Activity

Aizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu

Download

Trail photos

Photo ofAizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu Photo ofAizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu Photo ofAizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu

Author

Trail stats

Distance
9.2 mi
Elevation gain
2,605 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,618 ft
Max elevation
3,495 ft
TrailRank 
51
Min elevation
923 ft
Trail type
One Way
Moving time
3 hours 49 minutes
Time
4 hours 47 minutes
Coordinates
2639
Uploaded
February 24, 2024
Recorded
February 2024
Be the first to clap
Share

near Erratzu, Navarra (España)

Viewed 74 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofAizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu Photo ofAizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu Photo ofAizpitza, Gorramendi y Collado de Itzulegi desde Erratzu

Itinerary description

Erratzuko plazatik hasten da ibilbidea. Hasieran dena karretera da eta STOP baten ondoren ezkerrerantz hartuz pista batean sartzen gara. Pista jarraitu behar da eta momentu batean pista ezker goiti joaten da eta eskuinean xenda txiki bat dago. Xenda hartuko dugu eta baserri baten gainetik berriro pistan sartuko gara. Pista jarraitu behar dugu eta momentu batean hiru bideko bidegurutze batera ailegatzen gara. Hor, ezkerrera hartuz baserri batera joaten gara, eskuinera mendira eta zuzen jarraitu beharko dugu baserri batera. Bidea baserriaren atzetik joaten da eta bidea jarraituz eskuinera hesi bat ikusiko dugu kartel batekin. Hesi hori idekiko dugu eta pasatzean berriz itxi, zati hori xenda da dena eta gero belaiaren bertzaldean bertze hesi bat dago eta zubiri baten bidez pasako dugu. Hortik aurrera gehiena mendia da eta bidegurutze gehienetan eskuinera hartuko dugu goiti aldera. Xenda hoiek jarraituz iratze belai batera agertzen gara eta belai horretan ez daude bideak ia markatuta, horregatik belaia goiti joan beharko gara biderik gabe. Ia Aizpitza tontorrean gaude baina pixka bat baxuago hesiez inguratuta dagoen belai bat bezalako bat dago eta belai hori inguratu behar dugu eskuinetik. Hortik goiti jarraituz errepidera ailegatzen gara eta pixka bat gehiago igoz Aizpitza tontorrera. Aizpitza azpitik xenda moduko bat dago Gorramendi tontorreraino. Bide horretan animali hilak eta hezur aunitz aurkituko ditugu. Gure kasuan adibidez, zaldi bat eta ardi bat aurkitu genituen baina pixka bat gorago hezurrez beteta dagoen zona bat dago, ez dakigu ze animali diren zehazki. Zuzen jarraituz Gorramendi tontorrera ailegatzen gara zailtasunik gabe.
Ondoren, bide berdinetik Aizpitza tontorrera jaitsiko gara berriro eta etorri garen pista jarraituko dugu pixka bat. Momentu batean pistaren eskuin aldean dagoen belaiatik beiti joango gara bidez kanpo azpiko errepidera ailegatu arte, belaia jaisten bunker bat aurkituko dugu Frankok egina. Errepidera ailegatuta errepidea beiti jarraitu beharko dugu denbora luzeez, ondoren ezkerrean dagoen mendiko bide bat hartuko dugu eta hori jarraituko dugu eta bidean iturri batekin aurkituko gara. Bidegurutze batera ailegatuko gara eta Bozate markatzen duen aldera hartuko dugu. Gero, xenda batetik sartuko gara eta ondoren GR markak jarrraituko ditugu berriro errepidera atera arte. Errepidea igoera zati bat da eta igoera ondoren pistan sartuko gara, hemendik aurrera zati gehiena pista da eta gero momentu batean zati bat xendaz egingo dugu Erratzura iritsi arte.

EGURALDIA
Gu joan ginen egunean elurra hari zuen orduan zailtasun batzuk izan genituen igotzeko, elurra zati batzuetan gerriraino ailegatzen zelako eta bertze bide zati gehienean belaunera. Arropa aunitz eraman genuen, gainera tontorrean haize asko egiten du.

