Baraibar ( 5. km ) - Otansur txiki - Ziñiku - Elorrigañe - Eguardimuino - Akier - Irumuga - Soiltxiki - Sollaundi
near Baráibar, Navarra (España)
Viewed 40 times, downloaded 11 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau Baraibartik San Migelera doan errepidearen 5. kilometroan hasten da. Pittin bat aurrerago kotxea uzteko gune txiki bat dago.
GR-12aren arrastoak jarraituz metro batzuk egingo ditugu Iribasetik Atako bailara aldera igotzen den pistarekin bat egin arte. Pistarekin bat egindakoan eskuinera hartuko dugu mendian gora.
Ata bailarara igo arte ibilbideak Aralarko Adiskideak antolatutako XIV orduko ibilbidearekin bat egiten du. Basoan zehar oso igoera erraza da, tarteka aldapa bizi batzuk igo behar ditugun arren.
Ata bailarara iritsi aurretik, Ziñeko gurutzea trikuharritik aurreraxeago dagoen lepoan, lehenik eskuinera egingo dugu Otansur txiki mendia igotzeko. Igoera laburra da eta landaretza pixka bat egon arren, eroso egiten da.
Berriro lepora itzulita, lehen eskuinera egin dugun moduan, leku berean, orain ezkerretara egingo dugu. Hasieran igoera nahiko erosoa da Ziñiku mendiaren oinera iritsi arte. Ziñiku bera igo eta jaisteko harri artean eta landare artean trepadatxo erraz batzuk egin behar dira. Pittin bat pelmosoa.
Behin jaitsita, Akier eta Irumuga arteko mendi zerrenda osoa eginez joan naiz. Elorrigañe bitarteko igoerak ez dauka zailtasun berezirik. Ikusmira ederrak daude bertatik Lekunberri eta larraun bailara aldera.
Eguardimuinorako ( Mendebaldeko Akier ) bidean pittin bat despistatu egin nintzen, baina zuzendu ondoren nahiko ondo iritsi nintzen beheko lepora. Egoardimuinora iritsitakoan “Akier” izena duen buzoia dago.
Hemendik beheko lepora jaisteko aldapa handi xamarra da, zailtasun berezirik ez duen arren.
Beheko lepotik Akier tontorrera igotzeko aukeratu nuen bidea ez da errazena. Jarraitzen nuen trakarekin pixka bat despistatuta ibili nintzen eta ertzetik igotzea pentsatu nuen. Tartean izena ezagutzen ez diodan tontor bat egin nuen eta ondoren zailtasun pixka batekin Akier tontorrera iristea lortu nuen.
Akierren espazio-ontziaren buzoia dago. Lepora jaitsi eta Irumuga igotzeko zailtasunik ez dut izan. Irumugatik zuzenean Ata bailarara jaitsi nintzen, nahiko modu erosoan.
Han mapak Atalde trikuharria markatzen zidan baina ez nintzen izan aurkitzeko gai. Sasiak estalia egongo zen.
Ata bailaratik Soil txiki tontorrera ez dut zailtasun berezirik izan. Basora sartutakoan eta pistatik gora goazela, sekulako paretatzarra ikusten da eta badirudi alde horretatik tontorrera ezin dela igo. Hala ere, aurrerago, badago haitz artean zirrikitu bat eta handik eroso atera naiz gora.
Soiltxikitik Soillaundira atrte dezente dago baina bidezidorrak jarraituz modu erosoan iristen da Soillaundiko haitzaren ezkerreko aldera. Gero pazientziaz, ertz gainetik erraz iristen da tontorrera.
Soillaunditik mendebaldera bidezidorretik jarraituz Ata bailarara doan pistarekin topo egingo dugu. Pista jarraituta bailarara sartuko gara.
Hemen ere mapak markatzen zidan “Pagopeko iturriaren” bila aritu nintzen ( egun beroa zen eta ordurako ur gehiegirik gabe nenbilen ) baina inun ez nuen aurkittu. Bueltaka aritu ondoren bailara zeharkatzen duen pista jarraituta, berriro itzulerako bidera iritsi nintzen.
Nekeagatik edo, tarteka despisteren bat edo beste izan nuen bidegurutzeren batean. Gehien bat , pista zabal batean, bat batean ezkerretara bidezidor zabal batetik jarraitu behar zen lekuan.
Ruta circular desde Baráibar pasando por:
- Borda de Juanene (0.5 km)
- Dolmen Ziñeko Gurutze (3.0 km)
- Otansur Txiki (3.5 km)
- Ziñiku (4.1 km)
- Dolmen Ilunbetako Arrate (4.5 km)
- Akier Occidental (6.3 km)
- Akier (7.3 km)
- Irumuga (7.7 km)
- Soiltxiki (8.6 km)
- Sollaundi (10.1 km)
- Dolmen Ata (11.6 km)
- Dolmen Seakoain I (12.2 km)
- Dolmen Txuritxoberri (15.1 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments