Activity

20230719 Islares Cerredo Cerdigo Islares

Download

Author

Trail stats

Distance
9.05 mi
Elevation gain
2,106 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,106 ft
Max elevation
2,100 ft
TrailRank 
21
Min elevation
207 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 28 minutes
Coordinates
3338
Uploaded
July 20, 2023
Recorded
July 2023
Be the first to clap
Share

near Islares, Cantabria (España)

Viewed 13 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Islares(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:
- Abiapuntua A8 autobideak Islares-en duen irteeran izango da. Laredo aldetik etorrita irteeran bertan desbiderapen txiki bat dago "Carrocerías..." eta "Punto Limpio" jartzen duena. Castro aldetik etorrita irteera hartu eta ezkerrera egin behar da desbiderapen hori hartzeko. Karrozeria ondoan utzi dugu kotxea.
- Abiatu eta berehala eskubira hartu dugu (WP01), 100 bat metrotan asfaltoaren gainean baina berehala ezkerretik ate bat pasa (WP02) eta mendiko bide bihurtuko dena. Hortik aurrera lehenengo 2 kilometroak aldapan gora doaz, erruki gabe, mendiko harrizko pista jarraituta (ibiltzeko ez da oso erosoa). Eskubian tontortxo bat dago (WP03), itxasorako bista ederrekin.
- Ezkerrera hartuta, apur bat gora eginda, laister lepo batera heldu gara eta beste aldetik jaisten hasi garenean ezkerrera egin dugu, garoak ia tapatuta daukan bidexka bat jarraituz (WP04). Aurrerago bidea garbitu egin da, errazagoa egin da jarraitzeko eta bailararen bukaerara heldu garenean aldapatxo txiki bat igo dugu gure ezkerretik (WP06), beste lepotxo batera heldu arte (WP07), aurreko lepotik 1,3km beranduago, gutxi gora-behera. Tarte honetan (WP04-WP07) tabano pila izan ditugu eta tokiaz disfrutatzen ez digu utzi, azkar aurrera egin behar izan dugu eta. Bestela, oso leku polita zirudien.
Behin bigarren lepotxo hau igarota, ondo markatutako bidetik jaitsi gara etxetxo baterarte (WP08). Hau baino aurreraxeago ezkerrera egin (WP09) eta landatu berri dauden arbola batzuen artean igotzen hasi gara. Laister bidea ezkerretik utzi dugu (WP10) eta ezkerrean nabarmen ikusten den tontorrerantz abiatu gara, baina eskubitik inguratu behar da. Hortik aurrera harri pilotxoek eta pintura gorriz eginiko markek lagundu digute tontorrerako bidea aurkitzen, aldapa errza igota. Tontorra (WP13) oso polita, egun argiz kostalde guztia ikusten da.
Jaisteko, hasieran igoerako bidea hartu dugu, baina laister ezkerrera egin dugu (WP14), erreferentzi bezala aurrean antena handi bat hartuta. Altuera galdu gabe ezkerrera doan bidexka hartu dugu, hego-ekialdera (WP15). Bide hau laister elkartu da mendiko pista batekin, menhir txiki bat dagoen tokian (WP16). Pista hau kilometro bat jarraitu dugu eta aldapa behera goazela ezkerrera hartzen duen beste pista batera pasatu gara (WP17). Pista hau mendian behera 3,3 kilometrotan jarraitu dugu, inolako desbiderapenik gabe eta galtzeko arriskurik gabe. Pistaren azken metroak autopista ondoan dagoen auzotxo batean egiten dira eta autopistaren parera heltzean, autobus geltoki-txabola baten ondoan ezkerrera hartu dugu (WP18), A-8 autopistarekiko paralelo doan asfaltatutako bidetik azken 3 kilometro pasatxoak egiteko, bukaeraraino.

Txangoak bi atal oso ezberdin ditu: goiko partea, WP04 eta WP16 bitartean, berezko mendia oso polita da (nahiz eta guk ezpata-tabanoen erruz ezin izan dugun tramo luze bat asko disfrutatu); leku askotatik itxasorako bista ederrak dauzka eta ibiltzea ere erosoa egiten da. Beheko partea, hasierako gorako pista WP04 arte eta beherakoan WP16tik aurrerakoa mendiko pista da, ibiltzeko ez horren erosoa eta inguruan ote-zaziz josita. Gainera, azken hiru kilometroak, asfaltoan eta autopistaren albo-albotik, horrek dakarren zaratarekin, guztiz nekezak egin zaizkigu. Beraz, mendi polita bai, baina igoera ez horrenbeste, txangoaren "nota" apur bat jaisten duena.

*Denborak:
- Mugimenduan: 3:44:45
- Geldirik: 0:43:22
- GUZTIRA: 4:28:07

* Desnibela:
- Gorakoa metatua: 704 m.
- Beherakoa metatua: 695 m.

* Abiadura:
- Batazbestekoa: 3,3 km/h
- Mugimenduan: 4 km/h

* IBP Index: 71. Txosten osoa hemen: http://www.ibpindex.com/ibpindex/ibp_analisis_completo.php?REF=38989754164210&MOD=HKG&LAN=es&REM=

* Ibilaldiaren bidea (Relive): https://www.relive.cc/view/vYvrVg89WLv

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 167 ft

00-Irteera

PictographIntersection Altitude 183 ft

01-ESK Gora

PictographIntersection Altitude 267 ft

02-EZK Atea gora

PictographMountain pass Altitude 1,104 ft

03-EZK Eskubian tontortxoa

PictographIntersection Altitude 1,373 ft

04-EZK Garo artean

PictographFlora Altitude 1,666 ft

06-EZK Gora

PictographMountain pass Altitude 1,837 ft

07-Bidexka behera

PictographMountain hut Altitude 1,742 ft

08-ESK Txabola

PictographIntersection Altitude 1,756 ft

09-EZK Zuhaitz landatuak

PictographIntersection Altitude 1,871 ft

10-EZK Utzi bidea

PictographRisk Altitude 1,932 ft

11-Hobe beheko bidexkatik

PictographWaypoint Altitude 1,855 ft

12-Marka gorriak

PictographSummit Altitude 1,917 ft

13-CERREDO 644m

PictographIntersection Altitude 1,918 ft

14-EZK kanaltxoa

PictographIntersection Altitude 1,842 ft

15-EZK Bidexka

16-EZK Mendiko Pista eta Menhir-a

PictographIntersection Altitude 1,305 ft

17-EZK pista

PictographBus stop Altitude 169 ft

18-EZK Asfaltoa bidea

Comments

    You can or this trail