Aisa Igüer, Col Bozo y Col Esper zirkularra 2023-08-13
near Canfranc, Aragón (España)
Viewed 42 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Aisatik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena: ;- Dolmen Plana de Napazal (1.5 km); - Dolmen Ladera Del Bozo (4.4 km); - Collado del Bozo (5.1 km); - Collado de Esper (8.2 km);- Refugio Saleras (14.5 km); - Pozas del río Estarrun (14.9 km)
Aisatik Esper mendi-leporainoko ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Mila metroko desnibela duen ibilbidea eta 15 kilometro baino apurtxo bateko luzerakoa. Igüerreko haranaren burura eta handik, Izagrako ibon idortutik gertu Bozo mendi-leporaino eta handik Igüerreko goiko haranean barneratzeko eta Esper mendilerroraino edo Aisako portura iristeko. Bertatik ikuspegi ederrak izango ditugu Pirinioetarantz eta bereziki Aspe, eta Punta Plana de la Garganta eta Punta Plana del Bozo mendietako ipar aldeetara. Itzulia Igüerreko haranetik eta ondoren Punta Plana del Bozo inguratuz Asperako igoerako bideraino eta Estarron ibaiko haranarekin bat egitera, ibilbidea biribilduz. Gaurkoan gailurrik egingo ez dugun arren, paisai ederretatik ibiltzeko aukera izango dugu.
Ibilbidea eta altimetria
Esper mendi-leporako ibilbideaAltimetria
Aisako arean lo egingo dugu eta goizean goiz Aisako pistaren bukaerarino igoko gara kotxearekin bertatik ibilbideari hasiera emateko.
Aurreko arratzaldean eta gauean aukera izango dugu Aspe inguruetako argazki batzuk egiteko eta bereziki izarren argazki batzuk ateratzeko.
AspeAsperen xehetasunaEsne bideaEsne bidea eta izarrakEsne bideaGaueko izarrakAisatik pistaren bukaera arte igoko gara eta bertan motxilak prestatu ondoren ibiltzen hasiko gara pista gorantz jarraituz.Aparkalekua pistaren parean
AbiapuntuaPistak metalezko ate batetara eramango gaitu, azienda goiko haranetatik beherat ez egiteko. Bertatik soilik baimenduriko ibilgailuak igotzerik dute.Metalezko ateaInformazio zutoinaAtea gainditu eta igotzen segiAldapa batzuren ondoren, eta bainatzeko putzuak eskuinean utzita, Estarron haraneko goiko partera iritsiko gara. Bertan Estarron eta Igüer haranak ikusgai izango ditugu eta hauek inguratzen dituzten mendiak ere.
Igüer haranerantzIgüer haranaren azken ur-jauziaInguru honetan Igüer eta Estarrón ibaiek bat egiten dute.
Ur-jauzia goitik ikusita
Haran biak bat egiten duten puntutikApurtxo bat aurrerago Asperako bidearen bidegurutzea eskuinean utzi eta pistatik zuzen Igüer haranetik jarraituko dugu.
Igüer harana eta bidegurutzeaZutoinaHasieran harana nahiko laua da eta aurrera egitea erraza izango da. Inguruetatik azienda ikusgai izango da, bereziki behiak.
Igüer haranaNeskak pistatik
Waypoints
aparkalekua
Aisatik datorren pistaren bukaera aldera aparkatuko dugu. Gaurkoan azken bihurgunea baino beherago.
Bidegurutze 05 Eskuin
Aspeko bidearekin bat egin eta eskuinetik jaisten jarraitu.
Bidegurutze 01
Igotzerakoan zuzen pistatik jarraitu, jaitsiera Aspeko bidetik egingo dugularik.
Bidegurutze 03 Ezker
Jaitsieran ezkerretik Igüer errekaren bertze aldera igaro eta Punta Plana de Bozo magala inguratuz jarraitu.
Bidegurutze 04 Zuzen
Izagratik datorren bidearekin bat egin eta zuzen jarraitu jaitsiera.
You can add a comment or review this trail
Comments