Activity

20230110-Zestoa Aizarna Aizarnate ErtxinakoGurutzea Harrobia Zestoa

Download

Author

Trail stats

Distance
5.79 mi
Elevation gain
1,532 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,532 ft
Max elevation
1,325 ft
TrailRank 
21
Min elevation
152 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 25 minutes
Coordinates
812
Uploaded
January 10, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Zestoa, País Vasco (España)

Viewed 28 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Zestoan hasi eta bukatzen den txango polita.
Zestoako tren geltoki zaharraren ondoan dagoen aparkalekuan hasi dugu txangoa (Ekain-Berri Parkina seinaleak jarraitu-WP01). Herrira igo ondoren, San Juan egoitzaren ondotik (WP03) Akua auzora doan bidea hartu dugu. Auzo hau dagoen bailararen sarreran ezkerrerako bidea hartu (WP04) eta berehala gure ezkerretik Aizarnarako markatuta dagoen galtzada hartu dugu (WP05). Galtzada honek pare bat kilometro goraka egiten ditu eta behin Kalbariora heltzean aldapa behera egin dugu Aizarnako guneraino (WP06).
Aizarnan eliza eskuinean utzita Aranburu landetxerako bidea hartu dugu eta honen aparkalekuaren eskubitik pasatuta belarrezko mendi bidea eskubitan hartu dugu (WP07).
Bidexka hau ezkerrera jarraitu dugu, Irabarren baserriaren ondoan porlanezko bidera heldu arte (WP08). Baserri hau eskuinetara utzita porlanezko bidea gorantza jarraitu dugu, tontortxora heltzean ezkerretara Aizarnate baserrirako bidea hartu eta jaisten hasitakoan baina baserria parean daukagula, ezkerretara langa bat igaro dugu (WP09), San Juan ala Sanjuantxo ermitarako bidexka hartuta (WP11). Hau pasatuta, bistan dagoen Sorozabal baserrira heldu gara eta hemendik errepidera irten. Hau alderik aldera zeharkatu dugu eta gora-eskubira hartzen duen harrizko bidea hartu dugu (WP12), gutxi gora-behera kilometro bat jarraituz. Bide hau itxitako langa batera heltzen da (WP13) eta honen ezkerrera Akua aldera hartzen duen sahiesbide bat hartu dugu. Bertatik ehun bat metro jarraituz, eskubira gora "Gurutzea" markatzen duen karteltxoa dago (WP14). Bide hori jarraituz laister heldu gara Gurutzera eta bertako "Vertice Geodesico"ra (WP15).
Tontorretik iparraldera jaisten den bidexka bat hartu dugu eta tarteka tarteka hau asmatuz eta apur bat eskubirako joera eginda, langatxo bat pasatu (WP16 - Cuidado con el perro jartzen duen kartel zahar bat dago zuhaitz batean, baina guk ez dugu txakurrik ikusi) eta orain aldapa behera gutxituta laister Torretxiki baserritik datorren bidearekin bat egin dugu (WP17). Hemen mendi bide zabal batetik apur bat igo dugu eta beherala Zestoako harrobiaren goialdera heldu gara (WP18).
Harrobia gure eskubitan pegatuta, hasieran hegoaldera eta laister aldapa behera mendebaldera doan bidexka bat hartu dugu. Ehun bat metro jaitsi ondoren berriz ere mendi-bide zabalago batera heldu gara (WP19) eta hau jarraituta laister Zestoako sarrerara. Polikiroldegi inguruan herrira sartu gara (WP20) eta berehala kotxeraino heldu, bukatutzat emanik txangoa.
Gure GPS-aren datuen arabera:
* Distantzia: 9,4 km.
* Denbora: 2 or. 25 minutu, tontorrean mokadutxo bat jateko denborarekin.
* Batazbesteko abiadura: 4,1 km/or
* Goranzko metatua: 514 metro
* Beheranzko metatua: 509 metro
* Goranzko gehienezko aldapa: % 61
* Beheranzko gehienezko aldapa: % -70
Nota: Nahiz eta zenbait karteletan guk igo dugun tontorra "Ertxina" bezala agertu, mendi horren tontorra Aizarnaren gainean dago, apur bat hego-ekialdera eta mendilerroa egon badago ere, bidea zaziz, elorriz eta sima arriskutsuz josita dago. Ez dut gomendatzen bide hau Ertxina tontorra igo nahi dutenentzat. Guk igo dugun mendiak "Gurutzea" izena hartzen du (ikusi Mendikat: https://www.mendikat.net/com/mount/935). Ertxinara igo nahi duenak, guk eginiko txangoa egin dezake eta Akuatik igotzen den galtzadatik igota, kalbario parera heltzean ezkerrera langa bat pasatu eta ordu erdi baino gutxiagoan tontorra egin dezake, berriz ere kalbariora jaitsi eta gure bidea jarraituz. Hemen, adibidez, "jastiria" erabiltzaileak eginiko alterntiba bat: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/zestoa-akua-ertxina-aizarna-gurutzea-zestoa-104378353

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 154 ft

01-Irteera Aparkalekua

PictographWaypoint Altitude 208 ft

02-EZK Errepide azpitik

PictographWaypoint Altitude 223 ft

03-Aldapa gora

PictographWaypoint Altitude 448 ft

04-Akua EZK

PictographWaypoint Altitude 395 ft

05-EZK Kaltzada

PictographWaypoint Altitude 744 ft

06-Aizarna Aurrera

PictographWaypoint Altitude 727 ft

07-Anbu ESK Behera

PictographWaypoint Altitude 695 ft

08-Zementoa Gora

PictographWaypoint Altitude 826 ft

09-Aizarnate EZK

PictographWaypoint Altitude 764 ft

11-SanJuantxo

PictographWaypoint Altitude 804 ft

12-Errepidea Aurrera

PictographWaypoint Altitude 1,102 ft

13-Erdiko sahiesbidetik

PictographWaypoint Altitude 1,096 ft

14-ESK Gora Gurutzea

PictographWaypoint Altitude 1,218 ft

15-Gurutzea Vertice

PictographWaypoint Altitude 1,141 ft

16-Langa

PictographWaypoint Altitude 883 ft

17-EZK bidea gora

PictographWaypoint Altitude 764 ft

18-Harrobia EZK

PictographWaypoint Altitude 464 ft

19-Bidea behera

PictographWaypoint Altitude 245 ft

20-Semaforoa Zestoa

Comments

    You can or this trail