Activity

20221206 Orio-Arratzain-Donostia

Download

Author

Trail stats

Distance
8.77 mi
Elevation gain
1,608 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,608 ft
Max elevation
731 ft
TrailRank 
21
Min elevation
12 ft
Trail type
One Way
Time
3 hours 19 minutes
Coordinates
819
Uploaded
December 11, 2022
Recorded
December 2022
Be the first to clap
Share

near Dike, País Vasco (España)

Viewed 48 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Orioko tren geltokitik abiatuta Donostiako Igara auzoan bukatzen den txangoa. Dena asfaltozko ala porlanezko pista-baserri bideetatik egiten da eta beraz oso aproposa da egun euritsutan egiteko, loktsakin gehiegi zikindu gabe.
Geltokitik abiatuta, Orio barruan sartu gara eta Santiago Bidearen markak jarraituta laister irten gara bere goikaldetik autopistako sarreraraino. Hemen Santiago Bidea utzi dugu, hura Igeldorantz Kukuarri ingurutik doa eta gu gaurkoan beste bide batetik joan bai gara.
Tarte batean (ggb 1,5 km) Igeldora doan errepidea jarraitu dugu (kontuz trafikoarekin), Aizperro landetxea pasatu eta Itxaiz baserriraino. Hemen eskubira behera hartu dugu eta autopistaren azpitik pasatu gara, hori baino lehen Ñandu, Emu edo horrelako ostrukaren familikoak dituen baserri baten indotik pasatuta.
Autopista pasatuta, baserri bideetatik laister gora egin dugu, gehiegizko aldaparik gabe, baina tarte luzetxo batean, ia 4 Km, hasieran Aginagamendi eta geroxeago Arratzain mendiak gure ezkerretan utzita. Aldapa Arratzain Sagardotegian bukatu da.
Sagardotegitik behera egin dugu eta laister berriz ere autopista azpitik pasatzen duen tunelera heldu gara, baina aurrera egin gabe (segituz gero baita ere Igaran bukatuko genuke, baina industrialdearen bukaeran, Igara kanpinaren bidetik). Gure kasuan eskubira jo dugu beste 600 bat metro eta hor bai ezkerrera AP8 autopistaren azpitik pasatu gara.
Aldapatxo bat igota, gure ezkerrean autopistako Aritzeta gunea ikusi dugu. Hori beti ezkerrean bistan jarraituta, aurrera egin eta laister Lukainkategi jatetxearen paretik pasatu gara.
Lukainkategin mokadutxi bat jan ondoren, aldapa behera egin eta autopistaren gainetik pasa ondoren (oraingoan autopista zaharra, orain Donostiako bariantea bihurtu den GI-20), laister Aingeru Guardakoa ermitaren ondotik pasatu gara. Hemendik behera eginaz, laister sartu gara Donostiako kaleetan Ibai Ikastolaren ingurutik.
Igara bidearen hasieran bukatutzat eman dugu txangoa eta merezitako bazkaria hartu dugu.
* Guztira 14,150 Km.
* Denbora: Denera 3 or 20'. Horietatik 30' inguru geldi.
* Zailtasunik bat ere ez dago. Kontuz Orioko autopista sarreratik errepidea utzi arte, trafikoagatik.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 29 ft

02-ZubiaPasatu

PictographWaypoint Altitude 15 ft

03-HerriraSartu

PictographWaypoint Altitude 25 ft

04-ESK Gora

PictographWaypoint Altitude 24 ft

05-ESK KaleNagusia

PictographWaypoint Altitude 269 ft

06-Ermita

PictographWaypoint Altitude 186 ft

07-Tunela AP8

PictographWaypoint Altitude 205 ft

08-UtziRotonda

PictographWaypoint Altitude 464 ft

09-ESK Behera

PictographWaypoint Altitude 331 ft

10-Baserria-Tunela Ñanduak

PictographWaypoint Altitude 175 ft

11-EZK Gora

PictographWaypoint Altitude 392 ft

12-EZK Goitik

PictographWaypoint Altitude 580 ft

13-EZK Goitik

PictographWaypoint Altitude 731 ft

14-ArratzainSagardotegia ESK Behera

PictographWaypoint Altitude 441 ft

15-ESK Tunela baino lehen

PictographWaypoint Altitude 307 ft

16-EZK Tunela

PictographWaypoint Altitude 414 ft

17-EZK

PictographWaypoint Altitude 491 ft

18-EZK Kartela Lukainkategi

PictographWaypoint Altitude 411 ft

19-Lukainkategi jatetxea

PictographWaypoint Altitude 326 ft

20-Aingeru guardakoa

PictographWaypoint Altitude 31 ft

21-Igara bidea

PictographWaypoint Altitude 46 ft

01-Geltokia IIrteera

Comments

    You can or this trail