Activity

20221211 Urkiola-Urkiolagirre Asuntza Anboto Urkiolagirre Urkiola

Download

Author

Trail stats

Distance
6.08 mi
Elevation gain
2,743 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
2,743 ft
Max elevation
4,356 ft
TrailRank 
21
Min elevation
2,385 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 44 minutes
Coordinates
1058
Uploaded
December 11, 2022
Recorded
December 2022
Be the first to clap
Share

near Urkiola, País Vasco (España)

Viewed 29 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Urkiolatik irten eta Urkiolagirre mendia igota Anboto mendia igotzeko bide klasikoa.
Elizaren ondoan kotxea utzi ondoren, inguruan dauden parkin ondotik Urkiolagirre mendira doan bide markatua (bai pinturaz bai jendearen pausoez) jarraitu dugu Urkiolagirre mendiraino. Gehiegizko aldaparik ez dauka eta belarra zapalduz ordu erditxo batean goian geunden. Gaur hotz handia eta haziea zebilen, beraz goian gelditu ere ez eta beste aldetik Asuntzara doan bidea beherantza egin dugu.
Asuntzan Urkiolatik bertatik datorren pistarekin bat egin dugu eta buelta emateko listo egon gara, baina zeruan garbiunetxo bat jarri zaigu eta horrek animatu gaitu aurrera egiten, pistatik aurrera, Zabalandirako bidean.
1,2 km egin ondoren, tontortxo bat gure eskubian utzita ezkerrera hartu dugu, Anbotoren lehen maldak "gozatuz". Hortik aurrera kupidarik gabeko aldapa gogorra igo dugu, arbola eta haitz artean hasieran (ia igoera guztia egia esan) eta haitza bakarrik bukaeran, dagoeneko lepora heldu garenean. Behin lepoan, eskubiraka hartu eta gora egin dugu aldapa txikiagoarekin, baina paso pare bat kontuz ibiltzekoak daude, batez ere gaur bezala haitza bustia dagoenean, kareharria bai da eta bustita oso labainkor bihurtzen da.
Irten garenetik 2or 45' minutuan tontorrera heldu gara. Gaur lainotuta eta sekulako hotzarekin, beraz ez dago ez ezer ikustekorik ezta zerbait jateko girorik. Buzoian txartela utzi eta berehala etorritako bidetik buelta.
Jaitsiera kontuz ibiltzekoa da, seguruenik igoera baino larriagoa, harri txirristakorrarekin beheraka erortzeko itxura gehiago ematen bao du eta hankak ere zigortuta datoz. Poliki-poliki behera hartu dugu oina jartzeko gure denbora hartuz, hasieran haitzagatik eta geroago, basoan sartu garenean, orbelak tapatzen dituen erro eta harriengatik.
Aldapa hasi garen tokira heldu garenean bukatu ditugu larritasunak eta bertatik ekarri gaituen bide berdina egin dugu (berriz ere Urkiolagirre gora-behera) autora heldu arte.
* Guztira 3 ordu 44 minutu egin ditugu, gutxi gorabehera 30 minutu geldituta.
* Distantzia ia 10 km-takoa izan da.
* Zailtasunak bukaera aldean dauden paso pare batean daude. Jendea pasatuta, harria oso lisoa dago eta txirristakorra bihurtzen da, baina kontu apur batekin ibiliaz ez dago arazorik (gu mendian ibiltzen ohituta dauden 11 eta 14 urteko gaztetxoekin pasatu gara). Hori bai, tarte (txiki) amildegira bistak daude eta bertigoa duenarentzat ez da ibilbide egokia. Nik gaurkoan "Zaila" bezala jarriko dut, lainoa, hotza eta harkaitz umelek horrela jarri digutelako txangoa.
* Gaur ez bada horrela izan ere, Anbotoko puntatik ikusmira zoragarria dago: Arabako lautada, Gorbeia, Bizkaiko lurraldearen pusketa han-handi bat... oso politak benetan.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 2,410 ft

01-Urkiola Irteera

PictographWaypoint Altitude 2,442 ft

02-EZK Mendira

PictographWaypoint Altitude 3,270 ft

03-Urkiolagirre

PictographWaypoint Altitude 2,893 ft

04-Hezia Asuntza

PictographWaypoint Altitude 3,243 ft

05-EZK Gora

PictographWaypoint Altitude 3,865 ft

06-Eskuinera

PictographWaypoint Altitude 4,128 ft

07-Anboto tontorra

Comments

    You can or this trail