Waypoints

PictographInformation point Altitude 1,158 ft
Photo ofErratzuko uholdeak

Erratzuko uholdeak

Hainbat denda, etxe, borda, landa lur hondatuta, zubiak eraitsiak... Hondamendia nonahi. Duela mende bat kaltetuak izan ziren uholdeetan Baztan harana, Bidasoko eskualdea eta Nafarroa Behereko eta Lapurdiko hainbat gune. Guztira, lau pertsona hil ziren: bi, Elizondon (Baztan); bat, Bidarrain (Nafarroa Beherea), eta beste bat, Itsasun (Lapurdi). Uholdeak gogor jo zuen inguru guztia, baina bereziki Baztango Erratzu eta Elizondoko herriak. Erratzuko Auza mendian lehertutako tanta hotz batek eragin zuen ezbeharra. Hondamendiaren garrantziaz jabetzeko, garai hartako prentsan gertakariak izan zuen oihartzuna begiratu besterik ez dago. Felix Mena Martin argazkilari elizondoarrak egindako argazkiak eta hainbat kazetarik jasotako testigantzak Euskal Herriko eta hainbat herrialdetako lagunak hunkitu zituen. Duela mende bat, 1913ko ekainaren 2an, urak eragin zuen izua oraindik gogoan dute herritarrek. Belaunaldiz belaunaldi, egun hartan gertatutako hondamendia memorian gorde dute askok. Kalterik larrienak Erratzun eta Elizondon, eta, Nafarroa Beherean, Baigorri, Urepele, Banka eta Bidarrain izan ziren. Baina uholdeak Behobiaraino (Irun, Gipuzkoa) iritsi ziren, Bidasoa ibaiaren bokaleraino. Hondamendi hura gogoratzeko, atzera begira jarri dira Erratzun. Dena galdu arren gehienek kontatzeko aukera izan zutelako. Horregatik, hondamena eta ospakizuna uztartu dituzte.

PictographIntersection Altitude 1,048 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Bide gurutze honetan eskuin hartuko dugu. Bidea xuriagoa da eta beste aldetik Kanadiar pasoa dago.

PictographIntersection Altitude 1,202 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Hemen pista utziko dugu eta eskinean dagoen xenda hartuko dugu. Lur eta harrizko bidea da eta egindako egunean euria egin zuenez irristakorra zen leku batzuetan.

PictographIntersection Altitude 1,451 ft
Photo ofEzker

Ezker

Eskuinetara malda goitiko bide bat dago baina guk bidea zuzen jarraituko dugu baserri batzuetara iritsi arte.

PictographIntersection Altitude 1,422 ft
Photo ofZuzen

Zuzen

Orain ere zuzen jarraituko dugu baserrien alderantz.

PictographIntersection Altitude 1,619 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Pista utziko dugu eta eskuineko bidea hartuko dugu. Hesi bat gurutzatu beharko dugu eta bidea lurrezkoa da.

PictographIntersection Altitude 1,651 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Bidegurutze honetan eskuin joango gara. Bidea malda goitikoa da.

PictographIntersection Altitude 1,635 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Bidea utzi eta xenda estu bat hartuko dugu. Hasieran bidea ez da ongi ikusten baina metro batzuk aurrera eginda ikusten da.

PictographIntersection Altitude 2,918 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Xendatik errepidera aterako gara eta eskuinerantz hartuko dugu Gorramendira iristeko.

PictographIntersection Altitude 2,951 ft
Photo ofEzker

Ezker

Hemen ezher hartuko dugu. Aizpitza mendira joango gara bertan lehenengo atsedenaldia egiteko.

PictographSummit Altitude 3,124 ft
Photo ofAizpitza

Aizpitza

PictographInformation point Altitude 3,134 ft
Photo ofAtsedena

Atsedena

Atsedena hemen egingo dugu Gorramendira igo aurretik. Lekua zelaia da eta atsedenerako aproposa.

