Activity

20220629 Belaguako Angel Oloron aterpea - Lakartxela - Belaguako Aterpea

Download

Author

Trail stats

Distance
6.92 mi
Elevation gain
2,083 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,083 ft
Max elevation
6,477 ft
TrailRank 
21
Min elevation
4,523 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 53 minutes
Coordinates
2998
Uploaded
July 14, 2022
Recorded
June 2022
Be the first to clap
Share

near Zuriza, Aragon (Espagne)

Viewed 104 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Belaguako Aterpetik irten eta bukatzen den txangoa. Inolako zailtasun teknikorik gabe eta egoera fisiko ertainarekin egiteko modukoa (kontuan izanik piriniotan gaudela eta horrek esan nahi duena). Guk mendian ibiltzen ohituta dauden 13 eta 10 urteko gaztetxoekin egin dugu. Txakurra ere erraz etorri da (gurea Border-Collie arrazako txakurra da).
Kotxea aterpeko aparkalekuan utzita bertako itxitura pasatu eta GR-12 markak jarraituta ia bide guztia egiten da. Markak oso maiz jarrita daude, margotutako makilatxoak lurrean jarrita edo haitzetan margotuta eta oso erraz jarraitzen da bidea. Guri Arrakogoiti lepoaren inguruan lainoa sartu zaigu eta horrela ere marka batetik bestera jarraitzeko ez dugu arazorik izan.
Aterpetik irtenda, Lakora mendiaren hego magaletik jarraitzen da, oso poliki goraka eginaz. Irteeratik 1,4 km-tara abereentzako aska bat dago eta bertako iturritik ura hartu daiteke. Aurrerago errekatxoak badaude ere, hau da iturri bakarra.
Arrakogoiti leporaino (3.km) ez dago ia igoerarik, oso, oso lasai egiten da. Hortik aurrera aldapak gora egiten du, baina esan bezala inolako zailtasunik gabe igotzen da. Horrela beste 2 kilometro egiten dira eta ggb 5. kilometroan "Portillo de Lakartxela" edo Kartxelaren Lepora heltzen da bidea. Hemen GR-ak aurrera egiten du, Barazea aldera. Beraz, Kartxelara igotzeko ezkerra gora hartzen duen bide aldapatsua jarraituko dugu. Orain bai apur bat gogorragoa egiten da aldapa, baina tarte txiki batean. Tontorrera heltzeko beste 700 bat metro gelditzen dira. Hau apur bat eskubitara gelditzen da, igoera guztian erreferentzia bezala hartu dugun tontortxoa gure ezkerretan utzita. Azkeneko 200 metroak kordal zabal batetik egiten dira.
Tontorretik bista zoragarriak, inguruko mendi guztiak, Kakuetako arroila... oso polita.

Mokadutxo bat jan ostean, berriz ere behera, bide berdina jarraituz. Gure kasuan Arrakogoiti lepoan apur bat beheragotik doan bidea hartu dugu, geneukan track-a jarraituz, baina laister batean goraka eraman gaituen bidearekin elkartu gara, inolako zailtasunik gabe.

Oso txango polita. Erraza, bai alde teknikoan (arazorik gabe), bai fisikoan (kontuan izanik piriniotan gaudela).

DENBORAK:
Guztira: 3or 53min.
Geldirik: 46min.

IBP_Index: 78 (forma fisiko ertainarekin eskakizun ERTAIN-GOGORRA mugan).Txostena jaisteko: https://1drv.ms/u/s!Ap4Rv2wWfMvyhdJ35mAWKYeuC__ztA?e=4DSlmw

Ayvri (Bideoa): https://ayvri.com/scene/dk3zpve65x/cl5kujg7100012a6lyli1ze8s

Waypoints

PictographMountain hut Altitude 0 ft

01-Aterpea-Irteera

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

02 Errepidea

PictographFountain Altitude -32,805 ft

03-Iturria

PictographIntersection Altitude -32,805 ft

04-Goitik joan gara

PictographIntersection Altitude -32,805 ft

09-Behetik bueltatu

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

05-Arrakogaina Lepoa

PictographIntersection Altitude -32,805 ft

06-Lepoa-EZK

PictographWaypoint Altitude -32,805 ft

07-Kordala hartu ESK

PictographSummit Altitude -32,805 ft

08-Kartxela tontorra

Comments

    You can or this trail