Activity

Aiherra Itsasu // MUGAK ZUBI

Download

Trail photos

Photo ofAiherra Itsasu // MUGAK ZUBI Photo ofAiherra Itsasu // MUGAK ZUBI Photo ofAiherra Itsasu // MUGAK ZUBI

Author

Trail stats

Distance
14.33 mi
Elevation gain
3,320 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,422 ft
Max elevation
2,210 ft
TrailRank 
32
Min elevation
2,210 ft
Trail type
One Way
Coordinates
893
Uploaded
March 26, 2023
Recorded
March 2023
Be the first to clap
Share

near Ayherre, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 56 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofAiherra Itsasu // MUGAK ZUBI Photo ofAiherra Itsasu // MUGAK ZUBI Photo ofAiherra Itsasu // MUGAK ZUBI

Itinerary description

Ibilibide hau MUGAK ZUBI proiektuaren parte da, Antzuola-Aiherra eta Aiherra-Antzuola oinez lotzen dituen ibilbidea. Gehiago jakin nahi baduzu jo gure webgunera.

www.MUGAKZUBI.eus
_____________________________________________________________________________________


Aiherrako plaza nagusitik abiatuz Lekuinerateko bidea hartuko dugu Aiherra (Baxenabarre) eta Lekuineko (Lapurdi) bi herriak juntatzen dituen asfaltatutako bide nagusian barna Apairiko pilota plazatik (km1) pasatuz.

Plaza honetan ziren lehen Aiherrako jaiak antolatzen, eta toki honetan ere ziren « Freedom for Aiherra » kontzertuen lehen edizioak antolatu. « Antton » txokolate saltegi ondora heltzean, deia Lekuineko plazan zarete (3.8km) eta « Harana » izeneko erreka zuen eskuinean duzue, eta Boncolac bixkotx lantegia ezkerrean. Herri barnea eta Hazparnetik Donibane Garazira eta Donapaleura doan D22 bidea zearkatuko dugu, INTXAURMENDI tontor azpiko bidea eskuin hartuz, eta errekaren hegiz hegi doan bidexkan goiti eta beheiti oihanean barna ibiliz eta gauza ederrak ikusiz, harrizko zubia, eihera edo errota zaharra, eta toki hauetatik pasatuz : elektrika zentrala eta Altxuberria etxea. Eskuinean ikusten den mendia URSUIA tontorra da (681m).

Berantago eskuin aldeko bidexka hartuz, emeki emeki Uhaldegaraia etxalde bazterrera iritsiko gara, gero D152 (Lekorne-Zelai) asfaltatutako bidea hartuz, zonbeit ehun metroren buruan, ezkerretatik mendi-pista batean sartuko gara. Aski fite, ur dorre baten ondoan pasatuko gara, eta gero eskuin aldeko bidexka hartuz igoko dugu polliki polliki Ursuia mendia (14,5 km). Ibilbideko zatirik gogorrena osatua dugu orain !!! Ursuia kaskoan, zer bista, eguraldiak laguntzen bagaitu bederen !!! Gipuzkoa, Lapurdi, Baxenabarre ikusten dira, bai eta Pirinioak.

« Lau bordak » tokira jautsieta (397m), ezkerrean den « Mokorretako bidea » har dezagun eta goazen aitzina. Berantago eskuineko bidexka hartuko dugu eta Aziotzia etxaldera helduko gara, ondoren Zendalepoa etxaldera. Hemendik goiti Makea eta Luhusoko mugetan barna doan asfaltatutako bidea segituko dugu, Paxteronea etxaldetik pasatuz. Polliki polliki oinhanean barna jetsiko gara, Domingoenetik (19,8km) pasatuz, Itsasuko lehen auzoaldera iritsi arte. D918 Baiona Garazi bide nagusia zearkatuz, hartuko dugun pistak Arrokagarai gunera eremanen gaitu, eta gero Errobi ibai bazterrera. « Txixtulari » jatetxea aitzineko bidea hartuz, itsasuko eliza ondora iritsiko gara, pozik, 23,5km-ko lehen etapa eginik.

View more external

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 263 ft

Aiherra

PictographWaypoint Altitude 99 ft

Errobi ibaia

PictographWaypoint Altitude 1,894 ft

Irigibeleko Iturria

Irigibeleko Iturria

PictographWaypoint Altitude 176 ft

Itsasu

PictographWaypoint Altitude 196 ft

Itsasuko agiriaren oroitarria

PictographWaypoint Altitude 164 ft

Lekuine

PictographWaypoint Altitude 2,194 ft

Urtsuia

Urtsuia

Comments

    You can or this trail