Photo ofCromlech Maistrugain

Cromlech Maistrugain

Cromlech bat menhirrez edo harriz osatutako borobil handi bat da. Uste denez, monumentu horiek santutegiak zirela, eta bertan eguzkitan kultuak egiten ziren.Orain gutxi arte ez zaie garrantzi handiegirik eman interes handiko aztarna zahar hauei baina azkeneko hamarkadetan ikerketa eta sailkapen lan zehatzak egin dira zonalde guzian. Monumentu nabarmenenak aipatzearren: Urdintzeko monolitoa, Otaltzuko dolmenak, Xolborroko harria (Legaten), Urkizte, Luurzu, Beoltrin, Autrin, Zalu eta Maistrugain eta Soalarko cromlech-ak. Urlegiko tumulua (Alkurruntz), Uztanborroko dolmenak (Irurita), Sorginetxoa (Erratzu), Pas de Rolan (Erratzu-Alduides), Oiza (699mtan Elizondotik hurbil), Otsondon bertze 2 gehiago, sei gehiago eta menhir bat Legaten, Iparlako dolmen eta cromlech-a , Elorta eta Aznabazterrako dolmenak (Erratzu), Bagordiko menhir-a etab. Egiaztatua dago Kristo aurreko XIII. mendeko baztandarrak hemen bertan sortu, bizi, hil eta lurperatzen zirela. Euskara ere, gaztelera iritsi baino 2000 urte lehenagotik hemen zegoela frogatu da.

PictographInformation point Altitude 3,482 ft
Photo ofAMERIKAR BASEA

AMERIKAR BASEA

Nahiz eta gaur egun aztarna batzuk gelditu (hormigon plantxak Gorramakilen) ez da apenas han izandatakoaz nabaritzen; antena erraldoiak, hainbat pisuko eraikinak, kontrol dorreak, pabellonak… W-6ari 877 Squadron Warning Control izena zeukan eta egia esateko, 20 urtetan zehar, (1978an instalazioak bat-batean dinamitatu ondoren desagertu arte) misterioz inguratua egon zen, zeren inoiz ez zen argi azaldu han egiten ziren jarduerak. Basea (bailaran zauzen zen bezala) 1954an sortu zen. Urte haietan Europa ta mundua “Gerra hotza” izenako garaian bizi zen. Gerra hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzok eta “gerra” honek liskarrak eta tentsio une eta guneak sortaraziko ditu, bereziki Asian. AEBko gobernuak SESB blokeatzeko asmoarekin bere mugetatik kanpo Base militarrak sortzearen politika aurrera .

PictographSummit Altitude 3,492 ft
Photo ofGorramendi

Gorramendi

PictographIntersection Altitude 2,314 ft
Photo ofEzker

Ezker

Errepidea beiti jarraitu eta hemen ezkerretako pista hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,130 ft
Photo ofEzker

Ezker

Orain ezkerreko bidea hartuko dugu. Malda goitiko zatia du hasieran.

PictographFountain Altitude 1,938 ft
Photo ofFuente

Fuente

PictographIntersection Altitude 1,471 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Bide zabala utzi eta eskuineko senda hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,241 ft
Photo ofEzker

Ezker

Hemen ezker hartuko dugu eta xendara sartuko gara.

PictographIntersection Altitude 1,117 ft
Photo ofEzker

Ezker

Ezkerreko bidea malda beitira jarraituko dugu. Eskuineko bidea borda baten aldera joaten da.

PictographIntersection Altitude 1,097 ft
Photo ofEzker

Ezker

Harrizko pistatik atera eta errepidera iritsiko gara. Hemen ezkerretara joango gara Erratzu aldera

PictographIntersection Altitude 1,110 ft
Photo ofIntersección

Intersección

Bidea zuzen jarraituko dugu. Bide honen norabidea seinale hori batekin markatuta dago.

PictographIntersection Altitude 1,110 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Porlanezko pista utziko dugu eta zementuzko pista hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,127 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Pista zabala utzi eta eskuineko xendan sartuko gara hesiaren aldetik.

PictographIntersection Altitude 1,058 ft
Photo ofEskuin

Eskuin

Hemen ere eskuineko xenda hartuko dugu eta Erratzu herrira iritsiko gara.

Comments

    You can or this trail