Activity

20220723 Portalet-Batallero-IbonesAnayet-NorteEspelunciecha-Portalet

Download

Author

Trail stats

Distance
6.99 mi
Elevation gain
2,021 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,021 ft
Max elevation
7,265 ft
TrailRank 
21
Min elevation
5,716 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 16 minutes
Coordinates
2846
Uploaded
July 24, 2022
Recorded
July 2022
Be the first to clap
Share

near El Portalet, Aragón (España)

Viewed 94 times, downloaded 2 times

Itinerary description

Pirinioetako klasikoen artean txngorik klasikoena: Anayeteko lakura edo Ibon-era igoera. Ohiko ibilbidea Formigaleko Anayet sektoreko parkinera doan bidetik irtetzen da, baina udaran pasoa itxita dago errepidetik "Corral de Mulas" delakoan eta lehenengo 2'5km-ak asfaltotik egin behar dira (eta bukaerakoak, bertatik bueltatuz gero).
Hori ekiditeko, igoera horren ezaguna ez den Batalleroko Ibonetik egin dugu, kotxea Portalet sekotrearen aparkalekuan utzita. Horrela, gainera, jaitsiera ere beste leku batetik egin dugu, txango erdizirkularra eginaz.
Hasierak ez dauka galtzeko arriskurik: behin parkinetik pistetarako bidea hartuta, Espelunciecha eta Batallero erremonteen artetik pasako gara eta gora eginaz laister harrizko pista batekin elkartuko gara, eskubitik Espelunciecha erremontearen bukaerara doana (guk jaitsiera egingo dugu handik). Gure kasuan ezkerretik gora hartuko dugu, nabarmen markatuta dagoen eski pistatik eta jarraian oso erraz ikusten den bidezidor bat jarraituz, gure aurrean goian ikusten den erremontearen bukaera erreferentziatzat hartuta.
40 bat minutuan helduko gara aurrekoa eta bigarren erremonte bat elkartzen diren mendi-lepora (Collado Garme?). Hemen eskubitik hasten den bidezidor batetik 5 minutuan Batalleroko Ibon txikian egongo gara.
Aurrera egiterakoan harri eta haitz artean ibiliko gara tartetxo baten, baina hitoak nonahi jarrita daude eta ez da zaila bidea jarraitzea.
Erremonteen bukaeratik 25 bat minutuan gero bueltatzerakoan erabiliko dugun bidegurutzera helduko gara. Hortik apur bat igota, beste 20 minutuan lakuetako "terrazan" egongo gara.
Hemengo bistak... nahiz eta milaka eta milaka argazki egon, laupabost aldiz bertaratuta egon, oraindik ere leku ikusgarria iruditzen zait. Anayetek perfil alpinoa, hiruki zoragarria, Midi d'Ossau gertuan, laku gardena eta udaran bistan gelditzen den zelai berdea.... Kristona!
Mokadutxo bat hartuta, lakuari buelta eman diogu eta Rinconada eta Canal Roya ikustera hurbildu gara.
Beherako bidea leku berdinetik hasi dugu, aurretik esandako bidegurutzeraino (WP: 08-EZK-Norte_Espelunciecha). Hemen berriz ere ezkerretik gora egin beharko dugu, baina 10 bat minutu besterik ez dira izango eta oso erraz egiten dira. Horrela Espelunciecha mendiaren ekialdetik ipar magalera pasako gara, denbora guztian gure ezkerretan utzita.
Batzutan nabarmenagoa eta beste batzutan ez hain nabarmena den/diren bidezidorrak erabilita, laister Espeluncieciecha erremontearen bukaerara doan pistara helduko gara. Hau erabilita (tarteka errebueltak mozteko bidezidorrak erabilita), laister hasierako puntura helduko gara.
Gure kasuan mendian ibiltzen ohituta dauden 10 eta 13 urteko gaztetxoekin egin dugu, inolako konplikaziorik gabe. Txakurra ere eraman dugu eta jende asko zebilen tokian izan beharreko kontuetaz aparte, ez dago konplikazio teknikorik.
Ez da txango luzeegia, baina ez dago iturririk, ez eta kerizperik. Kontuan izan.

* Guztira erabilitako denbora: 4:16:45
* Geldirik emaniko denbora: 1:09:30

* IBP_Index: 86 (Txostena: https://1drv.ms/u/s!Ap4Rv2wWfMvyhdNCMd6LtZ82Zsv7nw?e=zci3ca)

* Bideoa (Aivry.com): https://ayvri.com/scene/dk3zpve65x/cl5yfzy4t00012a6lfj547phg

Waypoints

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

00-Hasiera Portalet

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

01-ESK-Telesilla artetik

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

02-EZK-Pistatik gora

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

03-Bidezidorra

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

04-Erremontea

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

05-Ibon Batallero

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

08-EZK-Norte Espelunciecha

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

06-Goian IbonesAnayet

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

07-Canal Roya Rinconada bistak

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

09-Bidezidorra

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

10-Pista

Comments

    You can or this trail