beste aldean babesten zen arren, erronka onartu zuen. Laxoa partida Aldudeko plazan, aduana postuaren aurrean jokatzeko desafioa onartu zuen. Perkainek irabazi zuen eta atxilotzen saiatu zirenean, pilotakada bota zion aduanarien agintariaren buruari, ikusleek jendarmeei eraso egiten zieten bitartean. Perkainek mendira ihes egin zuen eta hortik aurrera inork ez zuen Perkain ikusi ezta bere hilobia ere.

Herriko plazatik abiatuko gara. Gure eskuinean XVIII. mendean Frantziako Iraultzaren garaian suntsitu zuten eta hurrengo mendean berreraiki zuten eliza utziko dugu. Pilotalekuaren ondotik pasa eta Jendarmeriaren aurretik aurrera egingo dugu errepide estuan zehar. Bi bidegurutzeekin topo egitean beti ezkerrekoa aukeratuko dugu eta baserri artean segituz aldapa motz eta piko bati ekingo diogu D58 errepidera helduz. Esnazu herrira igotzen hasi eta berehala gure ezkerrera beste bide asfaltatu txiki batekin egingo dugu topo. Nagusia utzi eta gaztainondoen artean irekitzen den bide honetatik aurrera egingo dugu. Gorabehera txiki batzuk gainditu eta eskuinetik Esnazura igotzen den bide bat ikusiko dugu. Herrira igotzeko aldapan gora egingo dugu. Herria ezagutu ostean, etorritako bidetik berriro bidegurutzera jaitsiko gara. Baserri artean zabaltzen den bide honen bazterretan urde beltzak ikusteko parada izango dugu eta tarteka Esnazu aldera ikuspegi ederra zabalduko zaigu. Igoera bukatzean bidegurutze batekin egingo dugu topo. Ezkerrekoa bide-seinale laranjaz balizaturik dago eta bertatik abiatuz gero Urepele aldera doan bidearekin bat egingo dugu.

Guk aurrera jarraituko dugu eta Pagadarreko lepora iristean ehiztarien “habi metaliko” batzuk ikusiko ditugu. Bidegurutze honetan ezkerreko bidea aukeratuko dugu, balizaturik ez dagoena. Berehala borda pare bat eta artaldeak larre berdeetan bazkatzen ikusiko ditugu. Bide asfaltatu estuak beherantz egiten du eta bihurgune batzuk egin ostean, berriro bide-seinale laranjak aurkituko ditugu, Pagadarreko lepora heldu aurretik ikusi ditugunak hain zuzen ere. Puntu honetan elkartzen dira bi bideak. Parez pare, gure mendean berehala antzemango ditugu Urepele herriko eliza eta etxe zuriak. Marka laranjak jarraitu eta herrira heldu aurretik zubi pare bat igaroko dugu.

Herri txiki honetako eliza eta Xalbador bertsolariaren omenez jarritako plaka bisitatuko ditugu. Xabier Letek “Urepeleko artzaina” kanta ezagunean oso ondo irudikatu zuen Fernando Aire Xalbador bertsolari behenafarra. Aldude bailarako Urepele herrian jaio zen 1920an eta 1976an bere omenaldi egunean hil zen bihotzekoak jota. Bertsolari liriko eta poetikoa; bere bizitza, familia, baserri, fede eta naturari buruz kantatu zuen. Hizkuntza galtzeari buruz eta Ipar Euskal Herriaren kontzientzia ezaz moldatu zituen bertsoak, hunkigarriak izateaz gainera, gogorrak eta zorrotzak dira oso.

Ibilbidearekin jarraituz, bigarren zubia gainditu eta eskuinetik ateratzen den bide asfaltatua jarraituko dugu. Hemendik aurrera bide-seinale berde-horiak ikusiko ditugu. Baserri eta borden artean pasatzen den bide zahar honen zati batzuetan oraindik bidea mugatzen duten harrizko zatiak ikus daitezke. D58 errepidera iristean aldapan gora kilometro erdi eskas bete eta eskuinera, Aldude aldera zuzentzen den bidea hartuko dugu. Herriko plazara iristeko ibilaldi honen hasieran bete dugun kontrako bidea egingo dugu.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,214 ft
Photo ofAldude

Aldude

PictographWaypoint Altitude 1,706 ft
Photo ofEsnazu

Esnazu

PictographMountain pass Altitude 2,013 ft

Pagadarreko lepoa

PictographWaypoint Altitude 1,666 ft
Photo ofXalbadorrenea

Xalbadorrenea

PictographWaypoint Altitude 1,383 ft
Photo ofUrepele

Urepele

Comments

    You can or this trail